Itsasoak sortzen zaituen horretan, Arte Eszenikoen XXV. Max Sarien leloa

- Josep-Pere Peyró antzerkigile eta zuzendaria zein Mar Aguiló dantzari eta koreografoa arituko dira Menorcan ospatuko diren Max Sarien edizio berri honen taularaketan​

-Sari-emaria 2022ko ekainaren 6an izango da Maóko Antzoki Nagusian

SGAE Fundazioak Arte Eszenikoen Max Sarien XXV. edizioa definitzen duten kartela eta leloa iragarri ditu. Balearretako bi sortzailek, Josep-Pere Peyró antzerkigile eta zuzendari eszenikoak, eta Mar Aguiló Dantza Konpainia Nazionaleko dantzagileak, nonbait sustrai mediterraneoarrak eta ozeanoaren korronteak islatuko dituzte Maóko Antzoki Nagusiko agertokian, aurtengo leloak zentzu osoa ematen dion iraganetik orainerako bidaia batean: itsasoak sortzen zaituen horretan.

Menorcako Max Sariak emateko ekitaldia datorren ekainaren 6an ospatuko da, Maóko Antzoki Nagusian. SGAE Fundazioak antolatuta, honako hauen laguntza dute: Illes Balerseko Gobernua, Menorcako Consell Insularra, Menorcako Turisme Fomente Fundazioa, Kultura eta Kirol Ministerioa INAEM delako Instituaren bidez, baita Eulen eta Ernest & Young taldeak ere. Sari-emaria 20:00etatik aurrera emango du RTVEko La 2 kateak, Canal Internacional eta RTVE Play kateen bidez ere zabalduz.

Pere-Peyro eszenografoak adierazi duenez: “batera sortzeko prozesu guztiak aberasgarriak dira eta eskuzabaltasun handia eskatzen dute. Iturri desberdinetatik edaten duten mundu artistikoak bateragarriak dira, gure kasuan, Mar dantzaren diziplinatik dator, gorputzaren adierazpenetik, mugimendutik hain zuzen ere, eta ni idazkera dramatikotik, aldiz. Gainera, adinak garai desberdinetan kokatu gaitu, belaunaldi desberdinetan, alegia. Bi errealitate horiek antolatzea eta bateratzea gure lana izan da, niretzat zirraragarria izan dena halaber; zeregin aberatsa eta batere arrunta ez dena. Ildo horretan, eskertzen dut SGAE Fundazioaren enkargua, lankidetza hori posible egin duelako. Ekitaldia hau zuzentzeak, zazpi urtez antzokitik urrun egon ondoren, eta azken bostetan formatu txikian lan eginez itzultzeak, formatu handira bueltatzea suposatzen du niretzat, hau da, bakarka bidaiatu ondoren, berriz sortzaileen kolektibo baten baitan integratzea».

‘Itsasoak sortzen zaituen horretan’, Arte Eszenikoen XXV. Max Sarien leloa

Belaunaldi eta disziplina bi baina mezu bakarra: itsasoak sortzen zaituen horretan. “Mediterraneo itsasoa aukeratzen dugu iragana eta oraina batzen dituen eta gure arteen etorkizuna iragartzen duen espazio sinboliko erraldoi gisa. Dena itsasotik dator eta dena itsasora doa, hori gure lelo artistikoa litzateke”.

Gainera, komunitate oso baten jai-topaketa ospatu nahi dugu, pandemiaren ondorioz bi urteko paralisitik ateratzen ari den diziplina artistiko batek elkartuta. Munduari esatea, hemen jarraitzen dugu: aktiboak eta sortzaileak gara, nahiz eta etorkizun konplexua eta zalantzazkoa izan. Baikorrak gara eta gugan sinesten dugu. Ez dugu inoiz erraza izan, eta hemen gaude! ", diote ekitalduaren arduradun artistikoek.

Biak ala biak Maóko Antzoki Nagusiko banbalinen artean egongo dira ekainaren seian, Max Sarien ekitaldi bat lehen aldiz hartzen duen eszenatokia izanda. Berorretan balearretako kultur adierazpenari keinu argiak egingo zaizkio: «Sari-emaria Balear Uharteetako lurraldean dagoen kultura eszenikoaren aberastasuna erakusteko aukera bat da, eta gogoratu behar da, halaber, kultura hau tradizio luze batetik datorrela arte eszenikoen munduan, ia dena mundu heleniko klasikoarekin hasi baitzen” gogararazi du Peyrok. “Sari-emaria tradiziotik edaten duen Mediterraneo batekin parekatu nahi dugu, itsas sentsual eta jai giroko batekin, ekaiztsu eta bortitz batekin, Mediterraneo liriko batekin, denera, non kultura ezberdinak batu egiten diren. Horren guztiaren erakusketa egin nahi dugu”.

Horrela, itsasoa dibertimendu-gune gisa, meditazio-gune gisa, bere haserrea, sabela eta jainkoen mantenugaia erakusten dituenean potentzia natural gisa eta Estatuko kulturako artista garrantzitsuenetako batzuen inspirazio-iturri gisa deskubrituko dugu: “eszena bakoitzak garenaren alderdi bat adierazten du. Katalanera presente egongo da, eta mundua sentitzeko eta ikusteko gure prestakuntza, Mediterraneoko tradizio horretatik edaten duen hori, alegia. Gure izateko eta egoteko modua gauza guztietan eta guztien aurrean: musika, kantua, dantza, janaria, umorea eta paisaiak. Ikusten dugun eta, aldi berean, ikusten gaituen paisaia handi honek, iraganeko korronteak (klasikoak) eta gure oinak bustitzen dituen oraina uztartzen dituen itsasoa nabigatzen duten erreferente unibertsalak aurkituko ditugu prestatzen ari garen gala honetan”, gaineratu dute artista arduradunek.

“Iraganaren izenean hainbat pertsonaia gonbidatu ditugu eskuartean dugun festa honetara:  Afrodita, Antigona edo eta Lorca eta Shakespeare autoreak”. José Luís Alonso de Santos dramaturgo sarituarekin partekatzeko aukera izango dute guzti-guztiek, “elkarren artean barre egin eta ondo pasa dezaten”. Edizio berezi honetako Ohorezko Saria denak protagonismo berezia izango du emaria telebistaz jarraituko duen publikoaren aurrean, eta bertakoen artean ere, bide batez. “Utz iezadazue pedantekeria bat esaten”, gaineratu du Peyrók, izan ere, “Lacan esan zuen bezala: denok, sortzaile haiek eta gu, ez gara soilik existitzen, horrez gain ere, tematiak gara”.

Espainiako opera-antzokirik zaharrenean, estreinakoz

Maóko Antzokia ere protgaonista dugu. Operara zuzendutako Espainiako lehen esparru eszenikotzat jotzen da, eta zuzendariek musika-lirikan tradizio luzea duen publiko bati (Maóri) huts ez egitea espero dute. "Edizio hau Balear Uharteetan egitea aukera bat da komunitate honetako profesionalak sustatzeko eta ikusarazteko. Enpresek aurre egin beharreko erronka geografikoa da uhartetasuna. Uste dugu egokia dela Illes Balearsetako Gobernuaren aldetik lortutako laguntza”. Galaren erantzuleen esanetan “berau berton egitea, sareko kultura sustatzeko beste modu bat dela deritzogu”.

Max Sarien izaera ibiltariak Estatuko hainbat antzokitan zehar eraman ditu aurretik burututako 24 edizioetan, baina inoiz ez dira Balear Uharteetan lurreratu. Oraingo honetan, Maóko Antzoki zaharra aukeratu da, esperientzia eta zerbitzu publikorako bokazioa duen koliseoa izanik; ez bakarrik Estu mailako opera-antzokirik zaharrena delako, baizik eta askotariko programazioa duelako, zalantzarik gabe, publiko heterogeneoei zuzendua eta irabazi-asmorik gabeko hainbat kultura-erakunderekiko bere politika ezaguna delako. Bertan, sarritan, erakunde ezberdinek bere izaerari dagozkion jarduerak antolatzen dituzte lasai asko. Esperientzia eta zerbitzua etxeko markak dira. Antzokiko arduradunek parte hartzen duten erakunde guztien mailako gala bat bermatzen dute, efemeride borobil batean. Ziurrenez, Max Sari zoragarriak izango dira, gihar eta sasoi beteko sariak.

Bikote artistiko balearra txit esanguratsua

Josep Pere-Peyró, Morel Teatro, Cía Pere Peyró eta La Invenció antzerki-taldeen sortzaile, aktore, egile eta antzerki-zuzendaria izan da. Mar Aguiló, bestalde, Dantza Konpainia Nazionaleko dantzaria, koreografoa eta nazioarteko ibilbide luzeko artista dugu (Maurice Béjart koreografo ospetsuaren École atelier Rudra Bejart  - Lausanne -, bestelako dantzagilerekin ere egin du lan, tartean, Nacho Duato eta William Forsythe). Azken urteotan, Aguiló koreografo gisa jardun da Dantza Konpainia Nazionalarentzat berarentzat, Bilboko Guggenheim Museorako eta Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalerako piezetan, baita Antzoki Klasiko Nazionalarekin eta Granadako Dantza Jaialdirako ere. Horrez gain, hainbat diziplinatako artistekin lan egin du Movement zuzendari, dantzagile eta dantzari gisa. Gaur egun, ELAMOR taldeko koreografo eta zuzendari kreatiboa ere bada, eta espazio handi ez konbentzionaletarako piezak sortzen ditu, hala nola Real Jardín Botánico delakoa, Prado Museoa, CaixaForum edo Reina Sofía Museoko Kristal Jauregia. Canal Antzokietan ere Stella obra aurkezterik izan du.

Bi sari berezi

Estatuko Arte Eszenikoen sari ospetsuenak 25 urte betetzera doaz, aurten 20 kategoria eta bi sari berezi banatuz: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpen, zabalkunde eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea saritzen duen aitorpena, eta, bestalde, Max Afizionatua edo Gizarte izaerako Saria, alegia, konpainia amateurrek edo helburu solidarioekin mugitzen direnek arte eszenikoak sustatzeko burutzen duten lana saritzeko abian jarritakoa. Lehen kasua José Luis Alonso de Santos antzerkigile eta eszena zuzendariari egokitu zaio. Bigarren kasuan, aldiz, Paloma Pedrero antzerkigileak abian jarritako Caídos del Cielo izeneko GKEri buruz ari gara.

Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektoreko erreferente gisa finkatu dira, gero eta jarraitzaile gehiago lortuz. Sariek mota guztietako konpainien interesa piztea lortu dute Estatu mailan.

Max Sariak 25. urteurrenean

1998tik SGAE Fundazioak antolatuta, Max Sariek bere hogeita bosgarren urteurrena ospatzen dute aurten. Joan Brossa (Bartzelona-1919/1999) poeta eta artista plastikoak, gerraosteko arte espainiarraren talde berritzaileetako baten bultzatzaileak diseinatutako saria, Espainiako estatuko arte eszenikoen aitorpen zabalena bilakatu da urte hauetan guztietan.

25 urteko historian zehar, Max Sariek ez dute soilik dramaturgia berria bultzatzen lagundu, etengabe berritzeko eta berpizteko gai den eszena emankor eta sendoa ahalbidetu dute ere. Gure Arte Eszenikoen tradizioari ere balioa eman diote Ohorezko Max Sariarekin. Sari hori jaso dute, besteak beste, Antonio Buero Vallejok, Ana Diosdadok, Paco Nievak, Lola Herrerak, Nacho Duatok, Rosa María Sardak, Víctor Ullatek edo Adolfo Marsillachek, eta beren apustua agertoki bilakatu duten erakunde eta sustatzaile guztiak aintzatesten jakin izen dute, Zarzuelako Antzokitik Escenamamateur Antzokira. Antzerkiaren sustraiekin bat egiten duen espiritu ibiltariarekin, Max Sariak Estatu mailako geografiaren hamabi hiritan eta hogei antzokitan izan dira orain arte. Aldi berean, gure Arte Eszenikoen nazioarteko proiekzioa bultzatu dute eta antzerki iberoamerikarreko izen garrantzitsuenetan jarri dituzte begiak, 2013ra arte emandako sari berezi batekin. Sari berori jaso dute honako egile edo eta taldeek: Hector Alterio, Les Luthiers, Daniel Veronese... Pluraltasun bera aurkitzen dugu beren irudimena festa handi honen zerbitzura jarri duten zuzendarien nominan. Saritutako 400 ikuskizun baino gehiagorekin, Maxen ibilbidea gure Arte Eszenikoen duela gutxiko kontakizuna ere bada, eta aintzat hartzen dituzte ezinbestekoki hainbat eskarmentu eta mailako egile eta profesionalak (taulen gainekoak edo atzekoak), baldintza, motibazio, sentsibilitate eta ikuspegi anitzetatik ikusita. Horien guztien artean, honakoak: Sanchis Sinisterra, Alfredo Sanzol, Andrés Lima, Vicky Peña, Sol Picó, Israel Galván, Eva Yerbabuena, Juan Mayorga, Elisa Allen, Carlos Hipólito, María Hervás, Jordi Casanovas, Laila Ripoll, Nao Albert eta Marcel Borrás…