Catalunyako SGAEren Egoitza Bartzelonan dago (Colon pasalekua 6); 4.106 m²-ko azalera du, lau solairutan banatuta. Eraikia XVI. eta XVII. mendeen artekoa da, eta Bru Jauregiaz ezagutzen dute. Egun, aintzinako jauregi horretatik aurrrealdeak eta horma batzuek baino ez dute iraun. Gainontzeko egitura berria da, Rafael de Cáceres Zurita arkitektuarena, eta birgaitze-lanaren irizpideak modernitasun zein erabilgarritasuna izan dira.
Argitasuna da eraikiaren ezaugarri nagusiena, egun-argia sartzen baita Jauregiko solairu guztietan. Era horretan, garai bateko gordetako klasizismoa eta gaur egungo modernitatea modu deigarrian uztartzen dira.