Arte Eszenikoen Max Sarien 25. edizioan ikuskizunak erregistratzeko epea zabalik da

-Deialdia abian dugu 2022ko urtarrilaren 17ra arte, hain zuzen ere, 2021eko apirilaren 1etik aurrera estreinatutako ikuskizun guztientzat

-Max afizionatuan edo izaera sozialekoaren hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 7ra arte indarrean da

2021eko apirilaren 1etik abenduaren 15era bitartean estreinatutako, berrestreinatutako edo biran dauden ikuskizunen izen-emate aldia irekitzearekin batera, Max Sarien Batzorde Antolatzaileak Arte Eszenikoen Max Sarien XXV. edizioaren hasiera iragarri du.

Max 2022 Sarietan parte hartu nahi duten ekoizpenek 2022ko urtarrilaren 17ra arte eman ahal izango dute izena webgune ofizialaren bidez. Konpainia profesionalek egindako obrak edo ikuskizunak bakarrik hartuko dira kontuan.

Kaleko edo haur, gazte edo familientzako antzerki-ikuskizunen kasuan, gutxienez bost emanaldi egin beharko dituzte, eta beste bost programatuta izan beharko dituzte 2022ko ekainaren 30a baino lehen, bai Espainian, bai nazioartean.

Bigarren edizio batean parte hartu ahal izango dute bigarren urtean gutxienez hamar emanaldi egin dituzten birako ikuskizunek (bost kaleko ikuskizunen kasuan), baldin eta ez badira finalista izan aurkeztu ziren lehenengo edizioan.

Max afizionatu edo izaera sozialerako sariaren deialdia zabalik

SGAE Fundazioak antolatuta, Estatu mailako Arte Eszenikoen sari ospetsuenek 25. urteurrena ospatzen dute, eta 20 kategoria eta bi sari berezi mantentzen dituzte: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpen, banaketa eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea goraipatuko duena, eta Max afizionatua edo izaera sozialeko Saria, integrazioaren eta proiekzio sozialaren aldeko proiektuak biltzen dituena, nonbait Arte Eszenikoetan ekarpen bikaina egiten duten konpainiei begira dagoena. Azken Max Sari honi eutsi nahi izango dioten konpainia edo taldeen inskripzio-epea 2022ko otsailaren 7ra arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, proposamen-gutun arrazoitu bat bidali behar da, apostua sostengatzen duten profesionalen sinadura-orri batekin batera, helbide elektroniko honetara: premiosmax@fundacionsgae.org.

Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektoreko erreferente gisa finkatu dira, gero eta jarraitzaile gehiago lortuz eta mota guztietako konpainien eta Estatu osoaren interesa piztuz. Iazko edizioan, urriaren 4an Bilboko Arriaga Antzokian ospatua hain zuzen ere, 439 ikuskizun aurkeztu ziren.

"Eman zure lanaren izena | Inscribe tu obra"

"Max Sarien web orria | Visita la web de los Max"