Egin zaitez Bazkide

Zure obra bermatzen dugu, zure eskubideen parte egiten zaitugu gure on line zerbitzuaren bitartez, bazkideentzat soilik egina, eta banaketa justu eta garden bat egitearen aldeko konpromezua gure egiten dugu.

Hasi aurretik

SGAEren bazkide egiteko, izapideak kontsultatu ditzakezu:

edo bidali informazio-eskaera bat eta zurekin jarriko gara harremanetan

Hasi aurretik

SGAEren bazkide egiteko, izapideak kontsultatu ditzakezu:

edo bidali informazio-eskaera bat eta zurekin jarriko gara harremanetan

Autore gisa - Egin zaitez Bazkide

 

Hau baino ez duzu behar: 1. Sarrera eskaera bete 2. Argazki bat 3. NAN fotokopia, pasaportea... 4. Beste Erakunderen batekin loturarik ez duzunaren baieztapena 5. 15 euro ordaindu 6. Publikoki zabaldu duzun lan bat dohainik erregistratu

 

1. SGAE bazkidea izateko sarrera eskaera betetzea derrigorrezkoa da: sarrera eskaera​

GOGOAN IZAN:

  • Zure e-maila ondo idatzi eta letra handitan idatzi
  • Eskaera honetan doan kudeaketa hitzarmen bikoiztua bidaliguzu. Jaso eta gero bitariko bat bidaliko dizugu, SGAEn bazkide gisa altan eman eta gero

2. Karnet tamaina duen zure argazki bat

3. NANren fotokopia, Pasaportea, Erresidentzia baimena edo bestelako lege dokumentua, jaiotza data, nazionalitatea eta erresidentzia ziurtatzeko baliogarria

4. Autore eskubideak kudeatzen dituen bestelako erakunderen batetik bazatoz, bere horretan jarraitzen ez duzunik ziurtatzen duen idatzia aurkeztu beharra duzu, erakunde horrek egina. Honakoaren bidez ziurtatzerik izango duzu ez duzula horren eskubide/lurraldeekiko inolako loturarik eta, aurrerantzean, gure Erakundeak kudea ditzala nahi duzula

5. 15 Euroko zenbateko bakarra ordaindu

Ordainketa hau behin bakarrik egin behar duzu. Baduzu egiterik gure Egoitzatan edo banku transferentzia baten bidez. Kasu honetan ordainketaren ziurtagaria aurkeztu beharko duzu (*)

(*) Sarrera kontua: ES25 0049 1892 6124 1021 7509. Swift: BSCHESMM

6. Erregistratutako lan baten aitorpena bete.
Horretarako, sakatu honako aukeren artean:

*Zugandik hurbilen duzun edozein SGAE egoitzan aukez dezakezu honako dokumentazio hau guztia, edo, nahiago baduzu, postaz honako helbidera bidali: Documentación Socios: C/ Fernando VI, 4 – 28004 Madrid

Eta ez ahaztu web orri horren SGAEk erantzuten dizu sailera jotzerik duzula edozein zalantzaren aurrean

Egin zaitez bazkide – Editore gisa

 

1. SGAEren EDITOREren bazkidea izateko sartzeko eskaera hau bete behar duzu: Editore gisa sartzeko eskaera​

GOGORATU:

  • Idatzi e-maila zuzen eta letra larriz
  • Bidali eskaeraren kudeaketa-kontratuaren bi ale, guk zuri horietako bat igortzeko SGAEren bazkide egindakoan

2. a) ARGITALETXEA ETA PERTSONA JURIDIKOA BAZARA merkataritza-sozietatearen osaketari buruzko agiri hauek bidali beharko dizkiguzu:

  • EJZren aurtengo altaren fotokopia, 476.9 epigrafea.
  • IFKren edo identifikazio fiskaleko zenbakiaren fotokopia..
  • SGAEren aurrean argitaletxea ordezkatzen dutenen NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Merkataritza-erregistroan erregistratutako elkartea eratzeko eskrituraren kopia, zeinetan agertu beharko diren:
  • Elkartearen estatutuak. Horietan, sozietatearen helburuen artean, "musika-lanen argitaratzea" sartuko da.
  • SGAEren aurrean argitaletxea xede guztietarako ordezkatu dezaketen indarreko administratzailea edo administratzaileak.

Atzerriko editorea izanagatik zehaztutako agirien baliokidea eman ezin baduzu, kontsultatu

b) ARGITALETXEA ETA PERTSONA FISIKOA BAZARA honako agiri hauek bidali beharko dizkiguzu:

  • EJZren aurtengo altaren fotokopia (476.9 epigrafea).
  • Pertsona fisikoa den editorearen NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • IFZren edo identifikazio fiskaleko zenbakiaren fotokopia.

Atzerriko editorea izanagatik zehaztutako agirien baliokidea eman ezin baduzu, kontsultatu

Gainera, agiri hauek bidali behar dizkiguzu::

3. SGAEren kidea izateko eskaera egiten duzun unean gutxienez publikoki ustiatutako lan baten erregistro-aitorpenaren inprimakia.

4. Aitortutako lanaren edo lanen musika-argitalpenaren kontratuaren kopia.

5. Inprimatutako argitalpenaren alea (partitura), copyright zuzenarekin eta horren oinean lege-gordailuarekin.

3, 4 eta 5 puntuei buruzko inprimakiak ikusteko, egin klik hemen.

6. 15 euro aldi bakar batean ordaintzea.

Diru-sartze hau behin egiten da eta gure egoitzetan edo banku-transferentzia bidez egin dezakezu. Banku-transferentzia bidez eginez gero, egiaztagiria helarazi beharko diguzu (*)

(*) Kontua: ES25 0049 1892 6124 1021 7509. SWIFTa: BSCHESMM

* Agiri hauek hurbileneko SGAEren lurralde egoitzan entregatu ahalko dituzu edo, nahiago baduzu, postaz bidali ahal dituzu bazkideen dokumentaziora (Documentación Socios): Fernando VI kalea, 4 – 28004 Madril

Egin zaitez bazkide – Oinordeko gisa

 

Hildako SGAEren bazkide baten oinordekoa bazara, honako agiri hauek helarazi beharko dizkiguzu zure akreditaziorako.

1. Heriotza-ziurtagiria.

2. Egile-eskubideen banaketaren modua ageri den jaraunspenaren banaketaren eta adjudikazioaren eskritura, edo oinordekoen artean egile-eskubideak adjudikatu eta banatu dituztela jasotzen duen agiri pribatua, oinordeko guztiek sinatutakoa.

3. Oinordetza zerga likidatu izanaren frogagiria.

4. Aurretiazko borondateen erregistroaren ziurtagiria eta testamentuaren eskrituraren kopia eskuetsia, bazkide kausatzaileak testamentua egin badu. Testamenturik egin izan ez balu, oinordekoen notario-adierazpena eskatuko da lehen graduko ahaideak badira (aita, ama, seme-alabak, ezkontidea). Bigarren gradukoak badira, horiek nortzuk diren adierazten duen ebazpen judizialaren lekukotza eskatuko da, dagokion epaitegiak igorritakoa (kausatzailearen azken bizilekuaren lehen auzialdiko epaitegiak).

5. Azkenik, aurreko baldintzak beteta, SGAEren kide egin nahi duen oinordeko bakoitzak txartel tamainako argazki bat eta NANaren edo pasaportearen fotokopia bidali beharko digu. Gainera inprimaki hauek bete eta sinatu beharko ditu:

GOGORATU :

  • Bidali kudeaketa-kontratuaren bi ale, guk zuri horietako bat igortzeko oinordeko gisa kide egindakoan
  • Hainbat oinordeko bazarete, garrantzitsua da gure erakundearen aurrean ordezkari bakar bat izendatzea "Erkideen ordezkaria SGAEn" atalean, sartzeko eskaeraren inprimakiaren barruan.

* Agiri hauek hurbileneko SGAEren lurralde egoitzan entregatu ahalko dituzu edo, nahiago baduzu, postaz bidali ahal dituzu bazkideen dokumentaziora (Documentación Socios): Fernando VI kalea, 4 – 28004 Madril

  • SGAE Fundazioaren ekimen eta berriei buruzko informazioa jasotzerik nahi? Astean email bat baino ez dizugu bidaliko eta ez dugu zure emaila partekatuko hirugarrengoekin.