Kontzertu handietako hileroko banaketa ezartzen dugu

Datorren ostegunean, urtarrilak 27, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak  Estatu Espainiarrean Kontzertu Handiek sortutako egile-eskubideei dagokien hileroko lehen banaketa egingo du.

Mugarri berri bat da gaur egungo Eraldaketa Digitalaren prozesuan honakoa, izan ere, kideen eskubideen kudeaketaren eta banaketaren arintasunari, eraginkortasunari eta gardentasunari dagokienez, orain arte ordainketa horiek hiru hilean behin egiten baitziren.

Hemendik aurrera, bazkideek, bai eta SGAEk elkarrekikotasun-akordioak dituen kudeaketa-erakundeek ere, Erakunde honek Kontzertu Handien eskubideak kobratu eta hurrengo hilabetean jasoko dituzte ordainsari horiek.

Hobekuntza nabarmen honek lehen planoan kokatzen du SGAE, Espainiako eta Europako lege-esparruetako kudeaketa kolektiboari buruzko egungo araudiari dagokionez, alegia.

Paneuropear merkatu digitalaren control handiagoa

SGAEk ezarritako neurri hau erakundeak eremu digitalean egile-eskubideen kontrolean emandako aurrerapenari gehitu behar zaio, duela gutxi BackOffice Music Services enpresarekin sinatutako testuinguruan.

Akordio honen helburua musika-plataformetatik (Spotify, Google eta Apple) datozen eskubideen fluxua maximizatzea da. Honek Europa osoko merkatu digitalaren kontrol sakonagoa, diru-sarreren prozesuen trazabilitate eta optimizazio hobeagoa eta egile-eskubide digitalak gure bazkideen artean banatzea eragiten du.

Musikaren industrian ia bi hamarkadatako esperientzia izanik, BackOffice Music Services enpresak 75 herrialdetan dihardu gaur egun, eta zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkie Latinoamerika, Asia edo Afrika osoko hogeita hamar bat egile-elkarteri eta ehunka argitaletxeri.

BackOffice Music Servicesekin sinatzea beste aurrerapauso bat da SGAEk eskubide digitalen arloan egindako lanean. Helburu estrategikoa da erakundearentzat azken urteotan, eta emaitzak izan ditu bazkideentzat: 2020an, erakundeak 29,4 milioi euro banatu zituen, aurreko ekitaldian baino %90 gehiago, alegia, eskubide digitalen kontzeptuan.