Max 2022, finalistak

Ignacio del Moral, Lucía Lacarra, Iratxe Ansa eta Sandra Ferrús egileak, eta Dimegaz zein Anita Maravillas & Portal 71 talde-ekoizleak, euskal finalisten artean dira

Guztira 449 ikuskizun aurkeztu dira, eta horietatik 38 azken fase honetan lehian ditugu

Sariak Maóko Principal Antzokian banatuko dira, datorren ekainaren 6an

Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak gaur, 2022ko apirilaren 25ean, honakoaren bitartez aditzera eman ditu XXV. edizioan lehiatuko diren 20 kategorietako finalistak. SGAE Fundazioak antolatutako sarien helburua Espainiako Antzerki eta Dantza profesionalen talentua bultzatzea eta saritzea da, denboraldiko ikuskizunak sustatzeaz gain.

Epaimahaiaren bilera joan den asteazkenean, 2022ko apirilaren 20an, izan zen, modu telematikoan hain zuzen. Edizio honetan izena eman duten 449 ikuskizunetatik 179 hautagai suertatu dira. Horietatik 38 ikuskizun baino ez dira iritsi azken fasera. Finalistak, aldiz, 65 izango dira.

Euskal finalistak

Euskal hautagaien artean hauek proposatu dira: Ignacio del Moral (Antzerki egokitzapen edo bertsio Onena, El viaje a ninguna parte lanagatik, Arriaga Antzokiko ekoizpenarekin), Lucía Lacarra (Dantzako emakumezko interprete Onena In the still of the night koreografiagatik), Iratxe Ansa, Igor Bacovich-ekin batera (Koreografia Onenari CreAcción lanagatik), eta Sandra Ferrús (kasu honetan kategoria bitan, hots, Egile berri Onena eta Emakumezko aktore Onena La panadera lanagatik). Horiez gain, Dimegaz, Harria herria lanagatik kaleko ikuskizun onenaren Max Sarirako hautagai dugu, eta Anita Maravillas & Portal 71, Haurrentzako, gazteentzako edo familientzako ikuskizun Onenaren Max Saria Las Cotton lanagatik irabazteko aukera izango du, bide batez.

Max - Menorca sarien XXV. edizioaren irabazleak datorren ekainaren 6an jakinaraziko dira, Maóko Antzoki Nagusian ospatuko den emarian, Illes Balersko Gobernua, Menorcako Consell Insularra, Menorcako Turisme Fomente Fundazioa, Kultura eta Kirol Ministerioa INAEM delako Instituaren bidez, baita Eulen eta Ernest & Young taldeen kolaborazioarekin ere. Ekitaldia 20:00etatik aurrera emango du RTVEko La 2 kateak, Canal Internacional eta RTVE Play kateen bidez ere zabalduz.

Lehiaketako 20 hautagaitzez gain, bi sari berezi ematen dira: Ohorezko Max Saria, José Luis Alonso de Santos antzerkigile eta zuzendari eszenikoaren ibilbidea nabarmendu dena aurten, eta Max Sari Soziala delakoa, Caídos del Cielo Paloma Pedrero antzerkigileak sortutako GKEaren lana aitortzen duena. Bien berri eman du jada antolakuntza batzordeak.

Hiru lurralde-epaimahaiek (Madril, Katalunia eta Erkidegoak) izendatutako lehen hautaketa-fasearen ondoren, lurralde-epaimahaietako hiru presidenteek, arte eszenikoetako lau pertsona ezagunek eta Batzorde Antolatzaileko kide batek osatutako epaimahaia arduratu da Max-Menorca Sarien XXV. edizioan parte hartuko duten 20 kategorietako finalistak erabakitzeaz.

Max Sariak 25. urteurrenean

1998tik SGAE Fundazioak antolatuta, Max Sariek bere hogeita bosgarren urteurrena ospatzen dute aurten. Joan Brossa (Bartzelona-1919/1999) poeta eta artista plastikoak, gerraosteko arte espainiarraren talde berritzaileetako baten bultzatzaileak diseinatutako saria, Espainiako estatuko arte eszenikoen aitorpen zabalena bilakatu da urte hauetan guztietan.

25 urteko historian zehar, Max Sariek ez dute soilik dramaturgia berria bultzatzen lagundu, etengabe berritzeko eta berpizteko gai den eszena emankor eta sendoa ahalbidetu dute ere. Gure Arte Eszenikoen tradizioari ere balioa eman diote Ohorezko Max Sariarekin. Sari hori jaso dute, besteak beste, Antonio Buero Vallejok, Ana Diosdadok, Paco Nievak, Lola Herrerak, Nacho Duatok, Rosa María Sardak, Víctor Ullatek edo Adolfo Marsillachek, eta beren apustua agertoki bilakatu duten erakunde eta sustatzaile guztiak aintzatesten jakin izen dute, Zarzuelako Antzokitik Escenamamateur Antzokira. Antzerkiaren sustraiekin bat egiten duen espiritu ibiltariarekin, Max Sariak Estatu mailako geografiaren hamabi hiritan eta hogei antzokitan izan dira orain arte. Aldi berean, gure Arte Eszenikoen nazioarteko proiekzioa bultzatu dute eta antzerki iberoamerikarreko izen garrantzitsuenetan jarri dituzte begiak, 2013ra arte emandako sari berezi batekin. Sari berori jaso dute honako egile edo eta taldeek: Hector Alterio, Les Luthiers, Daniel Veronese... Pluraltasun bera aurkitzen dugu beren irudimena festa handi honen zerbitzura jarri duten zuzendarien nominan. Saritutako 400 ikuskizun baino gehiagorekin, Maxen ibilbidea gure Arte Eszenikoen duela gutxiko kontakizuna ere bada, eta aintzat hartzen dituzte ezinbestekoki hainbat eskarmentu eta mailako egile eta profesionalek, (taulen gainekoak edo atzekoak), baldintza, motibazio, sentsibilitate eta ikuspegi anitzetatik ikusita. Horien guztien artean, honakoak: Sanchis Sinisterra, Alfredo Sanzol, Andrés Lima, Vicky Peña, Sol Picó, Israel Galván, Eva Yerbabuena, Juan Mayorga, Elisa Allen, Carlos Hipólito, María Hervás, Jordi Casanovas, Laila Ripoll, Nao Albert eta Marcel Borrás….

Listado de finalistas