KAIXO BAZKIDE
KULTURAREN ERAGILEA ZARA

Eta horregatik lan egiten dugu, zure jarduera sortzaileek balora dezaten:


Lanaren babesa bermatzen dizugu eta egile-eskubideak era justu eta gardenean banatzeko konpromisoa hartzen dugu. Laguntza eskaintzen dizugu gizarte- eta laguntza-programaren bidez eta zure eskura jartzen ditugu kalitatezko formakuntza, deialdiak, proiektu kulturalentzako diru-laguntzak eta askoz abantaila gehiago.


Prest gaude sormen lanak kudeatzen, sustatzen eta zabaltzen laguntzeko; horretarako dauzkagu 12 nazio mailako egoitza, 5 nazioarteko egoitza eta elkarrekikotasun hitzarmenak atzerriko 140 kudeaketa erakunde baino gehiagorekin.

Berria zara?

Mundu osoan banatua dauden 100.000 sortzaile (zuzendariak, gidoilariak, konpositoreak, kanta-idazleak, dramaturgoak, koreografoak…) eta musika-editore baino gehiagok gure esku utzi dute egile-eskubideen kudeaketa, bai nazio mailan zein nazioartean. Batu zaitez eta aprobetxatu gure kudeaketa eta abantailak.

Bazkidea zara

Dagoeneko bazkidea bazara, sartu Bazkideak online espazio pertsonalaren zerbitzura lan berriak erregistratzeko, datuak eguneratzeko eta eskubideen kudeaketari buruzko alderdien informazioa ikusteko.

Oraindik ez bazara Bazkidea AKTIBATU KONTUA ORAIN

KUDEATU ESKUBIDEAK
Erregistratu Lanak

Zure lanak erabiltzeagatik dagozkizun eskubideak abonatu ahal izateko beharrezkoa da gure Elkartean erregistratuta egotea

EGUTEGIAK
Horrela banatzen ditugu zure eskubideak

Kontsultatu banaketentzako dokumentazioaren likidazioen abonuei, erreklamazioen itxierari eta izapidearen amaierari dagozkien egutegiak

  • 1

    Banaketa
    Kontsultatu 2018ko eskubideen likidazioen abonuen datak

    Deskargatu egutegia

  • 2

    Erreklamazioak
    Kontsultatu 2018ko erreklamazioak aurkezteko itxieraren data

    Deskargatu egutegia

  • 3

    Dokumentazioa
    Kontsultatu aipatutako banaketetarako dokumentazioaren izapidearen itxieraren datak

    Deskargatu egutegia

ERKALRREKIKOTASUN HITZARMENAK
Nazioarteko kudeaketa

SGAEk 200 hitzarmen baino gehiago dauzka sinatuta nazioarteko Autoreen Elkarteekin, beraz, bermatuta daukazu lanak babestuta egongo direla herrialde askotan. Elkarteak konpromisoa hartzen du erakunde horien kide diren autoreen eta editoreen interesak nazio mailan defendatzeko, eta, era berean, erakunde horiek gauza bera egiten dute euren herrialdeetan gure bazkideekin. Horregatik, jatorrizko herrialdetik kanpo bazaude edo zure lana atzerrian erabiltzen badute, ez zara kezkatu behar. Gu arduratzen gara merezi duzun arreta izan dezazun eta sortzaile legitimo gisa zuri bakarrik dagokizuna jaso dezazun.

BAZKIDEENTZAKO ZERBITZUAK
Abantailak, aholkularitza, laguntzak…

SGAEk, egile-eskubideen kudeaketa kolektiboaz gain, bazkideentzako zerbitzu eta abantaila batzuk ere eskaintzen ditu, euren ongizateari laguntzeko.

Lege-aholkularitza – egile-eskubideak hobeto ulertzen lagunduko dizugu, Jabetza-intelektuala zure lanean eraginkorra izateko, musikaren, ikus-entzunezkoen edo antzerkiaren esparruan, erabilera tradizionaletan edo ustiapen digitaleko modu berrietan

Euskarri ekonomikoa – lortu funtsak zure proiektuetarako eta baita onura sozial handiak ere

Bazkidearen ongizatea – garapen solidariorako, sortzailerako, kulturalerako eta bazkidearen arreta sozialerako espazioak sortzen ditugu

Elkarteen mugimenduaren garapena – kontzeptu berri bat abiarazi dugu, lurraldeetako egoitzetan ezartzen ari diren Garapen Asoziatiborako Espazioa (EDA)

Autore Kluba –gure bazkideentzako eskaintza erakargarriekin

Autore eta Editoreen Mutualitatea – helburua Aurrezpen-planak eta Aurreikuspen-plan Aseguratuak eskaintzea da, SGAEren autore eta editore bazkideen beharretara egokituak eta gehieneko segurtasun eta errentagarritasun irizpideak erabiliz

BAZKIDEEN INGURUKO ZALANTZAK
Maiz egiten diren galderak