PENTSIO-PLANAK
Autore eta Editoreen Gizarte-aurreikuspen Mutualitatea

1914tik, Autoreen eta Editoreen Mutualitateak (MAE), aseguruen bidezko aurrezki sistemak eskaintzen ditu SGAE-ko kideentzat, horien senide zuzenentzat hala nola SGAE-ko enplegatuentzat eta SGAE Fundazioarentzat, betiere dagozkien ekarpenen goranzko balioa eta errentagarritasun bikaina bermatzeko helburuarekin. SGAE kide babeslearen eskutik, errentagarritasunaren hedapen azpimarragarria ahalbidetzen zaigu, zerbitzuaren kostu txikiena eta gestio erosoa eskuratzean, izan ere, ekarpen horiek datoz SGAE-ko eskubideen banaketa bakoitzetik, Mutualistak hautatutako portzentajearen ezarpena nahi bezala egitean, edo bestela zenbatekoaren eta aldizkakotasunaren araberako ekarpen finkoen edo aldagarrien sistemekin eginiko egokitzapenetik.

Futurautor Aurreikuspen-plana

Futurautor Aurreikuspen Plana aurrezteko sistema bat da, epe luzerako kapitala sortzea bilatzen duena, errentagarritasun bermatuarekin eta heriotzaren edo minusbaliotasunaren kasuan estaldura osagarrien abantailarekin.
Plan honek ahalbidetzen digu ekarpen sistematikoak eta ezohikoak konbinatzea eta ekarpen kapitalizatuak eskuragarri izatea, inolako kosturik edo penalizaziorik gabe, edozein unetan.
Betiere Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren ikuskapenaren mendean.

Autoreen eta Editoreen Aurreikuspen Plan Bermatua

Mutualitateak errentagarritasun bat eta partaidetza bat bermatzen ditu finantza inbertsioen ondorioz eskuratutako onuren inguruan, zerga-sistema abantailatsu batekin batera, zure aurrezkietarako baliabide optimoa izatea lortzeko.
Edozein kasutan, metatutako kapitalen kontserbazioa eta merkatuko errentagarritasuna bermatzen ditugu, zure aurrezkien galerak eragin ditzakeen egoeren ardura gure gain hartu gabe.

GURE PLANAK
Futurautor Aurreikuspen-plana
  • Norentzat da Futurautor Plana?

    Soilik SGAE-ko autore eta editore kideentzat edo Mutualistaren ezkontidearentzat eta seme-alabentzat, hala nola SGAE-KO ETA SGAE FUNDAZIOKO enplegatuentzat, besterik gabe orrialde honetan deskargatu ahal duzun atxikipen formularioa betetzeko izapidea eginez.​

  • Nola egin ditzaket Futurautor Planerako ekarpenak?

    Malgutasunez, formularioan adierazi Planerako aplikatzea nahi duzun ekarpena, SGAE-ko autore eskubidearen portzentajeari dagokiona edo bestela zure ekarpenen plan propioa ezarri, inolako obligaziorik gabe, erabateko malgutasunarekin.

  • Errentagarritasun bermaturik ba al dago?

    Bai, gaur egun aplikatzen dugun interes mota urteko % 1’5ekoa da, azken hiru urtetan aplikatutako motak ondorengoak izanik:
    2015: % 2,25a
    2014: % 2,98a
    2013: % 2,98a ​

  • Zein gastu edo komisio dakartza?

    Zure diruaren administrazioari dagozkion gastuak murriztu egiten dira SGAE-ko kide babesle modura parte hartzean, horregatik autoreak eta editoreak soilik izan daitezke gure aseguratuak eta aurreztutako guztia edo horren hein bat erretiratzea hautatzen bada ez da gasturik eragingo, ezta komisiorik ere.

GURE PLANAK
Autoreen eta Editoreen Aurreikuspen Plan Bermatua
  • Norentzat da Aurreikuspen Plan Bermatua?

    Soilik SGAE-ko autore eta editore kideentzat edo Mutualistaren ezkontidearentzat eta seme-alabentzat, hala nola SGAE-ko eta SGAE Fundazioko enplegatuentzat, besterik gabe orrialde honetan deskargatu ahal duzun atxikipen formularioa betetzeko izapidea eginez.

  • Nola egin ditzaket Futurautor Planerako ekarpenak?

    Malgutasunez, formularioan adierazi Planerako aplikatzea nahi duzun ekarpena, SGAE-ko autore eskubidearen portzentajeari dagokiona edo bestela zure ekarpen plan propioa eratu, inolako obligaziorik gabe, erabateko malgutasunarekin.

  • Nire egungo Pentsio Plana ordeztu al dezaket Autoreen eta Editoreen Aurreikuspen Plan Bermatuagatik?

    Bai. Eskaera egin dezakezu Plan honetara eskualdatzeko beste erakunde batzuetan indarrean dituzun Pentsio Planetan edo Aurreikuspen Plan Bermatuetan adostutako eskubideak; horretarako, besterik gabe, ondorengo formularioa bete eta Mutualitateak adostutako zure eskubideak mobilizatuko ditu, inolako kosturik gabe.​​

  • Errentagarritasun bermaturik ba al dago?

    Bai, gaur egun aplikatzen dugun interes mota urteko % 1’5ekoa da, azken hiru urtetan aplikatutako motak ondorengoak izanik:
    2015: % 2,25a
    2014: % 2,98a
    2013: % 2,98a

GURE PLANAK
Planen abantailak
Futurautor Aurreikuspen-plana Autore eta Editoreen Aurreikuspen-plan Aseguratuak
Ezaugarriak

Aurrezteko plan sistematikoa.

Aurreikuspen Plan Bermatua

Ekarpenen zerga-egoera

PFEZ-ren zerga-oinarritik murriztu ezinezko ekarpenak

PFEZ-ren zerga-oinarritik murriztu daitezkeen ekarpenak, pentsio planen zerga-egoera berdinari dagozkionak.

Bateragarritasuna

Beste edonolako aurrezki sistemarekin bateragarria.

Beste edonolako Pentsio Planekin, ekarpenen lege mugekin bateragarria den sistema. Bestelako Pentsio Funtsekin edo Aurreikuspen Plan Bermatuekin lotutako eskualdatzeak eskuratzea/igortzea ahalbidetzen du.

Errentagarritasuna

% 1’5eko interesarekin aseguratua. Osagarri modura, Mutualistek Planaren finantza onurak eskuratzen dituzte.

% 1’5eko interesarekin aseguratua. Osagarri modura, Mutualistek Planaren finantza onurak eskuratzen dituzte.

Likidezia

Erabat edo partzialki erreskatatu daitezke, edozein unetan, inolako penalizaziorik gabe, lehenengo urtetik aurrera.

Araudian xedatutako hipotesietan erreskatatu ahal direnak: Erretiroaren, Heriotzaren edo Minusbaliotasunaren kasuan. Halaber epe luzerako langabeziaren, gaixotasun larriaren edo etxe gabetzearen kasuetan.

Prestazioen eta erreskateen gastuak edo komisioak

Gasturik eta penalizaziorik gabeko erreskateak eta prestazioak

Gasturik eta komisiorik gabeko Eskualdatzeak eta Prestazioak.

Prestazioak eta horien zerga-egoera

Likidezia eskuragarria, erabatekoa edo partziala. Finantza etekinak soilik tributatzen dira, kapital higigarriaren etekinen kontzeptuari jarraiki.

Erabateko prestazioak edo partzialak, bere osotasunean lan etekin modura tributatzen direnak.

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015