Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022

SGAE Urtekariaren arabera, arte eszenikoen %4,3 izan dira diziplina honetakoak soilik 2020an

“Dantza, kulturaren adierazbide gisa, gizarte osoaren ondarea da” esan du María Pages-ek, gure Zuzendaritza Batzarreko dantzagileak

Bihar, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela-eta, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) espazio edo gune publikoetan diziplina honen programazio handiagoa aldarrikatzen du. Bide batez, dantzarako esparru espezifiko edo zehatzak sortzea eta garatzea eskatzen du, hura sustatu, prestatu eta erakusteko premiazkoak direlakoan.

SGAE Urtekariaren azken datuen arabera, COVID-19aren pandemiaren lehen urteari dagozkionak, hain zuzen, Estatu espainiarrean dantzaren jarduera %49,3 murriztu da 2019arekin alderatuta, hots, arte eszenikoen multzoaren antzeko zifra (%49,8). Zehazki, 1.094 dantza-emanaldi baino ez dira egin 2020an, hau da, arte eszenikoetako emanaldi guztien %4,3 (25.553). Era berean, gaur egun, SGAEn erregistratzen diren lan eszenikoen %4 baino ez dira koreografikoak. Datu horiek agerian uzten dute gure erakunde publikoen arreta eta bultzada merezi duen sektore baten ahultasuna.

María Pagés koreografo eta dantzariak, SGAEren Zuzendaritza Batzarreko kidea denak, “Dantzaren Nazioarteko Egunak egunero larrua uzten dugun profesionalak” garela gogorarazten digula adierazi du. “Baina dantza -Estatu mailako kulturaren adierazbide gisa- gizarte osoaren ondarea eta erantzukizuna” dela gogoraraztea ere eskatu digu.“Bere handitasuna dagokion esentzia inmaterial eta denboragabean dago. Zaindu dezagun bere jendea, oxigenoa bezain beharrezkoa baita”.

SGAEk dantzako profesionalen lana aitortu eta eskertu nahi du, eta, bereziki, sormen-lanbide honetan aritzen diren erakundeko 1.726 bazkideak. Koreografia jarduera artistiko autorala da; horregatik, sektoreak dagoeneko antzerkiak eta musikak duten garrantzi bera eskatzen dio diziplina honi.

Ildo horretan, SGAE da Espainian koreografoen egile-eskubideak defendatzen eta kudeatzen dituen sozietate bakarra. Koreografo horien sorkuntzak arte eszenikoetako lan deiturikoen taldean sartzen dira, eta egilearen banakako baimena behar da horiek erabili edo merkaturatzeko. Erakundeak koreografia-lanak sustatzeko eta zabaltzeko konpromiso irmoa duela adierazi du, eta zerbitzu eta prestazio berriak garatzen lan egiten du, egileek sektoreak XXI. mendean dituen erronkei aurre egin ahal izan diezaieten.

Koreografia Onenari Max Saria

Urtero, Arte Eszenikoen Max Sarien bidez, SGAE Fundazioak dantza-egileen lana saritzen du. Honako hauek izan dira Koreografia Onenaren Max Sariaren azken irabazleak: Asun Noales alacantarra (La Mort i la Donzella lanagatik), 2021ean; Gaztela-Mantxako Sara Cano dantzagilea (Vengo lanagatik), 2020an; Sharon Fridman israeldarra (Erritu), 2019an; Daniel Abreu kanariarra (La desnudez) 2018an; eta Rocío Molina andaluziarra (Caída del cielo) 2017an.

Gainera, 2022ko ekainaren 6an Menorcako Maó Antzoki Nagusian egingo den Max Sarien 25. emari-ospakizuna Mar Aguiló dantzagile mallorcarrak zuzenduko du, nazioarteko ibilbide luzeko dantzaria eta Dantza Konpainia Nazionaleko koreografoa, alegia. Finalista guztiak hemen kontsulta ditzakezu: www.premiosmax.com

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 - Mezua

Urtero, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da Jean-Georges Noverre arte honen berritzaile eta adituaren jaiotzaren omenez. Hura ballet modernoaren maisu eta sortzailea dugu. Urtero, kolektibo honeko pertsona ospetsu bat arduratzen da mundu osoan irakurri eta partekatzen den mezu bat lantzeaz, hausnarketa eta adierazpen gisa. Oraingoan, Sue Jin Kang Koreako Ballet Nazionaleko zuzendariari eman diote ardura hori.

Sue Jin Kang-en arabera “ikus-entzule bakarti eta nekatua dantzarien sinpatiaz eta kontsolamenduaz egarri da. Dantzari gisa, dantzaren artea maite dutenen bihotzei gure hegoak astintzeak itxaropena ematen diela uste dugu, eta pandemia hau gainditzeko adorea ematen diela. Bihotza taupadaka hasi zait.

IRAKURRI Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 - Mezua