Pribatutasun abisu legal eta politikoa lege abisua Pribatutasun abisu legal

Entitatea

1.1. AUTORE ETA EDITOREEN ELKARTE OROKORRA​

Web-orri honen jabea AUTORE ETA EDITOREEN ELKARTE OROKORRA / SOCIEDAD GENERAL DE AUTORES Y EDITORES (hemendik aurrera, "SGAE") da. SGAE izaera zibileko elkarte bat da, Kultura Ministerioko 1988ko ekainaren 1eko Ordenaren bidez jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko baimenduta dagoena. SGAEk Espainiako Erreinuaren lurraldean burutzen du bere jarduera eta atzerriraino zabaltzen da bere ekinbidea; Barne Ministerioaren Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribaturik agertzen da 82.089 zenbakiarekin, eta G/28029643 da bere IFZren zenbakia. Bere helbidea honakoa da: Madril, Fernando VI kalea, 4 zenbakia, 28004 posta-barrutia.

SGAEren funtzionamentua bere Estatutuetan zehazten denaren arabera dago indarrean eta ez 1/1996, Legegintzako Errege Dekretuak, apirilaren 12koa, aurreikusten duenaren arabera, zeinarekin onartzen den Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina, martxoaren 6an 5/1998 Legearen bidez onartua, Europako Parlamentuko 96/9/CE zuzentarauaren bidez espainiako zuzenbidean txertatua, eta Datu Base Juridikoen Babeserako Kontseiluak aldatua, 1/2002 Lege Organikoaren bidez, martxoaren 22koa, Asoziazio Eskubidea erregulatzen duena. Datuen babesari dagokionez, SGAEk Europar Parlamentuaren Araudia, (EB) 2016/679, betetzen du batetik, eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak dioena bestetik, zeina pertsona fisikoen babesari buruzkoa den, datu pertsonalen eta datuen zirkulazio libreari dagozkien kontuetan, beronen bidez 95/46/CE (RGPD) Zuzentaraua, eta edozein garapen arau indargabetzen direlarik.

SGAEren helburu nagusia autorea, editorea eta gainerako eskubidedunak babestea da, horretarako beren esku jarria izan den ondare-eskubideen kudeaketa eraginkor bat gauzatuz. Helburu nagusiarekin bat datozen beste antzeko egiteko batzuk ere aurrera eramaten ditu, besteak beste:

a) Bazkideen onura dakarten izaera asistentzialeko aktibitate eta zerbitzuen sustapena.
b) Errepertorio sozialaren zabalkunderako eta birbalorizaziorako obren sustapen kulturala.
c) Bere bazkideen eskubide moralen defentsa.

Webgunea

2.1. Helburuak eta hartzaileak

Wegune honek SGAEk eskaintzen dituen hainbat zerbitzutarako sarbidea errazten du, bere hartzaile nagusiak autoreak, editoreak, eskubidedunak, bezeroak edo lizentziadunak, etab. direlarik. Dena den, horrez gain webgune hau bazkide edo bezero ez direnentzat SGAEk aurrera eramaten dituen zerbitzu eta jarduerak ezagutarazteko eta beraietara sarbidea ahalbideratzeko komunikazio tresna bat ere bada.

2.2. Zerbitzuetara sarbidea

Webgune honek SGAEk eskaintzen dituen hainbat zerbitzutarako sarbidea ahalbideratzen du; zerbitzu hauek jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa eta ustiaketaren -eta SGAEri dagozkion beste eskubide batzuen- ingurukoak dira. Webgunearen bidez hainbat alor ezberdinei buruzko informazioa ematen da bertan: tarifak, lizentzia ereduak, egile eskubidekiko iruzurrei dagozkien datuak, errepertorioari eta likidazioei buruzko informazioa; legedia, jurisprudentzia, jabetza intelektualaren inguruko irakaspenak eta bibliografia; kurtso, seminario, jardunaldi, kongresu, beka deialdi, sari, liburu edizioei buruzko informazioa, etab. Weguneak, gainera, SGAEk eskaintzen dituen zerbitzu desberdinak ezagutzeko aukera ematen du: lineako formazioa, web-orrien ostatatzea, posta-elektronikoko kontuak eskuratzea etab.

2.3. Webgunearen administrazioa

SGAEren webgune hau adiministratzen eta kudeatzen den egoitza Madrilgo Autonomia Erkidegoan kokatzen da, Espainian. SGAEren webgunearen euskarri diren azpiegitura teknologikoak Espainiar lurraldean daude.

Erabilera arauak

3.1. Xedea eta onarpena

Agiri honen helburu nagusia SGAEren webgunean dauden zerbitzuen, datu pertsonalen eta edukien erabilera baldintzak arautzea da. Modu askean, nahiz SGAEren webgunean erregistratu ondoren, bertan sartzen direnek behatu egin behar dituzte derrigorrez. Webgunean sartzeak eta nabegatzeak Lege Abisu honen onarpena dakar berarekin.

3.2. Baimenduta ez dauden jokabideak

SGAEren webgunean sartzen direnek zehatz-mehatz behatu behar dituzte: legedi aplikagarria, kode etikoak, hitzarmen kolektiboa, webguneko erabilera-arauak etab. Hauen arabera, webgunearen zeinahi erabiltzailek ezingo du honako jokabiderik izan:

a) Inoren izen ona zikintzea, inortaz gaizki esaka jardutea edo inor iraintzea.
b) Enpresa edo entitate ezberdinen produktuak edo produzitu nahiz eskainitako zerbitzuak laidoztatzea.
c) Posta elektroniko bidez ordenagailuko programak kaltetuko -edo edukiak, euskarriak nahiz sistemak ukituta utziko- dituzten virus informatikoak zabaltzea.
d) Programen babes teknikoak ezabatzea.
e) Dagokien jabetza intelektual eta industrialen eskubiderik izan gabe (ustiaketa eskubideak -eta bereziki komunikazio publikorako eskubidea- barne) edozein motatako edukiak txertatzea.
f) Eduki xenofoborik nahiz izaera pornografikodunik zabaltzea.
g) Dela nahita, dela nahi gabe, beste pertsona batzuei bere pasahitzaren berri ematea.
h) Jabeak ez direnek pasahitza erabil dezaten uztea.
I) Behar den baimenik izan gabe markak, logoak etab. erabiltzea.
j) Legediak babestuta dituen patenteen, sekretu ofizialen edo komertzialen edukiak argitaratzea.
k) Webguneko edukiak helburu komertzialetarako erabiltzea.
l) SGAEren webguneko edukiak pornografiarekin, edozein motatako explotazioarekin, arrazismoarekin, terrorismoarekin edo arma trafikoarekin zerikusia duten informazioekin lotzea.
m) Webguneko orrialdeetan agertzen diren imajinak testutik bereiztea.
n) Salbuespen legalak erabiltzeko aukerarik ezean, webguneko edukiak itxuraldatzea, publikoki komunikatzea, hedatzea,lagatzea, erreproduzitzea eta aldatzea.
0) Agertzen diren edukiak erreserbatutako eskubidedunak direla aipatzea, horretarako behar den baimenik izan gabe.
p) Webgunera sartzeko betekizun teknikoak edo ezarrita dauden zehaztapenak ez betetzea.

3.3. Zerbitzua etetea

SGAE webgunearen funtzionamendua SGAEren -edo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen- zerbitzarietan oinarritzen da; hauek izaera publiko eta pribatua duten komunikazio azpiegituren bidez daude konektatuta. SGAE webgunerako sarbidea arrazoi teknikoengatik edo ezinbestean gertatzen diren kausengatik eten liteke, adibidez: a) Sare elektrikoko edo telefonikoko hornidura akatsak, b) Web-aren euskarri diren zerbitzariei virus bidez egindako erasoak, c) Erabiltzaileek webgunean sartzerakoan egindako akatsak, d) Suteak, uholdeak, lurrikarak, e) Grebak edo lan gatazkak, f) Gerra gatazkak. Zerrendatu ditugun, baina guztiak aipatu ez ditugun, kausok ez dira aurreikusgarriak, eta hala direnean ezin dira eragotzi. SGAE aipatu ditugun egoeretatik erator litezkeen edozein motatako erantzukizunetatik libre geratzen da.

3.4. Ezereztea eta Erabiltzailearen baja

Erabiltzaileek libreki ematen dute alta SGAEren webgunean. Erabilera agiri honetan xedatu diren baldintzen arabera burutu beharko da. Baldintza hauek bete ezean, SGAEk Erabitzaileari emandako zerbitzua bajan eman, bertan behara utzi edo ezereztu ahal izango dio.

Jabetza intelektuala

4.1. Eduki motak

Webgune honetan eduki ezberdinak agertzen dira: notiziak, liburuen aipamenak, erreportaiak, jurisprudentziako azterketak, irakaspen-artikuluak, legedi errepertorioa, elkarrizketak, ohikoenak diren kontsulten erantzunak, argazkiak eta imajinak, formazio programak, koadro estadistikoak, grafikoak, sariketa nahiz beketarako deialdien oinarriak, etab. Eduki hauek SGAEk, edo SGAErekin lotutako beste entitate batzuek, edo kanpoko hornitzaileek, sortzen dituzte. SGAEk, akatsik egongo ez dela ezin duen arren bermatu, bere konpromezua adierazten du bere ahalegin guztia egingo duela informazioa zuzena izan dadin.

Era berean, Webgunean beste eduki batzuk ere agertu litezke, adibidez, markak, logoak, beste ikur bereizgarri batzuk, diseinuak, etab

4.2. Lege babesa

SGAEren webgunean txertatutako edukiak 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak, apirilaren 12koak, babestuta daude, zeinak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen. Horrez gain, jabetza industrialeko arauek, nahiz konpetentzia desleialarenek, nahiz aplikagarri izan litezkeen beste batzuek ere, babesten dituzte edukiok. Edukion jabea, edo SGAE da, edo bestela SGAEk berauen jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideekiko lizentzia eta/edo baimena dauka.

Inongo kasutan ezingo da ulertu, erabiltzaileak webgunean sartzeagatik, bertan nabegatzeagatik edo berau erabiltzeagatik SGAEk (edo beste batzuek) eskubideon ukapenik, transmiziorik, lizentzia edo etete -guztizko nahiz partzialik- burutzen duenik. Webgunean sartzen denan, erabiltzaileak Webguneko edukiak erabiltzeko eskubidea erdiesten du, eremu domestikoari dagokiona; honek webgunea erabiltzen duen artean irauten du eta soilik Lege Abisu honen arabera eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzera bideratuta dago.

Markei edo erregistratutako izen komertzialei, logoei edo beste ikur bereizgarri batzuei egindako erreferentziak erabiltzea -izan SGAEren jabetzekoak edo izan beste enpresa batzuen jabetzakoak- debekatuta dago, SGAEren edo bere benetako jabeen baimenik izan gabe. Erabiltzeak webgunean sartzeagatik, bertan nabegatzeagatik edo berau erabiltzeagatik, espresuki kontrakoa adierazi ezean, inola ere ez du bertan agertzen diren ikur bereizgarriekiko inongo eskubiderik bereganatuko.

Webgunearen edukiei dagozkien jabetza intelektual eta industrialen eskubide guztiak erreserbatuta daude, eta, oroz gain, debekatuta dago bertako edukiak -bere osotasunean, nahiz zatika- aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, itxuraldeatzea edo banatzea, zeinahi bitartekorekin eta zehinahi modutara, dela asmo publikoekin eta dela asmo komertzialekin, baldin eta aurrez espresuki eta idatziz, Prestatzaileak -edo eskubide horien jabeak- baimenik eman ez badu.

Aurrez SGAEk idatziz baimendu ez badu, eskaintzen diren zerbitzu eta produktuak (edo webgunean dagoen beste edozein informazio) ezin izango dira helburu komertzial edo publizitariotarako erabili. Dena dela, erabiltzailea debekatuta dauden -edo ilegalak diren- helburuetarako Webgunea ez erabiltzera konprometitzen da.

Erantzukizunak

Erabiltzaileak baldintza hauek bete egin beharko ditu, eta baita berari dagokiokeen beste edozein betebehar legal ere. Hala egin ezean, legez kanpoko esparruan lebilke eta horrek arau hauste administratibo bat, falta bat edo delitu bat adieraz dezake, eta ondorioz eremu zibil, administratibo, laboral edo penalean erantzukizunak eskatu ahal izango zaizkio. Honen harira, SGAEk eskubidea izango du dagokion prozedura martxan jartzeko, Justizia Auzitegiek egon litezkeen erantzukizunak zehaztu ditzaten.

Estekak

SGAEren Webguneak SGAEk aurrera eramaten dituen egitekoekin lotura duten beste enpresa batzuen webgune edo orrietara bidal zaitzake. Honi dagokionez, informatu nahi zaitugu SGAEk ez dituela kasuotan bidaltzen zaituen orriok ez administratzen eta ezta tajutzen ere; hargatik, SGAEk ez dauka erantzukizunik berauen edukietan, berauek burutu ditzaketen datuen tratamenduan, eskaintzen dituzten zerbitzuetan eta hauen funtzionamenduan; eta ezta erabiltzaileek bertan sartzeagatik jasan ditzaketen kalte eta galeretan ere.

Orokorrak

7.1. Webguneak daukan irisgarritasuna

SGAE webgunea garatzerakoan kontuan hartu dira webguneei aplikatu dakizkiekeen irisgarritasun irizpideak, zeintzuk World Wide Consortion-ek (W3C) jorratu baititu. Hauei jarraiki orriak maketatu dira, hipertestuaren estekak eratu dira, web-orri bakoitzaren informazioa egituratu da, etab. Hala, SGAE webgunearen orriak estandar internazionalek ordezkatzen dituzten irizpide edo normen arabera eraiki dira. SGAEk edozein unetan, aurrez abisatu gabe, alda ditzake webgunearen konfigurazioa eta eitea.

7.2. Erabilgarritasuna eta aktualizazioa

Lege Abisu honen baldintzak eskuragarri dituzte SGAE webguneko orrietara sartzen direnek, bai bazkideek, bai bezeroek eta baita SGAEren jardueretan interesa daukan edonork ere. Webgunean sartzen direnek kontsultatu eta inprimitu ahal izango dituzte, horretarako erregistratzeko beharrik izan gabe. Lege Abisuaren edukia aldatu egin daiteke, batez ere honako alorrotan aldaketak ematen diren heinean: legedi aplikagarrian, erakundearen egituran, zerbitzuetan, webgunearen diseinuan eta zehaztapen teknikoetan, egitura teknologikoan.

7.3. Lege aplikagarria

Webgunean dauden zerbitzuen, datu pertsonalen eta edukien erabileraren baldintzak espainiar legediaren arabera interpretatuko dira. Komunikazio elektronikoen azpiegituren izaera nazioz gaindikoa izanik, Webgunera beste herrialde batzuetatik sartzen direnek, estatu bakoitzean promulgatu den legedi aplikagarria zein den behatu beharko dute.

7.4. Indarrean sartzea

Webgunearen erabilerari eta SGAE Web-aren pribatutasun politikari buruzko Lege Abisu honetako baldintzak indarrean egongo dira web-ean publikatu eta hurrengo eguna ezkeroztik.

PRIBATUTASUN POLITIKA

1. Informazio eskubidea

Pribatutasun Politika honen onarpenaren bitartez, Erabiltzailea informatuta geratzen da, eta bere baiezko librea, informatua, berariazkoa eta argia ematen du www.sgae.es URLan kokatzen den Web-orriaren bidez emandako datu pertsonalak SGAEk erabil ditzan. SGAEren kontaktu datuak Lege Abisuaren hasieran daude eta bere DPO-a honakoa da (e-mail: protecciondedatos@sgae.es)

2. Datuen erabileraren eta kontserbazioaren helburua

Datuak lortzearen helburu nagusia eskaintzen diren zerbitzuetara sarbidea ematea eta eskaeraren kudeaketa egitea da; baita jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa eta ustiaketa bideratzea ere. Helburu horrekin, eskaera kudeatzeko eta/edo kontratu erlazioa mantentzeko, behar adina denboraz mantenduko dira datuak, eta gero ere mantendu egingo dira, harik eta, legedi aplikagarriaren arabera, behin-behineko erantzukizunak preskribatzen diren arte.

Bazkide izateko eskaera eginez gero, edo lizentzia bat lortuz gero, mesedez kontsultatu pribatutasunari eta datuen babesari buruzko informazio gehigarria, dagokion formularioan aurkituko duzuna.

Halaber, zure datuak SGAEri buruzko notizia eta informazioekin mezu komertzialak bidaltzeko erabiliko dira, baita bitarteko elektronikoen bidez ere, salbu-eta kontrakorik ez baduzu adierazten ondoren jarri dizugun laukitxoa betez. Halako mezurik bidaltzen dugun aldiro, berauek aurrez halakorik ez dutela jaso nahi adierazi ez duten Erabiltzaileei soilik, eta esklusiboki, bidaliko dizkiegu. Kontrako borondaterik adierazten ez badu, datuak mugagabeki mantenduko dira helburu honekin.

Komunikazio komertzialik ez dudala jaso nahi adierazten dut.

3. Datuak emateko derrigorrezkotasuna

Web-aren formularioan eskatzen diren datuak orokorrak dira, adierazi diren helburuak betetzeko nahitaezkoak (eskatzen den esparruan kontrakorik zehazten ez bada). Beraz, berauek ematen ez badira, edo modu zuzen batez ematen ez badira, ez zaio eskaerari erantzungo; hala ere, Webguneko edukia libreki ikusi ahal izango du.

4. Erabilitako datu motak eta kategoriak

SGAEk Erabiltzailearen datuen honako kategoriak erabiliko ditu:

• Identifikatzeko datuak: izena, abizenak eta NAN-a.
• Kontakturako datuak: posta-helbidea, posta elektronikoko helbidea eta telefonoa.
• Bankuko datuak, kasua bada.
• Lan audiobisual eta/edo musikalei dagozkien datuak, kasua bada.

5. Erabileraren bidezkotasun eta legitimazioa

Eskatzen diren datuak egokiak dira -eta ez gehiegizkoak- zein helburutarako eskatzen diren kontuan hartuta.

Zure eskaera tramitatzeko eta eskatutako zerbitzuak eskaintzeko, -nahiz mezu komertzialak igortzeko- eskatutako datuen oinarri legala Pribatutasun Politika hau onartuz ematen diguzun baiezkoa da. Era berean, kontratu-erlazio bati forma emanez gero, zerbitzuak eskaintzeko oinarri legitimoa kontratu-erlazioaren gauzatzea izango da; eta mezu komertzialak bidaltzeari dagokionez, oinarria, hemen ere, SGAEk kontratatutakoen antzeko zerbitzuak burutzeko duen bidezko interesa izango da.

Edozein momentutan kontra egon zaitezke, edo zure baiezkoa atzera bota dezakezu, SGAErekin kontaktuan jarriz, eta horrek ez du aurrez burututako erabileraren bidezkotasunik kaltetuko. Hala ere, kontuan izan baiezkoa atzera botatzeagatik zure eskaera kontuan hartu gabe gera litekeela.

6. Datuen lagapena

Informatzen zaitugu zure datuak honakoei helaraz diezazkiekegula:

• • Bazkide bazara edo izatea eskatzen baduzu: (i) Kultura Ministerioa, Administrazio Publikoak eta Erakunde Judizialak, Legeari dagozkion kasuetan; (ii) Banku eta entitate finantzieroak, kobrantza eta/edo ordainketak kudeatzeko; (iii) Aseguru Entitateak eta Aurreikuspen Sozialeko Mutualitateak, aurreikuspen sozialerako eta aseguruen tramitaziorako helburuz; (iv) SGAE Fundazioa eta Autore Institutua, bazkideei dagozkien eskubide eta zerbitzuak kudeatzeko; (v) Eskubideen kudeaketarako beharrezkoak diren eskubide nazional eta internazionaleko kudeaketa-entitateak. Entitate internazionalak datuen babes maila egoki bat ez duten herrialdeetan kokatuta egon litezke. (vi) Zure eskubideen kudeaketarako http://www.sgae.es/es-Es/SitePages/corp-sedes-visitas.aspx -en kontsulta ditzakezun SGAEren egoitza internazionalak.
• • Lizentziaduna bazara edo izatea eskatzen baduzu: (i) Kultura Ministerioa, Administrazio Publikoak eta Erakunde Judizialak, Legeari dagozkion kasuetan; (ii) Banku eta entitate finantzieroak, kobrantza eta/edo ordainketak kudeatzeko; (iii) Lizentziadunen eskubideen kudeaketarako beharrezkoak diren eskubide nazional eta internazionaleko kudeaketa-entitateak. Entitate internazionalak datuen babes maila egoki bat ez duten herrialdeetan kokatuta egon litezke. (iv) Zure eskubideen kudeaketarako http://www.sgae.es/es-Es/SitePages/corp-sedes-visitas.aspx -en kontsultatu ditzakezun SGAEren egoitza internazionalak.

Erabiltzaileak, pribatutasun politika hau onartuz, espresuki baimentzen du transferentzia internazional horiek burutzea.

7. Erabiltzailearen erantzukizuna

Erabiltzaileak:

• Bermatzen du 18 urtez goiti dituela eta SGAEri helarazi dizkion datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta gaurkotuak direla. Hala izanik, Erabiltzaileak eman dituen datu guztien egiazkotasunaz erantzuten du eta behar bezala gaurkotuta mantenduko du helarazitako informazioa, bere benetako egoerarekin bat etorririk.
• Bermatzen du beste batzuen datuak helarazi baditu, jakinaren gainean jarri dituela agiri honetan agertzen diren azalpenen inguruan. Halaber, bermatzen du haren (edo haien) baimena lortu duela aipatutako helburuetarako bere (euren) datuak SGAEri emateko.
• Webgunean agerrarazten dituen informazio faltsu edo okerren, eta berauek SGAEri edo besteren batzuei eragin diezazkieketen kalte zuzen nahiz zeharkakoekiko erantzulea izango da.

8. Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileak idatzi bat bidal dezake ejerciciodederechos@sgae.es -ra, "Datuen Babesa" Erreferentziarekin, honakoak jarriz: bere izen-abizenak, NAN zenbakia, egiten duen eskaera, telefono zenbakia, helbidea osorik, bere kasuan eskabidearen oinarria den azalpena, noiznahi doakoa, honako hauetarako:

• Emandako baimenak atzera botatzeko.
• SGAEn Erabiltzaileari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen dabiltzan edo ez, horri buruzko baieztapena jasotzeko.
• Datu pertsonaletarako sarbidea izateko.
• Besteak beste, datuak jaso ziren helburuetarako baliagarriak ez direnean, datuok ezabatzeko eskaera egiteko.
• SGAErengandik datuen erabileraren mugapen bat lortzeko, datuen babeserako arautegian aurreikusitako baldintzaren bat betetzen denean.
• Datuen portabilitatea eskatzeko.

Horiez gain, Datuen Babeserako Espainiar Agentzian eskaera egin dezake, uste badu SGAEk datuen babeserako arautegiak aitortzen dizkion eskubideak urratu dituela.

9. Beste batzuen datuetarako sarbidea

Informatzen zaitugu SGAEtik kanpoko beste enpresa batzuk, hala nola Interneten zerbitzuak ematen dituztenak, aplikazioen garapenerako konpainiak, mantenimentuko enpresak, etab., zerbitzuak ematen dituztela kontuan hartuta, SGAEren Webguneak eskaintzen dituen datuetara sar daitezkeela. Zerbitzuen prestatzaileek, erabileraren arduradunak izanik, aurrera eramaten dituzte berauek, SGAEren jarraibideei jarraiki (erabileraren erantzulea), eta kontratatutako zerbitzuaren arabera datuak erabiltzen dituzte. Prestatzaileak ezingo dizkie datuok beste batzuei eman, eta derrigortuta dago bere sistemetan segurtasun neurri egokiak ezartzera.

10. Segurtasun neurriak

SGAEk uneoro guztiz forma konfidentzialean erabiliko ditu Erabiltzailearen datuak, sekretutasunaren ezinbesteko betebeharra gordez, aplikazioaren arautegiak dioenari segituz; hori lortzeko datuen segurtasuna bermatuko duten -eta datuen aldaketa, galera, erabilera edo baimenik gabeko sarbiderik eragotziko duten- beharrezko neurri tekniko eta organizatiboak hartuko dira; horretarako kontuan hartuz teknologiaren egoera, pilatutako datuen ezaugarriak eta dituzten arriskuak.

Komunikazio elektronikoetako azpiegitura publikoen bidez zabaltzen diren edukien osotasuna bermatzeko helburuarekin, SGAE Web-ak enkripatuta dauden zenbait eduki igor ditzake. Teknika kriptografikoen erabilerak bidalitako informazioa soilik baimendutako jasotzaileak ezagutzea ahalbideratzen du.

11. Cookien erabilera

SGAE Webguneak "cookiak" edo datuak pilatzeko eta berreskuratzeko beste gailu batzuk erabil ditzake. Zentzu honetan, Webgunearen bidez, nabegatzailearen programan cookiak instalatu aurretik, Erabiltzaileari ohartarazten zaio berauei uko egin diezaiokeela eta/edo berauen erabilera eta instalazioa konfiguratu dezakeela. Hala isilean, nola berariaz, onarpena eman ondoren, nabigatzailean "cookiak" instalatzeak SGAE Webgunean Erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu egokiena eta zuzenena ematea du helburutzat. "Cookiek" Erabiltzailearen nabigatzailean edukiera txikiko informazioa pilatzea ahalbideratzen dute, berau erregistratu duen zerbitzariak bere irakurketa egitea erraztuz. Informazio gehiago nahi baduzu, gure Cookien Politika kontsulta dezakezu.

Azken aktualizazioa: 2018ko Copyright © SOCIEDAD GENERAL DE AUTORES Y EDITORES ( AUTORE ETA EDITOREEN ELKARTE OROKORRA ) Eskubide guztiak erreserbatuta.

​ ​