Sortzaileak Ukraniaren alde

Europako herrialde honen egileekin elkartasunean nazioarteko ekimena jarri du abian CISAC delakoak

 

Egile eta Konpositoreen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioaren  bidez (CISAC delakoa) - bere horretan Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia dago -, mundu osoko herrialdeetako sortzaileek bat egin dute Ukrainako herriari, beren egile eta kulturari, ahots bakar batean elkartasuna adierazteko.

CISAC mundu osoko sarerik handiena dugu egiletzan, eta 228 sozietate biltzen ditu 120 herrialdetan. Berriki, Errusiari dei publikoa egin dio zibil errugabeak hiltzeari, herriak eta hiriak suntsitzeari, askatasuna eta demokrazia erasotzeari, giza eskubideak urratzeari eta kulturari jipoitzeari utz diezaion. Honez gain, elkartasuna adierazi die egile errusiarrei, beren gobernuaren ekintzengatik atsekabetuta, protestak askatasunez adierazterik ez dutelakoan.

CISACek webgune zehatz bat abian jarri jarri du (Creators for Ukraine), egunotan gerrak suntsitzen duen Europako herrialde honen egileekiko elkartasun-ekintzak nazioartean koordinatzeko. Besteak beste, sinadura-bilketa bat, elkartasun-funts ekonomiko bat, enplegu-poltsak edo bestelako ekimen bereziak, egile ukrainarren musikak egungo musika-euskarrietan ageri daitezen. Izan ere, horrela, sortzen diren eskubide digitalek beren jarduera profesionalak bat-batean jasan duen geldialdia arindu ahal izango dute, neurriren batean bada ere.

Hemen mezua sinatzeko

#creatorsforukraine hastag-aren bidez zabaldu

 

Creators for Ukraine  web orria