Javier Quislant eta Teresa Catalánen obrak estreinatuko dituzte BOS eta OSE orkestrek

Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira emanaldiak, apirilak 28-29 eta maiatzak 19ko saioetan, hurrenez hurren

SGAE Fundazioak bi estreinaldi berri aurkezten ditu Euskadin bere Musika Sortzeko Pizgarrien programaren emaitza gisa. Oraingoan hain zuzen ere, Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartearekin (AEOS) izandako lankidetzari esker, Javier Quislant-en Tiempo silente, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) apirilaren 28an eta 29an, eta Teresa Catalán-en La victoria vacía, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, maiatzaren 13an. Musika emanaldiak Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango dira (Abandoibarra Ibilbidea 4), 19:30ean.

Javier Quislant-en kontzertuen egitaraua (apirilak 28 eta 29) Pini di Romaren lau mugimenduek (1924an Ottorino Respighi maisu italiarrak konposatutako obra sinfonikoa), eta, Joseph Jong Liejako konpositorearen Organo eta orkestrarako Sinfonia kontzertatzaileak (1928an Bruselan estreinatua) osatzen dute. Kasu honetan, hesiak apurtzera ohituta dagoen musikari baten laguntzarekin, alegia, Taylor Cameron Carpenter organo-jotzaile iparramerikarra, 2009an Grammy Sarietarako izendatua izan zen lehen organo-jotzailea, eta Musika Instrumental Bakarlari Onenaren Grammy Saria irabazi zuen bera. Erik Nielsen estatubatuarrak zuzenduko du BOS. 2015etik talde bilbotarraren zuzendari titularra dugu. 1922an eman zuten lehen bere lehen kontzertua eta hori dela-eta mendeurrena ospatzen ari dira Bilboko musikagileak.

Bestalde, Teresa Catalán-en entzunaldia Elkano: Mundubira musika bidelagun deritzon kontzertu-programaren barruan kokatzen da, Elkano Fundazioak bideratuta. Euskadin ez ezik, kasu honetan ere SGAE Fundazioak eta AEOSek enkargatutako La victoria vacía obraren erabateko estreinaldia emango da berorren baitan. Maiatzaren 13ko hitzorduaren osagarri Asier Polo biolontxelo jotzaile bilbotarra izango dugu, 21 urte zituela orkestra batekin debuta egin zuen obra defendatuko duena eta harrezkero beti alboan izan duena: Edwuar Elgar-en Biolontxelorako kontzertua (Sussex, Ingalaterra, 1919). Emanaldia amaitzeko, XX. mendeko bigarren erdiko sinfonia frantses garrantzitsuenetako bat izango da entzungai, hots, Henri Dutilleuxen 1. sinfonia. Robert Treviño estatubatuarrak zuzenduko du EOS. Haren zuzendari titularra dugu 2017tik.

Javier Quislant dela-eta

Javier Quislant Garcíak (Bilbo, 1984) konposizio eta teoria musikaleko ikasketak egin ditu, eta, aldi berean, piano, saxofoi eta gitarra elektrikokoak, hainbat kontserbatoriotan. Goi-mailako graduazioa Bartzelonako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Grazeko (Austria) Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean lortu du, bestalde. Besteak beste, 2020ko MAEC - AECID deritzon Espainiako Errege Akademiarentzat Erroman Beka, 2020ko BBVA Fundazioko Ikertzaile eta Kultura Sortzaileentzako Leonardo Beka edo 2018ko INAEM Espainiako Elkargoaren XXIV Konposizio Saria Parisen eskuratu ditu. Bere katalogoak ensemble, orkestra, abesbatza eta ganbera-operarako mota guztietako lanak biltzen ditu, nahiz eta bere motibazio artistikoetako bat zinemaren eta literaturaren arteko erlaziotik igarotzen den. Espainia, Austria edo Frantziako hainbat talde eta orkestratarako konposatu du, eta hiru disko grabatu ditu, bide batez. 2019-2020 urteetan Musikagileak Euskal Herriko musikagileen Elkartearen presidentea izan zen.

Teresa Catalán dela-eta

Teresa Catalán Sánchez (Iruñea, 1951) musikagintza sinfoniko garaikidean diharduen egilea dugu. Valentziako Unibertsitatearen eskutik Artearen Filosofian doktore da, eta, besteak beste, Musikaren Sari Nazionala, Nafarroako Gobernuaren Kulturaren Vianako Printzea eta Espainiako Gobernuaren Arte Ederren Urrezko Domina erdietsi ditu, 2017an lehena, azken bi hauek, aldiz, 2021ean. Bere jaioterriko Pablo Sarasate Kontserbatorioan amaitu zituen ikasketak, eta, ondoren, Sienan (Italia). 1990ean, Konposizio, Instrumentazio eta Musika Formen katedra lortu zuen oposizio bidez, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta bertan dihardu gaur egun ere katedradun gisa. Arte Eszenikoen eta Musikaren Estatuko Kontseiluko, Musikaren Kontseilu Artistikoko eta Real Antzokiaren Kontseiluko kide ere izan da, baita Nafarroako Kultura Kontseilukoa edo eta Jakiundekoa ere, hots, Euskal Herriko eta Akitaniako Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea 2015etik. Haren lana hainbat herrialdetako jaialditan programatu da, hala Europan nola Amerikan; tartean, Errusian, Alemanian, Alemanian, Errumanian eta Frantzian.

Musika Sortzeko Pizagarrien programari buruz

SGAE Fundazioren aldetik garatua, Espainaiko Orkestra Sinfonikoen Elkartearen ezinbesteko laguntzarekin (AEOS), helburua sorkuntza sinfonikoa bultzatzea eta Estatu mailako orkestren errepertorioetan obrak sar daitezen sustatzea da. 2006. urteaz geroztik ekimen honek enkarguzko 140 obra baino gehiago kaleratu ditu, Espainiako orkestren errepertorioetan sartu direnak hain zuzen ere, eta 750.000 euro baino gehiago bideratu ditu SGAEko bazkideen artean diru-laguntza kontzeptuan.