SGAEren zuzendaritza nagusiak eta Espainia barruko zein kanpoko 400 langile baino gehiagok gardentasunean, eraginkortasunean eta nazioartekotzean bereizitako kudeaketa kolektiboaren eredua garatzen dute, berria den inguru digital eta globalean autoreen eskubideak eraginkor egiteko..
Eredu horren arabera, gure bazkideen lanak era komertzialean erabiltzen diren bakoitzean, autoreak ordainsaria jasotzen du. Horretarako, SGAEn antzezlanen, ikus-entzunezko lanen eta musika-lanen lizentzia ez esklusiboak ematen dizkiegu erabiltzaileei, ustiapen komertzialarengatik ezarritako ordainsariak jasotzen ditugu eta autore eta editoreen artean banatzen ditugu, kopuru horri kudeaketaren kostuak soilik kenduz.
Horrela, SGAEren bazkideak edo gure errepertorioen erabiltzaileak dira: teknologia-konpainia liderrak, telebista-kateak eta irratiak; zinema aretoak, antzokiak, entzulekuak; gaueko aisialdirako lokalak, jatetxeak, kafetegiak eta abar.
Bazkide bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazteko, beharrezkoa da sistema informatiko konplexuetara jotzea, esaterako: erabiltzaileek landutako programetan sartzen diren eta erabilitako lanak (telebista, zinea, ikuskizunak, kontzertuak, musika-salmentak) edo azterketak (ehunka irratitan, diskoteketan, eta antzeko establezimenduetan) islatzen dituzten tresna informatikoak.