Pribatutasun abisu legal

Entitatea

1.1. AUTORE ETA EDITOREEN ELKARTE OROKORRA​

Web-orri honen jabea AUTORE ETA EDITOREEN ELKARTE OROKORRA / SOCIEDAD GENERAL DE AUTORES Y EDITORES (hemendik aurrera, "SGAE") da. SGAE izaera zibileko elkarte bat da, Kultura Ministerioko 1988ko ekainaren 1eko Ordenaren bidez jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko baimenduta dagoena. SGAEk Espainiako Erreinuaren lurraldean burutzen du bere jarduera eta atzerriraino zabaltzen da bere ekinbidea; Barne Ministerioaren Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribaturik agertzen da 82.089 zenbakiarekin, eta G/28029643 da bere IFZren zenbakia. Bere helbidea honakoa da: Madril, Fernando VI kalea, 4 zenbakia, 28004 posta-barrutia.

SGAEren funtzionamentua bere Estatutuetan zehazten denaren arabera dago indarrean eta ez 1/1996, Legegintzako Errege Dekretuak, apirilaren 12koa, aurreikusten duenaren arabera, zeinarekin onartzen den Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina, martxoaren 6an 5/1998 Legearen bidez onartua, Europako Parlamentuko 96/9/CE zuzentarauaren bidez espainiako zuzenbidean txertatua, eta Datu Base Juridikoen Babeserako Kontseiluak aldatua, 1/2002 Lege Organikoaren bidez, martxoaren 22koa, Asoziazio Eskubidea erregulatzen duena. Datuen babesari dagokionez, SGAEk Europar Parlamentuaren Araudia, (EB) 2016/679, betetzen du batetik, eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak dioena bestetik, zeina pertsona fisikoen babesari buruzkoa den, datu pertsonalen eta datuen zirkulazio libreari dagozkien kontuetan, beronen bidez 95/46/CE (RGPD) Zuzentaraua, eta edozein garapen arau indargabetzen direlarik.

SGAEren helburu nagusia autorea, editorea eta gainerako eskubidedunak babestea da, horretarako beren esku jarria izan den ondare-eskubideen kudeaketa eraginkor bat gauzatuz. Helburu nagusiarekin bat datozen beste antzeko egiteko batzuk ere aurrera eramaten ditu, besteak beste:

a) Bazkideen onura dakarten izaera asistentzialeko aktibitate eta zerbitzuen sustapena.
b) Errepertorio sozialaren zabalkunderako eta birbalorizaziorako obren sustapen kulturala.
c) Bere bazkideen eskubide moralen defentsa.

Webgunea

2.1. Helburuak eta hartzaileak

Wegune honek SGAEk eskaintzen dituen hainbat zerbitzutarako sarbidea errazten du, bere hartzaile nagusiak autoreak, editoreak, eskubidedunak, bezeroak edo lizentziadunak, etab. direlarik. Dena den, horrez gain webgune hau bazkide edo bezero ez direnentzat SGAEk aurrera eramaten dituen zerbitzu eta jarduerak ezagutarazteko eta beraietara sarbidea ahalbideratzeko komunikazio tresna bat ere bada.

2.2. Zerbitzuetara sarbidea

Webgune honek SGAEk eskaintzen dituen hainbat zerbitzutarako sarbidea ahalbideratzen du; zerbitzu hauek jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa eta ustiaketaren -eta SGAEri dagozkion beste eskubide batzuen- ingurukoak dira. Webgunearen bidez hainbat alor ezberdinei buruzko informazioa ematen da bertan: tarifak, lizentzia ereduak, egile eskubidekiko iruzurrei dagozkien datuak, errepertorioari eta likidazioei buruzko informazioa; legedia, jurisprudentzia, jabetza intelektualaren inguruko irakaspenak eta bibliografia; kurtso, seminario, jardunaldi, kongresu, beka deialdi, sari, liburu edizioei buruzko informazioa, etab. Weguneak, gainera, SGAEk eskaintzen dituen zerbitzu desberdinak ezagutzeko aukera ematen du: lineako formazioa, web-orrien ostatatzea, posta-elektronikoko kontuak eskuratzea etab.

2.3. Webgunearen administrazioa

SGAEren webgune hau adiministratzen eta kudeatzen den egoitza Madrilgo Autonomia Erkidegoan kokatzen da, Espainian. SGAEren webgunearen euskarri diren azpiegitura teknologikoak Espainiar lurraldean daude.

Erabilera arauak

3.1. Xedea eta onarpena

Agiri honen helburu nagusia SGAEren webgunean dauden zerbitzuen, datu pertsonalen eta edukien erabilera baldintzak arautzea da. Modu askean, nahiz SGAEren webgunean erregistratu ondoren, bertan sartzen direnek behatu egin behar dituzte derrigorrez. Webgunean sartzeak eta nabegatzeak Lege Abisu honen onarpena dakar berarekin.

3.2. Baimenduta ez dauden jokabideak

SGAEren webgunean sartzen direnek zehatz-mehatz behatu behar dituzte: legedi aplikagarria, kode etikoak, hitzarmen kolektiboa, webguneko erabilera-arauak etab. Hauen arabera, webgunearen zeinahi erabiltzailek ezingo du honako jokabiderik izan:

a) Inoren izen ona zikintzea, inortaz gaizki esaka jardutea edo inor iraintzea.
b) Enpresa edo entitate ezberdinen produktuak edo produzitu nahiz eskainitako zerbitzuak laidoztatzea.
c) Posta elektroniko bidez ordenagailuko programak kaltetuko -edo edukiak, euskarriak nahiz sistemak ukituta utziko- dituzten virus informatikoak zabaltzea.
d) Programen babes teknikoak ezabatzea.
e) Dagokien jabetza intelektual eta industrialen eskubiderik izan gabe (ustiaketa eskubideak -eta bereziki komunikazio publikorako eskubidea- barne) edozein motatako edukiak txertatzea.
f) Eduki xenofoborik nahiz izaera pornografikodunik zabaltzea.
g) Dela nahita, dela nahi gabe, beste pertsona batzuei bere pasahitzaren berri ematea.
h) Jabeak ez direnek pasahitza erabil dezaten uztea.
I) Behar den baimenik izan gabe markak, logoak etab. erabiltzea.
j) Legediak babestuta dituen patenteen, sekretu ofizialen edo komertzialen edukiak argitaratzea.
k) Webguneko edukiak helburu komertzialetarako erabiltzea.
l) SGAEren webguneko edukiak pornografiarekin, edozein motatako explotazioarekin, arrazismoarekin, terrorismoarekin edo arma trafikoarekin zerikusia duten informazioekin lotzea.
m) Webguneko orrialdeetan agertzen diren imajinak testutik bereiztea.
n) Salbuespen legalak erabiltzeko aukerarik ezean, webguneko edukiak itxuraldatzea, publikoki komunikatzea, hedatzea,lagatzea, erreproduzitzea eta aldatzea.
0) Agertzen diren edukiak erreserbatutako eskubidedunak direla aipatzea, horretarako behar den baimenik izan gabe.
p) Webgunera sartzeko betekizun teknikoak edo ezarrita dauden zehaztapenak ez betetzea.

3.3. Zerbitzua etetea

SGAE webgunearen funtzionamendua SGAEren -edo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen- zerbitzarietan oinarritzen da; hauek izaera publiko eta pribatua duten komunikazio azpiegituren bidez daude konektatuta. SGAE webgunerako sarbidea arrazoi teknikoengatik edo ezinbestean gertatzen diren kausengatik eten liteke, adibidez: a) Sare elektrikoko edo telefonikoko hornidura akatsak, b) Web-aren euskarri diren zerbitzariei virus bidez egindako erasoak, c) Erabiltzaileek webgunean sartzerakoan egindako akatsak, d) Suteak, uholdeak, lurrikarak, e) Grebak edo lan gatazkak, f) Gerra gatazkak. Zerrendatu ditugun, baina guztiak aipatu ez ditugun, kausok ez dira aurreikusgarriak, eta hala direnean ezin dira eragotzi. SGAE aipatu ditugun egoeretatik erator litezkeen edozein motatako erantzukizunetatik libre geratzen da.

3.4. Ezereztea eta Erabiltzailearen baja

Erabiltzaileek libreki ematen dute alta SGAEren webgunean. Erabilera agiri honetan xedatu diren baldintzen arabera burutu beharko da. Baldintza hauek bete ezean, SGAEk Erabitzaileari emandako zerbitzua bajan eman, bertan behara utzi edo ezereztu ahal izango dio.

Jabetza intelektuala

4.1. Eduki motak

Webgune honetan eduki ezberdinak agertzen dira: notiziak, liburuen aipamenak, erreportaiak, jurisprudentziako azterketak, irakaspen-artikuluak, legedi errepertorioa, elkarrizketak, ohikoenak diren kontsulten erantzunak, argazkiak eta imajinak, formazio programak, koadro estadistikoak, grafikoak, sariketa nahiz beketarako deialdien oinarriak, etab. Eduki hauek SGAEk, edo SGAErekin lotutako beste entitate batzuek, edo kanpoko hornitzaileek, sortzen dituzte. SGAEk, akatsik egongo ez dela ezin duen arren bermatu, bere konpromezua adierazten du bere ahalegin guztia egingo duela informazioa zuzena izan dadin.

Era berean, Webgunean beste eduki batzuk ere agertu litezke, adibidez, markak, logoak, beste ikur bereizgarri batzuk, diseinuak, etab

4.2. Lege babesa

SGAEren webgunean txertatutako edukiak 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak, apirilaren 12koak, babestuta daude, zeinak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen. Horrez gain, jabetza industrialeko arauek, nahiz konpetentzia desleialarenek, nahiz aplikagarri izan litezkeen beste batzuek ere, babesten dituzte edukiok. Edukion jabea, edo SGAE da, edo bestela SGAEk berauen jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideekiko lizentzia eta/edo baimena dauka.

Inongo kasutan ezingo da ulertu, erabiltzaileak webgunean sartzeagatik, bertan nabegatzeagatik edo berau erabiltzeagatik SGAEk (edo beste batzuek) eskubideon ukapenik, transmiziorik, lizentzia edo etete -guztizko nahiz partzialik- burutzen duenik. Webgunean sartzen denan, erabiltzaileak Webguneko edukiak erabiltzeko eskubidea erdiesten du, eremu domestikoari dagokiona; honek webgunea erabiltzen duen artean irauten du eta soilik Lege Abisu honen arabera eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzera bideratuta dago.

Markei edo erregistratutako izen komertzialei, logoei edo beste ikur bereizgarri batzuei egindako erreferentziak erabiltzea -izan SGAEren jabetzekoak edo izan beste enpresa batzuen jabetzakoak- debekatuta dago, SGAEren edo bere benetako jabeen baimenik izan gabe. Erabiltzeak webgunean sartzeagatik, bertan nabegatzeagatik edo berau erabiltzeagatik, espresuki kontrakoa adierazi ezean, inola ere ez du bertan agertzen diren ikur bereizgarriekiko inongo eskubiderik bereganatuko.

Webgunearen edukiei dagozkien jabetza intelektual eta industrialen eskubide guztiak erreserbatuta daude, eta, oroz gain, debekatuta dago bertako edukiak -bere osotasunean, nahiz zatika- aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, itxuraldeatzea edo banatzea, zeinahi bitartekorekin eta zehinahi modutara, dela asmo publikoekin eta dela asmo komertzialekin, baldin eta aurrez espresuki eta idatziz, Prestatzaileak -edo eskubide horien jabeak- baimenik eman ez badu.

Aurrez SGAEk idatziz baimendu ez badu, eskaintzen diren zerbitzu eta produktuak (edo webgunean dagoen beste edozein informazio) ezin izango dira helburu komertzial edo publizitariotarako erabili. Dena dela, erabiltzailea debekatuta dauden -edo ilegalak diren- helburuetarako Webgunea ez erabiltzera konprometitzen da.

Erantzukizunak

Erabiltzaileak baldintza hauek bete egin beharko ditu, eta baita berari dagokiokeen beste edozein betebehar legal ere. Hala egin ezean, legez kanpoko esparruan lebilke eta horrek arau hauste administratibo bat, falta bat edo delitu bat adieraz dezake, eta ondorioz eremu zibil, administratibo, laboral edo penalean erantzukizunak eskatu ahal izango zaizkio. Honen harira, SGAEk eskubidea izango du dagokion prozedura martxan jartzeko, Justizia Auzitegiek egon litezkeen erantzukizunak zehaztu ditzaten.

Estekak

SGAEren Webguneak SGAEk aurrera eramaten dituen egitekoekin lotura duten beste enpresa batzuen webgune edo orrietara bidal zaitzake. Honi dagokionez, informatu nahi zaitugu SGAEk ez dituela kasuotan bidaltzen zaituen orriok ez administratzen eta ezta tajutzen ere; hargatik, SGAEk ez dauka erantzukizunik berauen edukietan, berauek burutu ditzaketen datuen tratamenduan, eskaintzen dituzten zerbitzuetan eta hauen funtzionamenduan; eta ezta erabiltzaileek bertan sartzeagatik jasan ditzaketen kalte eta galeretan ere.

Orokorrak

7.1. Webguneak daukan irisgarritasuna

SGAE webgunea garatzerakoan kontuan hartu dira webguneei aplikatu dakizkiekeen irisgarritasun irizpideak, zeintzuk World Wide Consortion-ek (W3C) jorratu baititu. Hauei jarraiki orriak maketatu dira, hipertestuaren estekak eratu dira, web-orri bakoitzaren informazioa egituratu da, etab. Hala, SGAE webgunearen orriak estandar internazionalek ordezkatzen dituzten irizpide edo normen arabera eraiki dira. SGAEk edozein unetan, aurrez abisatu gabe, alda ditzake webgunearen konfigurazioa eta eitea.

7.2. Erabilgarritasuna eta aktualizazioa

Lege Abisu honen baldintzak eskuragarri dituzte SGAE webguneko orrietara sartzen direnek, bai bazkideek, bai bezeroek eta baita SGAEren jardueretan interesa daukan edonork ere. Webgunean sartzen direnek kontsultatu eta inprimitu ahal izango dituzte, horretarako erregistratzeko beharrik izan gabe. Lege Abisuaren edukia aldatu egin daiteke, batez ere honako alorrotan aldaketak ematen diren heinean: legedi aplikagarrian, erakundearen egituran, zerbitzuetan, webgunearen diseinuan eta zehaztapen teknikoetan, egitura teknologikoan.

7.3. Lege aplikagarria

Webgunean dauden zerbitzuen, datu pertsonalen eta edukien erabileraren baldintzak espainiar legediaren arabera interpretatuko dira. Komunikazio elektronikoen azpiegituren izaera nazioz gaindikoa izanik, Webgunera beste herrialde batzuetatik sartzen direnek, estatu bakoitzean promulgatu den legedi aplikagarria zein den behatu beharko dute.

7.4. Indarrean sartzea

Webgunearen erabilerari eta SGAE Web-aren pribatutasun politikari buruzko Lege Abisu honetako baldintzak indarrean egongo dira web-ean publikatu eta hurrengo eguna ezkeroztik.

​​​​​​​​​