Arte Eszenikoak

BAT EGIN

Sortzaile dramatiko, koreografo, mimo… SGAE taldean bat egiten dugu zuk zeuk bakarrik iristerik ez duzenaraino iristeko.

Bat egin, eta gure elkartasun, sustapen kultural eta prestakuntza egitarauen bidez lagunduko zaitugu.

SARRERA ETA ESTRUKTURA
ARTE ESZENIKOEN BAZKIDEAK

Sortzaile gisa hainbat eskubide duzu eta gure Erakundearen bitartez egikaritza ditzakezu era eraginkorrean. Zure lanek sortarazten dituzten kudeaketa beharrak, bai Espainian, bai atzerrian

  • Bazkide kategoriak

    1.- Autore dramatikoa eta liriko-dramatikoa

    2.- Koreografoak

    3.- Musika egileak (antzergintzan, dantzan eta musika dramatizazioetan)

    4.- Mimoak

  • Eskubide Handiko lanen Batzorde profesionala

    Batzorde profesionalak Hautesleku bakoitzak Zuzendaritza Batzarrean dituen kideez osatzen da. Eskubide Handiko lanen Batzorde profesionalak Arte Eszenikoekin zerikusia duten estrategiak uztartu eta helburuen betekizuna ikuskatu egiten du.

    Koreografia Lan taldea

    Lan talde ezberdinak Zuzendaritza Batzarraren edo Zuzendaritza Batzordearen erabakiagatik eratzen dira. Kudeaketa autoralaren hainbat esparrutan analisiak burutzen dituzte. Horretarako Koreografia Lan taldea ere eratu egin da.

ARTE ESZENIKOAK
Ekintza Nagusiak

Hauexek dira zure eskubideen kudeaketa hobetzeko abian jarri ditugun zenbait ekintza nagusi

  • 1

    ARTE ESZENIKOEN sailaren errefundazioa, kudeaketa prozesu guztiak batuz

    Estruktura ikusi

    ​​

  • 2

    Lan dramatikoen tarifa sistema berriaren onarpena

    Tarifak ikusi

    ​​​

  • 3

    Talde profesionalei zuzentzen zaien lizentzia kudeaketa eredu berri bat onartzeko kontsulta Eskubide Handiko bazkideei bidera ezazu

    Agindu gutuna ikusi

    ​​

  • 4

    Dramatikoen euskarri teknologikoen kudeaketarako Migrazioaren hasiera eta bezero zein nazioarteko errepertorioaren sustatzaileei zuzendutako plataformaren garapena

    ​​

  • 5

    Zure Eskubideen ordainketaren bermarako antzerki eta dantza enpresari ordezkaritzekin negoziazioak

    ​​

  • 6

    ​Koreografoen Lan Taldearen osaketa

    Koreografoen Lan Taldea

    ​​

AUTORE ESKUBIDEAK
Dagozkizun eskubideak
  • Komunikazio publikoaren eskubideak

    Zure lana zabaltzen denean sortzen dira. Antzerki, proiekzio zinematografiko, musika emanaldiak eta abar.​​

    ​​

  • Erreprodukzio mekanikoaren eskubideak

    CD edo eta DVD direlakoen salmentak, alkilerrak edo mailegu publikoak sortarazten dituzte.​​

    ​​

  • Kopia pribatuaren erremunerazio eskubideak

    CD, bideo, grabaziorik gabeko euskarriak eta bestelako erreprodukzio tresnek sortarazten dituzte.​​

    ​​

ZURE ESKUBIDEAK KUDEATU
Zure eskubideak kudeatu

  • Zure errepresentazioen berri eman

    SGAEk bere kabuz zure lanen erabileraz egiten duen egiaztapen lanagatik haratago, zu ere informa gaitzakezu. Era horretan egiaztatzerik izango ditugu zure lanen errepresentazioak antzerkian, telebistan eta abar.

    ​​​

  • Ordainketei buruzko erreklamazioak

    Zure eskubideen ordainketa egoeraren berri ematen dizugu.

    Ordainketei buruzko erreklamazioak
    ​​​

  • Mailegu edo aurrerapen bat eskatu

    Sorkuntza lan bat finantziatu behar baduzu edo zailtasun egoeran bazara, baduzu gurekin kontatzerik. SGAEk zure esku jartzen ditu (*) mailegu, interesik gabe, zure etorkizuneko autore eskubideen kontura. Deskarga ezazu eskaera eta gertuko SGAE bulego batera jo ezazu. Mailegu Eskaera Inprimakia (*) SGAE Araudiaren 235. artikuluak finkatzen dituen baldintzen arabera. Ezohiko mailegu bat eskatu

    ​​​

  • Zure lanak erregistratu

    Baduzu zure lanak erregistratzerik presentzialki gure bulegoetan edo gure web orriaren bitartez.

    Bazkidean linean sartu eta zure lanak erregistra itzazu
    ​​​

  • Tarifa sistema berriari buruz

    Tarifa sistema berriaren lehentasuna errepertorio dramatiko eta negozio eszenikoaren garapenari sarbidea ziurtatzea da. Horretarako SGAEk Eskubide Handiko Lan dramatikoak berorien titularren aginduaren pean kudeatzen ditu. Titular horiek dira, hain zuzen ere, lan erabilerak eta kasuan kasuko tarifak ezar ditzaketen bakarrak, txarteldegiko portzentaiak ziurtatuz edo zenbait marka finkatuz.​

    Ikusi tarifak

    ​​​​​

  • Eskubide Handiko Lan Aginduaren salbuespena

    Lan Dramatikoak edo Eskubide Handiko Lanak berorien titular edo jabeen agindupean kudeatzen dira. Titular horiek dira, hain zuzen ere, lan erabilerak ezar ditzaketenak. Horretarako, SGAEk ezarri nahi duten tarifak eskatzen dizkie, portzentaiak eta errepresentazioen baldintzak: lurraldea, hizkuntzak, epea, salbuespenak eta abar.

    ​​


Max Sariak

Max Sariak Arte Eszenikoen esparruan profesionalen lana saritzeko eta aitortzeko eratu ziren. Hauek dira sari hauen helburuak:
· Ekoizle, interprete eta sortzaileen lana aitortu
· Aurreko denboraldiaren lanen zabalkunde maximoa lortu
· Gizartearen goi mailako inplikazioa sustatu, sektore profesionalarekin, eta agente kultural publiko zein pribatuekin elkarlanean

MAIZ EMATEN DIREN GALDERAK
Zure zalantzak argitzen ditugu