100 URTE BAINO GEHIAGO SORTZAILEEN ZERBITZURA
Gure historia
  • 1890

    SGAEren historia XIX. mendearen amaieran hasi zen, Espainiako musika eta antzerki sektorea hiru taldek osatzen zutenean: lanak antzezten ziren aretoen jabeek, horien autoreek eta horien arteko bitartekariek, hau da, editoreek. Azken horiek sarritan gehiegikeriaz erabiltzen zuten euren nagusitasuna aretoekin sinatutako kontratu esklusiboen bidez, eta autoreak lotzen zituzten etorkizuneko eskubideen gaineko interes altuko maileguekin. Gainera, idatzitako lanekin konpromisoa hartzera behartzeaz gain, etorkizunean idatziko zituztenekin konpromisoa hartzera ere behartzen zituzten.​

  • 1899
    Egoera horren aurrean, Sinesio Delgado komediagileak eta Ruperto Chapí konpositoreak, egile-eskubideen aitorpen nazionala (Espainiako jabetza intelektualaren 1879ko legea) eta nazioartekoa (Berna, 1886) lortzeko asmoz, independentziaren ideia erein zuten autoreengan. 1899ko ekainaren 16an Espainiako Autoreen Elkartea (SAE) sortu zuten, Miguel Ramos Carrión, José Francos Rodríguez, Tomás López Torregrosa, Carlos Arniches, Quinito Valverde, José López Silva, Eugenio Sellés, Eusebio Sierra eta Vital Azarekin batera. Azken hori izan zen presidentea.​​​
  • 1932

    Hainbat arazorengatik, Federico Romerok SAE deuseztatzea eta SGAE sortzea proposatu zuen: Espainiako Autoreen Elkartea. Presidentea Eduardo Marquina izan zen.​

  • 1941

    Uztailaren 24ko jabetza intelektualaren legeak SGAE arautu zuen, eskubideen kudeaketa kolektiboaren erakunde bakar eta esklusibo gisa.​​​

  • 1987

    ​Erreforma handia egin zen 1879ko jabetza intelektualaren legearekin alderatuz. Arau berriaren manu garrantzitsuenetako bat izan zen handik aurrera ez zela lana erregistratu behar edo beste formalitaterik egin behar lanaren babesa eraginkorra izateko. ​​​

  • 1995

    Siglak mantenduz, izena Autore eta Argitaratzaileen Elkartea izatera pasatzen da​​

  • 1996

    Jabetza intelektualaren legea partzialki aldatu zen, eta Espainiako zuzenbidera sartu ziren egile-eskubidearen babesaren epearen harmonizazioari dagokion zuzentarau europarra eta antzeko eskubide zehatz batzuk. Horrela, legea alor digitalera moldatu zen.​

  • 2011

    Urte horretan, autoreen kolektiboak SGAE aldatzeko borondatea agertu zuen, erakundeak izen ona berreskuratu zezan eta sortzaileen alde egindako lana aitortu ziezaioten. Izan ere, 1899an sortu zenetik aritu izan da horretan. 2011. urtean zehar, autoreek elkartea berrantolatzeko prozesua bultzatu zuten; horrek erakunde demokratikoagoa eta gardenagoa ekarri zuen, eta interes-taldeengana eta herritarrengana gehiago hurbildu zen.

    ​​

  • 2014

    Bazkideek bozketan parte-hartzearen markak hautsi ondoren, 2012an, gobernu-organoak berritu ziren, ordezkaritza-organo berriak sartu ziren (hala nola, lurralde-kontseiluak) eta paraleloan zuzendaritza-taldearen berritze prozesua abiatu zen 2013an. Orduan, SGAEk aro berri bati ekin zion. Zuzendaritza nagusi berria gardentasunerako eta barne-kontrolerako plan bat burutzen ari dira, zuzendaritza batzordeak bultzatutakoa, SGAE jatorrira hurbiltzeko: sortzaileen lan baldintzen hobekuntza, talentuarekin eta ahaleginarekin bat datorren kontraprestazio duinerako legezko eskubidearen defentsa, eta hasten direnentzako eta zailtasunak dituztenentzako laguntza.

    Planaren oinarrizko mugarrietako bat da SGAE digitalago bat, kudeaketa eredu eraginkor, garden eta global bati erantzuten diona. Eredu horrek kudeaketaren transformazio-sistema berriak gehitzea aurreikusten du. Hauek izaten ari dira eremu digitalera moldatzeko pausoetako batzuk: barne-prozesuen automatizazioa, online kanalen sustapena bazkideei eta bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko, edota industriaren agenteenganako integraziorako ahalegina.

    Bazkideen eskubideen kudeaketa globalerako aurrerapenak SGAE ARMONIA proiektuaren gisako ekimenetan sartzean burutu dira, Europan online eskubideen lizentziekin lan egiteko, beste kudeaketa erakunde batzuekin elkarlanean.


    ​​

Ez galdu gure newsleterra

Gehienez astean email bat bidaliko dizugu eta ez dugu zure emaila hirugarrenekin tartekatuko

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015