SORTZAILEENTZAKO ZERBITZUAK
Dokumentazio eta artxibo zentroa

SGAEren Dokumentazio eta artxibo zentroa (CEDOA) Espainiako musika zibilaren artxibo garrantzitsuena da, baita herrialdeko antzerki-biblioteka osoenetarikoa ere. Gure jatorria SGAErenarekin bat dator, izan ere, SGAE sortu zenean (1899an, SAE siglekin) sortu zen artxiboa. Ordutik hona, ehun urte baino gehiago pasatu dira eta etengabe hazi da artxiboa SGAEren bazkideen sortzeko jarduerari esker.

ZER EGITEN DUGU?
Funtzioak

Dokumentazio eta artxibo zentroaren eginkizuna zaintzen duen ondare aberatsaren kontserbazio egokia eta horren irisgarritasuna bermatzea da. Horretarako, mota hauetako funtzioak garatzen ditu: dokumentalak (katalogazioa, kontserbazioa, digitalizazioa), komertzialak (orkestra-materialen kopiak, edizioa eta alokairua) eta sustapenezkoak (dibulgazioa eta publiko orokorrari edo ikertzaile eta interpreteei zuzendutako errepertorioaren inguruko aholkularitza).

GURE MATERIALAK
Zeintzuk dira gure funtsak?
  • Bilduma orokorraren barruan Artxibo lirikoa da nabarmentzekoa, bakarra baita, eta hamar mila zarzuela baino gehiago biltzen baititu. Gainera, zarzuelen eskuz idatzitako partituren bilduma garrantzitsua zaintzen du. Artxibo sinfonikoak musika klasiko ez teatralaren (bokala, instrumentala, sinfonikoa zein kameristikoa) hogeita hamar mila partitura baino gehiago biltzen ditu. Eskubide txikiko artxibo historikoa 1940tik eta 1985era bitarteko musika komertzialeko berrogei mila partiturek osatzen dute. Bibliotekak musikari, antzerkiari eta egile-eskubideei buruzko funts bibliografikoa dauka. Sail hori osatzen du funts ikonografikoen (autoreen, editoreen, interpreteen eta musika- eta antzerki-lanen irudiak), funts hemerografikoen (musika eta antzerkiaren aldizkako argitalpen zahar eta berriak) eta funts berezien (askotariko dokumentazioa edo autore eta interpreteen gauzak) multzo zabalak.

    Bilduma berezien eta artxibo pertsonalen sailak bilduma orokorraren osagarri bikainak dira eta musika- eta antzerki-autoreen berrogei bat donaziok edo ondarek osatzen dute. Gainera, musika editoreen, antzerki enpresarien, aktoreen, abeslarien edo instrumentisten artxiboen adibideak daude, eta baita sail honetan euren berezitasunarengatik sartutako SGAEren funts historikoaren bi bilduma berezi.

  • 10.000ANTZERKI LIRIKOKO ORKESTRA-MATERIAL
    40.000GANBERA-MUSIKA ETA MUSIKA SINFONIKOKO PARTITURA
    40.000MUSIKA KOMERTZIALEKO PARTITURA
    15.000ANTZERKI-TESTU
    50ONDARE PERTSONAL
BISITATU ARTXIBOA
Zelan kontsultatu daiteke?

SGAEren Dokumentazio eta artxibo zentroak pertsona ororentzat dauzka ateak zabalik: ikertzaileentzat, interpreteentzat zein publiko orokorrarentzat. Erreprografia zerbitzua dauka, ikerketetarako edo ikasketetarako funtsen erreprodukzioak behar dituzten pertsonentzat (zerbitzu hau jabetza intelektualaren legeria betetzearen baldintzapean dago). Bildumak hiru lekutan daude: Madrilgo Longoria Jauregian eta SGAEren Bartzelona eta Valentziako egoitzetan.

LURRALDE EGOITZAK

Bartzelona


  • Jendearentzako arretaren ordutegia: lanegunetan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

    Passeig Colom, 6, Bartzelona, 08002

Madril


  • Jendearentzako arretaren ordutegia: lanegunetan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

    ​​

    Longoria Jauregia (soto solairua). Fernando VI kalea 4, Madril, 28004

Valentzia


  • Jendearentzako arretaren ordutegia: lanegunetan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

    Blanquerías kalea 6, Valentzia, 46003

Bartzelona


  • Jendearentzako arretaren ordutegia: lanegunetan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

    Passeig Colom, 6, Bartzelona, 08002

Madril


  • Jendearentzako arretaren ordutegia: lanegunetan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

    ​​

    Longoria Jauregia (soto solairua). Fernando VI kalea 4, Madril, 28004

Valentzia


  • Jendearentzako arretaren ordutegia: lanegunetan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

    Blanquerías kalea 6, Valentzia, 46003

SGAE ARTXIBOA
Bildumak

Orokorra

Antzerki lirikoa – orkestra-partiturak

Jatorrizko partiturekin osatutako artxibo lirikoak zarzuela ospetsuenen bi mila orkestra-partitura inguru biltzen ditu (besteak beste, “Jugar con fuego”, “Marina”, “La Gran Vía”, “El rey que rabió”, “La rosa del azafrán” edo “La chulapona” bezalako izenburuak). Gainera, partitura hauetako asko, XIX. eta XX. mendetakoak izanik , autografoak dira. Bilduma hau munduan kontserbatzen diren mota honetako corpusen artean esanguratsuena izango litzateke.

Antzerki lirikoa – orkestra-materialak

Zortzi mila zarzuela inguru dira orkestra materialekin (kanturako eta pianorako libretoarekin eta laburketarekin batera, apuntatzeko edo zuzentzeko parte moduko erabilera izanik) kontatzen dutenak, horrela munduko bilduma bereziena eratuz. Artxibo honek halaber funtzio komertziala izango du, izan ere, material horiek alokatu egiten dira antzokitan, entzunaretotan eta konpainia lirikotan erabiltzeko, munduko edozein tokitan eszenaratzen diren edota kontzertu bertsioan interpretatzen diren zarzuelako tituluen gehiengo zabala interpretatzeko. Material lirikoen bilduma madrildarra SGAE elkarteak Valentziako (bertan babesten dira hirurehun eta berrogeita hamar obra liriko inguru, gehienak hizkuntza valentziarreko piezak izanik) eta Bartzelonako (bertan hiru mila eta zazpiehun obra babesten dira, horietako bostehun sarsuela kataluniarrak izanik) bere egoitzetan erabilgarri dituen musika artxiboekin osatzen da.

Libretoak (Antzerki Lirikoa eta Antzerki Deklamatua)

Libretoen bilduma handiak SGAE elkarteko errepertorio dramatikoaren ale editatuak eta eskuizkribuak hartzen ditu barne (bai antzerki musikaleko obrak eta bai antzerki deklamatuari dagozkionak). Corpus horrek halaber autore kanpotarren itzulpenak dakartza. Antzerki kataluniarreko bilduma (jatorrizkoa edota hizkuntza honetara itzulitakoa) bere berezitasunagatik eta garrantziagatik nabarmentzen da, hiru mila bolumen ingururekin.

Musika instrumentala

Artxibategiko sailik biziena da, SGAEko egile bazkideek konposatzen eta erregistratzen duten musika klasikoaz hornitzen baita (astez aste). Gure artxibategian dagoen musika klasiko ez lirikoaren orkestra-zati eta partiturek osatzen dute (sinfonikoa, ganbera-musika, korala, etab…). Zinemarako eta dantzarako idatzitako lan sinfonikoen corpusa, garrantzia nabarmenekoa da. Gaur egun, berrogei mila erregistrotik gora daude.

Eskubide Txikiko Errepertorioa (la Bola kaleko artxibo historikoa)

Artxibo honetan aurki ditzakegu, batik-bat, eskuizkribuzko gidoiak, elkarte instrumental ezberdinetarako materialak (rock bandetatik bestelako bandetaraino, talde sorta zabala barne) eta eskuizkribuzko edota editatutako kanturako eta pianorako laburketak. Garrantzi handiko multzoa da, nahiko ezezaguna, 1940 eta 1985 arteko musika herrikoi espainiarraren musika errepertorioa ikasteko orduan oinarrizkoa gertatuko dena. Berrogei mila partitura baino gehiagorekin eratuta dago.

Liburutegia

Kideek eta argitaletxeek eginiko dohaintzak direla medio eratua, Liburutegia XX. mendearen erdialdean finkatzen hasten da, Federico Carlos Sáinz de Robles idazlearen ekimenari esker. Bilduma bibliografiko espezializatu bat da, zeinetan bereziki antzerkia eta musika nabarmenduko diren, baina bertan halaber zinema, dantza, autore eskubideak eta literatura ez dramatikoa jorratzen dituzten argitalpenak nagusitzen dira.

Funtsa Hemerografikoak

Funtsa txiki baina aberatsa da zeinetan musikara eta antzerkira dedikatutako hemezortzigarren mendeko eta XX. mende hasierako argitalpenak nabarmenduko diren, baita XX. mendearen bigarren atalean argitaratutako zinema errebistak ere. Halaber serieko argitalpen musikologiko modernoak hartzen ditu barne.

Argazki Funtsak

Artxiboaren argazki bilduma garrantzitsuaren abiapuntua, Angel Andrada konpositore eta musika artxiboko zuzendariak eginiko dohaintzak markatu zuen, zeinetan autore eta konpositore ezberdinek berari dedikatu zizkioten argazkiak bilduko ziren. Beste irudien multzo esanguratsu bat SGAE elkartearen erakunde jarduerarekin eratuta dago (bilerak, aurkezpenak, sariak, kontzertuak eta abarren lekuko direnak). Bestalde, aipagarriak dira ondare pertsonal ezberdinetatik datozen argazki bildumak, zeinen artean nabarmentzekoa izango den Alvaro Retana kuple konposaketen konpositore eta kanta-idazlearen ondarea. Hamar mila irudi ingururekin kontatzen du.

Funtsa Bereziak

Bilduma Nagusiaren gainerako kategoriekin atxikipen konplexua izango luketen dokumentu eta objektu heterogeneoen kopuru mugagabe batek osatzen du bertako funtsa aberatsa. Horien artean aurki ditzakegu autoreen edo interpreteen efektu pertsonaletatik hasita autografoak, gutunak, eskuzko programak, “argudioa eta kantagarriak” dakartzaten liburuxkak, kartelak, administrazio dokumentazioa etab. bezalako dokumentu anitzak.

Bilduma bereziak eta artxibo pertsonalak

José Serrano funtsa (1873-1941)

José Serrano Simeón jaunaren funtsa, zein XX. mendeko konpositore espainiar liriko ospetsuenetako bat izango zen, alegia zarzuelako titulu paradigmatikoen autorea. 2016ko udazkenean eskuratutako multzo dokumental honek gehienbat obra lirikoen eta instrumentalen partiturak eta partitxelak hartzen ditu barne.

Conrado del Campo funtsa (1878-1953)

SGAE elkarteak 1999ko uztailean jaso zituen Conrado jaunaren Elsa del Campo alaba eta oinordekoaren eskutik, arestian Juan March Fundazioan gordetako haren obren partiturak eta zirriborroak. Musikari eta biolaren interprete ospetsu hau, zein aldi berean konpositoreen belaunaldi ezberdinen irakaslea izango zen (Bacarisse, Julián Bautista, Remacha, Miguel Alonso, etab.), XX. mendeko sortzaile espainiar ospetsuetako bat izan zen. Ganbera musika, lirikoa eta sinfonikoa biltzen dituen corpus oso baliotsua da.

Pablo Luna funtsa (1879-1942)

1994an Pablo Luna Carne jaunaren oinordekoek SGAE elkarteari eman zioten. Bereziki garrantzitsua gertatzen da bere funtsen tipologia anitzarengatik, izan ere, bere obren partitura sortari (gehienbat lirikoak, horietako asko zarzuelaren historiako benetako une gogoangarriak eta halaber musika sinfonikoa, balletak, zinemarako abestiak eta musika) zirriborroen multzo aberatsa, orkestra materialak, banda, orkestina eta sestetoa, partitura editatuak (bere musikarena eta beste konpositore batzuena), gutunak, prentsa zatiak, argazkiak, libretoak eransten behar zaizkio, eta horiez gainera Lola Monti bere emazte abeslariaren bilduma pertsonala.

Eduardo Marquina funtsa (1879-1946)

Eduardo Marquina Angulo dramagileak (aldi berean kazetaria, nobelista eta poeta) protagonismo paregabea lortu zuen antzerki espainiarraren mende erdian zehar, gaur egun oraindik ere ospetsuak diren tituluekin, esaterako “En Flandes se ha puesto el sol”, “Doña María la Brava” edo “Las hijas del Cid”; bestalde, gaur egun jadanik ahantzitako baina euren esanahi estetiko berritzaileagatik oso interesgarriak gertatzen diren obra liriko ezberdinen libretoak izenpetu zituen. SGAE sortu berriaren zuzendaria izan ostean (bertako lehenengo presidentea izan zen, 1932 eta 1946 bitartean) erakundeari dokumentazio anitza eman zion dohaintzan, alegia argazki bilduma garrantzitsu bat eta bere obren eskuizkribu batzuk.

Antonio Torrandell funtsa (1881-1963)

Konpositore eta pianojole mallorcarra. Parisko Schola Cantorum izendatuan ikasi zuen eta ospea lortu zuen interprete eta konpositore bezala. 1933an familiako arrazoiengatik Mallorcara eginiko itzulerak eta Espainiako gerra zibilak bere karrera moztu zuten. Bere artxibo zabala, bere semeak Palman kontserbatu zuena, SGAE elkarteari eman zitzaion dohaintzan, 1997an. Barne hartzen ditu hartzen ditu 1 eta 42 arteko opus zenbakiekin hornitutakoeskuizkribu partiturak, opus zenbakirik gabeko musika sinfonikoaren eta erlijiosoaren partiturak, musika editatua, Antonio del Ranto izengoitiarekin izenpetutako musika, kartelak eta eskuzko programak.

Francisco Alonso funtsa (1887-1948) (* ICCMUrekin zaintza partekatua)

Francisco Alonso López konpositorea, “pasodoblearen erregea” bezala bataiatua izan zena, gerra zibilaren aurreko eta ondorengo eszena musikalean arbitro paregabea izan zen, espainiarren belaunaldi ezberdinetako imajineriaren baitan aurkitzen diren bere zarzuelen eta errebisten izenburu ugarien eskutik. Bere musika artxibo esanguratsuak, 2000. urtean bere oinordekoek aldi berean SGAE eta ICCMU elkarteentzat dohaintzan eman zutenak, eskuizkribuen partiturak, musika editatua, sestetoetarako partitxelak, orkestinak, musika bandak eta bere obra lirikoen libretoak hartzen ditu barne.

Luis Barta funtsa (1887-1978)

Ciudad Realeko Luis Barta Galé konpositoreak, “abesti espainiarraren dekanoa” izatera heldu zenak, kupleak idatzi eta akademia batean irakaskuntza jardunean aritzeaz gainera, antzerki musikala eta musika instrumentala ere jorratu zituen. 2015ean bere ilobek SGAE elkarteari oinordetzan utzitako funtsa aberatsean bere ekoizpen musikal osoaren zirriborroak, eskuizkribuak eta edizioak hartzen dira barne, eta horiez gainera banda ezberdinetako bere artxiboko materialak eta bere akademian irakaskuntzarako erabilitako autore ugariren abestiak. Halaber administrazio dokumentazioa, gutunak eta disko batzuk ere aurki ditzakegu.

Francisco Serrano Anguita funtsa (1887-1968)

Interes literarioak partekatu zituen bi esparrutan, kazetaritza eta antzerkia, bietako ekoizpena oparoa izanik. Autoreen eta Editoreen Sozietate Nagusiarekin hertsiki lotuta (beste karguen artean liburutegiko zuzendariarena bete zuen) etxeko Artxiboari argazki bilduma ospetsu bat oparitu zion, zeinetan bere antzerki estreinuen inguruko erreportaje multzo  handi bat nabarmenduko den.

Ernesto Pérez Rosillo funtsa (1893-1968)

2010eko maiatzean jaso genuen  gerra aurreko antzerki musikalaren arloan protagonista ospetsua izandako “Rosillo maisuaren” ondarea; gerra ostean ere buru-belarri jarraitu zuen lanean heriotzak eraman zuen arte. Bilduma ospetsu honetan eskuizkribuzko musika (bai antzerki musikalaren obrak eta bai pieza koreografikoak, ahozkoak edo besterik gabe instrumentalak), zirriborroak, musika inprimatua (bere obra herrikoienen edizioak), korrespondentzia, kartelak, administrazio dokumentazioa, bere obren libretoak, etab. aurkitu ahal dira.

Jesús Tordesillas funtsa (1893-1973)

Jesús Tordesillas antzerki aktore eta enpresariak SGAE elkarteari dohaintzan eman zion berak zuzentzen zuen “Goi Mailako Komediaren Espainiako Konpainiaren” antzerki artxiboa. Antzerki liburuen funtsa garrantzitsu honek ia hiru mila izenburu dramatiko dakartza, alditan horien edizioak ezberdinak izanik, horrela Antzerki lirikoaren eta gure Bilduma Orokorraren Antzerki Deklamatuaren libretoa nabarmenki osatuta geratuz.

Genaro Monreal funtsa (1894-1974)

2000. urtean Autoreen eta Editoreen Gizarte Aurreikuspeneko Mutulitateak dohaintzan emanda, Genaro Monreal Lacosta jaunaren artxiboak barne hartzen ditu barietateetara dedikatutako konpositore ospetsu honen dokumentuak (korrespondentzia, baimenak, hitzarmenak, obren zerrendak) eta partiturak, joan den mendeko erdialdean antzerki musikala ere jorratu zuela ahaztu gabe.

Manuel Blancafort funtsa (1897-1987)

Manuel Blancafort de Roselló konpositorea 27. belaunaldiko edo errepublikako kide ospetsu bat izan zen, hain zuzen Bartzelonako Taldea izendatuko kidea. Camila Blancafort bere alabak 2001eko martxoaren 19an SGAE elkarteari dohaintzan eman zizkion partitura sinfoniko eta ganberako ezberdinak, ahotserako eta pianorako; baita bere aitak izenpetutako pianokoak ere.

Joaquín Gasca funtsa (1897-1984)

1996an SGAE elkarteko artxiboan hasi zen lanean. Jatorrizko eta moldatutako obra lirikoen orkestra partiturak, ahotserako eta orkestrarako konposizioak, pianorako eta ahotserako zein pianorako musika hala nola bandarako, orkestinarako eta ganbera multzo ezberdinetarako partitxelak hartzen ditu barne; dokumentazioa ere bai. Bere garrantziagatik nabarmentzekoa da partitura sinfonikoen bilduma bat, hain zuzen betidanik musika garaikidea bultzatzen aritu izan arren musika espainiarraren ibilbidean dinamizatzaile aparta izan zena, ez bakarrik konpositore bezala, baita orkestra zuzendari bezala ere. 

José Forns funtsa (1898-1952)

José Forns Quadras konpositore, historialari, kritiko eta pedagogoaren ondarea familiaren etxetik jaso zuten, 2001. urtean. Bilduma honetan orkestra partitura sinfonikoak, lirikoak, zinematografikoak, abestietakoak, zirriborroak, apuntatzeko atalak, musika editatu propioa eta beste konpositoreena, prentsan argitaratutako bere kritiken bilduma, Conrado del Campo jaunaren klase magistraletan hartu zituen apunteak eta musikaren historiako bere liburuetarako eskuizkribuzko oharrak.

José Mª Legaza funtsa (1898-1983)

José Mª Legaza Puchol orkestra konpositore eta zuzendariaren artxiboa, 1995ean dohaintzan emandakoa, gehienbat XX. mendeko hogeita hamar eta berrogei hamarkadetan Antonio Molina, Rafael Farina edo Pastora Imperio bezalako abeslari hain ospetsuentzat idatziko zituen abesti eta kuple ugariekin (eta arrakastatsuekin) osatuta dago. Bestalde, apunteak, zirriborroak eta obra lirikoen orkestra materialak hartzen ditu barne.

Guillermo Cases funtsa (1899-1961)

Guillermo Cases Casañ jaunak musika karrera bereizi egin zuen piano interpretazioaren (jadanik haurtzaroan kontzertista birtuoso bat izan zen) eta konposizioaren artean (antzerki musikalerako obrak, abestiak, pianorako musika edo zinemarako musika). Bere artxiboan barne hartzen dira orkestra partiturak, pianorako partiturak, orkestra materialak eta bere obren zirriborroak hala nola beste konpositore batzuen musika editatua.

Manuel Gordillo Funtsa (1899-1982) eta “Espainiako Musika” Argitaletxea

Manuel Gordillo kopla eta abesti andaluziarraren konpositorearekin batera, musika akademia bat  sortu zuen, zeinetan generoko interpreterik ospetsuenak ikasten arituko ziren, esaterako Raphael. Bere artxiboa 2011ko ekainean eskuratu zen; bertan, bere antzerki musikalerako abestien eta obren partiturak hala nola “Espainiako Musika” bere argitaletxearekin lotutako dokumentazioa aurki ditzakegu.

Josep Maria Torrens Funtsa (1899-2001) – Bartzelonako Egoitza

Josep Maria Torrens i Ventura konpositore urtetsuaren ondarea 2001. urtean eskuratu zen, Bartzelonako SGAE elkartearen artxibo musikalean. Sardana, soinu-bandak edo lied bezalako musika genero ezberdinetan interesatu izan zen arren, bereziki ospetsua izan zen bere abestiengatik eta errebistengatik, horietako asko Bartzelonako Paraleloan arrakasta bikainarekin irudikatuak izanik. Bilduma hau osatzen duten materialak dira partiturak, dokumentazio pertsonala, eskuzko programak, diskoak, prentsa zatiak eta ikuskizunetako argazkiak.

Daniel Montorio funtsa (1904-1982)

Daniel Montorio Fajó jaunaren ondarea osatzen duten funtsak dira aberatsenak, zentzu kuantitatiboan, gure bilduma berezi guztien artean. Zarzuela, errebista eta komedia musikalaren orkestra partiturak aurki ditzakegu, soinu-banda zinematografikoekin batera, hala nola sesteto eta banda ezberdinetako partitxelak; osagarri modura aipa ditzakegu gutunak, prentsa zatiak eta Espainiako gerra osteko “musika komertzialaren” izen ospetsuetako bat izatera helduko zenaren dokumentu kopuru mugagabea.

Jaume Mestres Funtsa (1907-1994) – Bartzelonako Egoitza

Jaume Mestres i Pérez antzeri zuzendari, konpositore eta enpresariaren ondarea gure artxiboaren Bartzelonako egoitzan entregatua izan zen 2012. urtean. Barne hartzen ditu partiturak, ikuskizunetako argazkiak, figurinak, bozeto eszenografikoak hala nola Paralelo mitikoan ekoitzitako errebista ospetsuen inguruko prentsa zatiak, bertako izen erabakigarrietako bat izan zenez.

José Muñoz Molleda Funsta (1905-1988)

Dokumentu-fondo hau izatez Bilduma Orokorraren parte den arren, haren bolumena eta berezitasuna direla eta, artxibategi pertsonal bezala bereizi da. La Línea de la Concepción-en sortutako musikari emankor honek konposaturiko soinu-banda zinematografikoen zerrenda luze bateko partitura eta orkestra materialek osatzen dute.

Joseíto Fernández funtsa (1908-1979)

José Fernández Díaz, “Joseíto Fernández” konpositore eta interprete kubatarra zaleen hirukotetako eta seikotetako kide bezala aritu zen, bere herrialdeko orkestrarekin abesten hasi zen arte. Bere nazioarteko arrakasta Su Guantanamera ekitaldiaren eskutik heldu zitzaion, José Martíren bertsoak zirela medio. Oinordekoek bere artxiboa SGAE elkarteari eman zioten dohaintzan, joan den mendeko 90. hamarkadan.

Salvador Ruiz de Luna funtsa (1908-1978)

Konpositore hau Pablo Luna eta Conrado del Campo jaunen ikaslea izan zen. Bere ekoizpenak obra lirikoak, soinu-bandak eta abesti kopuru ugaria hartzen ditu barne. Bere “Cancionero Hispánico” obra, besteren artean, Alfredo Krausek interpretatu zuen. Bere artxiboa, partiturak, orkestra materialak eta dokumentazioa barne hartzen dituena, SGAE elkarteari entregatu zion Marianela Ruiz de Luna bere alabak, 2010eko udan.

Enrique Cofiner funtsa (1909-1996)

Dokumentu multzoa, Cofiner “maisua” bezala ezagutzen dugun Enrique Escudé-Cofiner Graugés Bartzelonako konpositore eta interpretearen ekoizpen musikalaren bilduma estaltzen duena. Orkestra partiturak, zirriborroak, pianorako laburketak, abestien edizioak edo partitxelak eta kontzertu obrak, zinematografikoak edota musika antzerkikoak hala nola bere estreinaldien edota bere orkestrarekin eginiko biren inguruko prentsa zatiak, grabazioak eta musika arloko liburuak dakartza.

Hugo Monte Funtsa (Ugo Chiaramonte) (1911-1975)/Rosario del Álamo (¿?-¿?)

Ugo Chiaramonte Sidoti jatorri italiarreko autore dramatiko eta musika-antzerki enpresari kubatarraren alarguna zen Rosario del Álamo andreak dohaintzan eman zuen 2001. urtean. Artxibo hau osatzen duten elementuak dira libretoen bilduma aberatsa, telebista gidoiak, ahots partiturak eta Chiaramonte autoreak sortutako jatorrizko obrekin hala nola opereta europarren egokitzapen espainiarrekin lotutako orkestra materialak. Halaber Rosario del Álamo autoreak interpretatzen zuen abesti espainiarraren errepertorioari dagokion orkestra materialen funtsa interesgarri bat eransten da, obra mitiko ugariren jatorrizko orkestrazioekin batera.

César de la Fuente funtsa (1911-1998)

César de la Fuente Perona, XX. mendeko erdialdeko dantzarako musikara dedikatutako konpositore bat izan zen (balsak, fox-trot, runbak, sambak, baiones, etab. bezalako modalitateak konposatuz). María Cruz Valero bere alargunak dohaintzan eman zuen bere senarraren artxiboa, 1999ko uztailean; gehienbat zirriborroak, sestetoen partitxelak eta dokumentazioa zekartzan.

Fernando Moraleda funtsa (1911-1985)

1998. urtean, Fernando Moraleda Bellver jaunaren oinordekoek dohaintzan eman zioten SGAE elkarteari konpositore eszeniko ospetsu honen artxiboa, zeinek  bere konposizio jarduera gehienbat joan den mendeko berrogei, berrogeita hamar eta hirurogei. hamarkadetan garatuko zuen. Antzerki partiturez haratago, musika zinematografikoaren artxibo hau hartzen du barne. Fernando Moraleda jaunaren beste ondare bat, gure bilduma osatzen duena,  Barbieri Aretoan (Madrilgo Espainiako Liburutegi Nazionala) gordeta dago.

Carlos Martínez Campos funtsa (1911-1998)

Carlos Martínez Campos izen artistikoarekin ezagutzen dugun eta jatorriz argentinarra zen José María Martínez Blanco abestien autorearen eta irrati esatariaren inguruko funtsa dokumentala. SGAE elkartean haren dohaintza egin zuen Milagros Román Martínez bere alabak, 2016ko uztailean; funtsean kanta-idazle bezala zegozkion musikak eta abesti testuak hartzen zituen barne, baita irratiko gidoiren bat ere.

Fernando García Morcillo funtsa (1916-2002)

XX. mendearen erdialdeko komedia musikaleko izen ospetsuetako bat izango zatekeen “Morcillo maisuaren” oinordekoek bere artxibo handia SGAE elkarteari dohaintzan eman zioten. Artxiboak barne hartzen ditu bere obra eszenikoen eskuizkribuzko musika eta musika inprimatua, filmeak, publizitaterako abestiak eta iragarkiak, administrazio dokumentazioa, prentsa zatiak eta bere obren grabazioak dakartzan zinta magnetofonikoen bilduma.

Carmen Ontiveros (Carmen Serrano Díaz) funtsa (1916-2007)

Carmen Serrano Díaz (Carmen Ontiveros), dantza andereinoa eta koreografoa izateaz gainera, genero txikiko José Ontiveros komiko bikainaren alaba izan zen. SGAE elkarteari testamentuaren bidez 2007. urtean dohaintzan eman zizkion eskuzko programen bilduma bat, dokumentazioa, argazkiak eta bere autore ibilbide propioari zegozkion zinta magnetofonikoak; halaber ondarea hedatzera dator José Ontiveros jaunaren ibilbide artistikoa ilustratzeko prentsa zatiekin eta argazkiekin osatutako album bat.

Antonio Buero Vallejo funtsa (1916-2000)

Antonio Buero Vallejo autoreak Espainiako gerra osteko antzerki panorama berpiztu zuen, egundaino gure eszenatokian klasikoak bihurtu diren izenburuekin. Gaztelako dramagile bikainak  SGAE elkarteko Artxiboari dohaintzan eman zion argazki bilduma bat,  bere obren estreinaldietako irudiekin eta erretratu ezberdinekin osatua, eta harekin batera hiru ekitaldiz osatutako “La tejedora de sueños” bere dramaren eskuizkribua.

Jesús Aguirre funtsa (1920)

Jesús Martínez de Aguirre arabar jatorriko tenorraren ahozko errepertorioaren musika inprimatu zein eskuz idatziaz osaturiko dokumentu-bilduma azpimarragarria. Madrilgo Katedralean haur kantari bakarlari hasi zelarik, musikagile espainiar garaikide ugariren estreinaldietan protagonista izatera iritsi zena. Kantari paperean egindako bere ibilbide profesionalari lotutako bilduma honi, bere arbasoek bilduriko musika-erlijioso fondo aberatsa gehitu behar zaio, zeinetan XIX. eta XX. mendeetako errepertorio liturgikoaren zati instrumental zein ahozkoak bildurik dauden.

Miguel Alonso funtsa (1925-2002)

Artxibo hau, Miguel Alonso Gómez konpositore eta musikologoaren arreba eta oinordekoa zen Társila Alonso andreak dohaintzan eman zuen, 2003ko maiatzaren 5ean. Barne hartzen ditu partiturak, dokumentazioa (horien artean nabarmentzekoak dira II. Vatikano Kontzilioaren ondorengo musika liturgikoaren erreformako bere partaidetzari dagokiona, Espainiako Irrati Nazionaleko garaikoa eta Domenico Scarlattiren inguruko bere ikerketakoa), hitzaldiak, argitalpenak eta Conrado del Campo jaunarekin lotutako corpus ospetsu bat- Ricardo del Campo bere semearen bidez eskuratu zuena-, bere ikasle ohia izanik haren obra katalogatzera helduz.

Jaime Salom funtsa (1925-2013)

Jaime Salom Vidal jaunaren artxiboa SGAE elkarteari dohaintzan emateko izapideak dramagileak berak jarri zituen martxan, bizirik zegoela, 2012. urtean; bere obra guztien eskuizkribuak entregatu zituen, salbuespenak izanik “Tiempo de espadas”, “La casa de las chivas” etaEl baúl de los disfraces”, zeren urte batzuk lehenago  dohaintzan eman zizkion SGAE elkarteko liburutegiari. 2013. urte hasieran gertatutako haren heriotza  tristearen ondorioz, bere alarguna zen Montserrat Clot aktoresak dohaintza horri idazlearen gainerako artxibo handia erantsi zion. Funtsa horretan korrespondentzia, argazkiak, edizioak, prentsa zatiak, eskuzko programak, gonbidapenak, kartelak, etab. aurki ditzakegu, XX. mendeko azken hereneko antzerki espainiarreko protagonista nagusienetako baten ibilbide artistikoarekin lotura dutenak.

Pascual Aldave Funtsa (1924-2013)

2018ko otsailaren 13an Pascual Aldave sendiak konpositore nafarraren artxibategi historikoaren dohaintza egin zuen. Bilbon, Mexikon eta Bartzelonan heziketa epea igaro ondoren, egileak Frantzian eta Espainian garatu zuen bere ibilbide artistikoa, irrati-telebista frantziarraren edo Iruñako Kontserbatorioko orkestrei (azken hau berak sortua) lotua. San Fernandoko Arte Ederren Akademia Errealeko musika saileko partaide ere izan zen. Egilearen ekoizpen sinfoniko-koraleko eskuizkribuek osatzen dute fondoa.

Ángel Arteaga funtsa (1928-1984)

Espainian eta Alemanian prestatutako eta bere gaztaroan sari ezberdinak jasotzera heldutako Mantxako Ángel Arteaga de la Guía konpositorearen funtsa dokumentala. Arlo profesionalean, nagusiki irakaskuntzan hala nola zinemarako zein telebistarako musika konpositore jardueran garatu zuen bere zeregina, zeinek multzo dokumental honen gehiengoa osatuko duen. Bestalde, kontzertu obra ezberdinak aurki ditzakegu.

Ricardo Rodríguez Buded funtsa (1928-2016)

2017. urtean,  Ricardo Rodríguez Buded dramagilearen artxibo pertsonala eskuratu zen, hamarkada ezberdinetan zehar garatutako antzerki ekoizpen baten eskuizkribuak dakartzana, zeinetan hirurogeigarren hamarkadan estreinatutako izenburu batzuk jorratuko ziren: “La madriguera” (1960), “Un hombre duerme” (1960, “Premio Valle Inclán” (1959) eta “El charlatán” (1962). Halaber funtsa dokumental osatu honetan aurkitzen dira atzerriko autoreen drama eta nobela testu ezberdinekin eginiko bere antzerki egokitzapenak, bere estreinaldietako batzuen argazkiak, liburuak eta diskoak eta eskuzko programa baten bilduma handia.

Juan Olías funtsa (1929-2015)

SGAE elkarteko (egungo CEDOA-ren aurrekoa) Musika Artxiboan Burua izandako Juan Olías Fernández jaunaren funtsa dokumentala.  Eskuzko programak, gutunak, argazkiak, autoreen aipamenak dakartzaten liburuak eta diskoak, konpositore eta interprete ugarirekin harreman hestuak izateko aukera eman zion bizitza aberats baten lekukotasuna biltzen ditu.

Adolfo Waitzman funtsa (1930-1988)

Adolfo Waitzman Goldstein jauna, Espainian erroldatutako konpositore argentinar bat izan zen eta bere karrera musikala gehienbat ikus-entzunezkoen esparruan garatu zuen. Konpositorearen oinordekoek 2017an dohaintzan eman zizkioten SGAE elkarteari orkestra eskuizkribuak, bere filmetako musikarekin.

Waldo de los Ríos funtsa (1934-1977)

Desagerpen goiztiarra jasan zuen Waldo de los Ríos (Oswaldo Nicolás Ferraro) konpositore argentinarrak bereziki bere moldatzaile fazetarengatik lortu zuen ospea. Bere artxiboak, 1996. urtean dohaintzan emanak, orkestra partiturak, zirriborroak, musika editatua eta bere obren orkestra materialak hartzen ditu barne.

Agustín Serrano Mata funtsa (1939)

Agustín Serrano Mata pianistak kontzertu-emaile hasi zuen haur zelarik bere ibilbide luzea, esparru ezberdinetan bananduz joan dena; hala nola, irakaskuntzan (Madrilgo Musika Kontserbatorio Erreal Nagusian piano irakasle), fonografian (moldatzaile eta orkestra zuzendari, egistasmo diskografiko ugaritan interpretatzaile izateaz gain) edo konposaketan. Egileak berak 2009an dohaintzan emandako artxibategi honen parte dira baita, bai berak eta bai eraberean konpositorea zen Agustín Serrano Sanz bere aitak egindako lanen orkestra materialak eta musika jatorrizkoen eskuzidatziak. Halaber, beste konpositore batzuen lanen moldaketa anitz ere badaude (hala zarzuela nola musika sinfonikoa) hirugarren partitura multzo bat beste konpositore batzuek sinatutako musika editatua delarik.

Alfonso Santisteban funtsa (1943-2013)

Konpositorea, moldatzailea, produktorea eta orkestra zuzendaria. Bere obraren atalik handiena zinemarako eta telebistarako soinu-bandek osatzen dute. Bere artxiboan, orkestra partiturak (jatorrizko obrak zein moldaketak), partitxelak, musika editatu propioa, zirriborroak, zinta magnetofonikoak eta dokumentazioa aurki ditzakegu.

Bernardo Bonezzi funtsa (1946-2012)

Bernardo Silvano Bonezzi Nahón “mugimendu madrildarreko” ordezkarietako bat izan zen; bertan Zombies taldeko kidea izanik parte hartu zuen, modu independentean izan arren. Pedro Almodovarren irudiarekin lotura handia izan zuen; harentzat soinu-banda ezberdinak idatzi zituen. Bonezzi autoreak bere ibilbide artistiko ospetsua zinemarako eta telebistarako musikari dedikatu zion. Bere artxibo musikalak, 2013an testamentuko xedapenaren bidez eskuratuak, bere konposizio ugarietako partiturak, partitxelak eta edizioak biltzen ditu.

Douglas Riva Funtsa

Douglas Riva pianista eta musikologo estatubatuarrak, Enrique Granadosen lanaren ezagutzaile handia –zeinaren editore eta kritikaria izan den- 2016 eta 2018 bitartean gure zentroari honako dohaintza egiteko eskuzabaltasuna izan zuen; konpositore lleidarraren bibliografia historikoa, musika argitalpenak, esku-programak eta Torrijos antzezlanerako musikaren eskuidatzi sinatua biltzen dituen dokumentu-bilduma.

Antonio San Nicolás funtsa

2016ko abuztuan, Antonio San Nicolás jaunaren iloba zen Félix Sanz jaunak konpositorearen funtsa pertsonal txiki bat eman zuen dohaintzan. Gehienbat, bandarako musika eta bere musikarekin zein beste konpositore batzuen musikarekin hornitutako antzerki lirikoaren libreto batzuk zekartzan; bestalde, dokumentu eta prentsa zati batzuk ere aurki ditzakegu bertan.

Madrilgo Errege Antzokiko Dokumentazio Historikoa

Funtsa txiki honek, aitzitik, garrantzi historikoa du eta Madrilgo operaren koliseorako kontserbatutako bi bilduma ospetsuetarako osagarri ukaezina izatera dator (Antzerkiaren Museo Nazionala, Almagro eta Institut del Teatre, Bartzelona). Bere dokumentazioa lau serietan bereizten da (1899 - 1901, 1907 - 1913, 1918 - 1924 eta 1928 - 1934) eta askotariko administrazio dokumentuak dakartza (inbentarioak, korrespondentzia, kontratuak, etab.).

Zorí-Santos Errebisten Konpainiako Dokumentazioa

Bilduma berezi honetan, Tomás Zorí eta Fernando Santos komiko eta antzerki enpresariek zuzendu zituzten errebista ikuskizunen konpainiaren dokumentazioa biltzen da. Funtsa hau osatzera datoz figurinak, eszenografia bozetoak, eskuzko programak, argazkiak, zentsura baimenak eta konpainia honek prestatu eta eszenaratu zituen errebistekin lotutako bestelako administrazio dokumentu ugari.

Espainiako Musika Batasunaren Artxibo Historikoa

Artxibatzen duen erakunde batek zaindutako espainiar musikaren merkatal argitalpenen bilduma garrantzitsuenetakoa da. Espainiar Musika Batasuna argitaletxearen artxibategi historikoak osatzen du fondo hau, bere historian zehar herrialdeko musika editore gehienak bateratuz joan zen enpresa (Casimiro Martín, Casa Dotesio, Fuentes y Asenjo, Ildefonso Alier, etab.). Beraz, Espainian XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hereneraino merkaturatutako musikaren guztizkoaren ordezkaritza benetan zabala (bere bolumena hogeita hiru mila partituratik gorakoa baita) hartzen du bere baitan. Fondoak argitaletxearen errepertorio sinfoniko eta ganbarakoaren orkestra-material historikoez osatutako bilduma nabarmena gehitu du berriki.

Beste fondo pertsonal barzuk

Celso Lucio funtsa (1865-1915)

Celso Lucio y López gehienbat ospetsua da genero txikiko libretista bezala garatutako zereginagatik. Testuak idatzi zituen, batzuk oso arrakastatsuak, bai bakarka eta bai beste autore dramagile ospetsu batzuekin elkarlanean. Bere oinordeko batek dohaintzan eman zizkion SGAE elkarteari, 2007ko azaroaren 19an, libreto multzo bat, obra lirikoen piano kanturako partiturak zeinetan libretista izango zen eta horrez gainera, bere antzerki testu batetik abiatuta egokitutako irrati gidoi bat.

Carmen Cobeña (1869-1963)-Federico Oliver (1873-1957) Funtsa

Federico Oliver y Crespo dramagileak eta Carmen Cobeña Jordán aktoresak osatutako bikoteak lehenengo belaunaldia eratzen du, zeinetan erantsi ahal izango ditugun Carmen Oliver Cobeña bere alaba eta Jaime de Armiñán bere iloba. Oliver jaunak “novecentista” izendatutako mugimenduarekin atxikitako antzerki ekoizpen arrakastatsu bat argitaratu zuen eta horrez gainera, 1930 eta 1931 artean Espainiako Autoreen Sozietateko presidentzia ordezkatu zuen. Carmen Cobeña bere garaiko aktoresa ospetsuenetako bat izan zen. SGAE elkartearen artxiboan familiako argazki album interesgarri bat gordetzen da, irudi pertsonalak hala nola dagozkien karrera artistikoetako irudiak dakartzana.

Enrique Arroyo Lamarca funtsa (1884-1963)

Libretista eta dramagile honen administrazio dokumentu multzoa.

María Caballé funtsa (1892-1976)

Abeslari honen errepertorio lirikoarekin editatutako partiturak, obretako autoreen aipamenak dakartzatenak.

Ricardo Amiano Funtsa (1896-1958)

Ricardo Amiano Garmendiaren musika daramaten berrogeita hamar kantu eta kupletik gora biltzen dituen albuma da, baita bere beste hainbeste konposizioren jazbanerako edizio parea ere. 2016an musikagile bilbotarraren iloba batek dohaintzan eman zuen.

Vicente Aparici (n. 1887) eta María Lacalle (n. 1898) Funtsa

Abeslarien bikote honen errepertorio lirikoarekin editatutako partituren bilduma, obretako autoreen aipamenak dakartzatenak.

Victoriano Sánchez funtsa

XIX. mende amaieran antzerki musikalaren konpainia ezberdinak gobernatu zituen Victoriano Sánchez antzerki enpresariaren administrazio dokumentazioarekin hornitutako funtsa.

Formulario de consulta
Archivo CEDOA

Si deseas alquilar nuestros materiales de orquesta rellena este formulario y nos pondremos en contacto contigo