Baduzu irakurtzerik CULTURA REVISTA SGAE #2

Argitalpena musika, ikus-entzunezko eta eszenako joeren hiru hilean behingo bere hitzordura iritsi da

Emakumezko bost zine-zuzendari saritu aintzat hartzen dituen erreportaia bati eskaini dio azala

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) CULTURA REVISTA SGAE aldizkari digitalaren bigarren zenbakia aurkeztu du, hau da, Ekimen Osagarrietako sailaren bitartez gaur egun joera diren musika, ikus-entzunezko eta eszenako balioak proiektatzeko sortutako argitalpena. Egin klik hemen edo sartu cultura.sgae.es web orrian eta ikus itzazu nondik norakoak.

Talentuen hiruhileko erakusleihoa ¿Por qué lo llamamos cine de mujeres? azaleko erreportaiarekin zabaltzen da, Arantxa Echevarría, Belén Funes, Pilar Palomero, Ainhoa Rodríguez eta Carla Simón zuzendari eta egile sarituen begiradarekin. CULTURA REVISTA SGAE #2 honek Marta González de Vegarekin elkarrizketa bat ere eskaintzen digu. Santiago Segurak zineman lortutako azken arrakasten gidoilaria da, eta De Caperucita a loba en solo seis tíos filmaren merkaturatzea prestatzen ari da uneotan, 2022an prest izango dena. Egungo ikus-entzunezkoetan emakumeen begiradak duen garrantzia erretratatzen amaitzeko, Isa Sánchez Alegría filmaren idazlearekin (2021) hitz egin dugu.

Sar zaitez CULTURA REVISTA SGAE #2 gunean

Musikagintzaren eremuan, CULTURA REVISTA SGAE #2k Joan Manuel Serraten Mediterráneo kanta errepasatzen du (1971), klasiko peto bat alegia, abagune honetan Los Estanques taldearen berrikuspenarekin, Anni B Sweet, Maria Rodés edo Carlangas (Novedades Carminha) bezalako ahotsak tarteko. Musikagintza urbanoa deritzon sormen esparru horretan, Yomilekin jarri gara harremanetan. Karibeko genero honetarako erreferentziazko artista dugu, Kubako reguetoiaren egoera deskribatzen digun punta-puntako egilea, hain zuzen ere. Horrez gain Los Vinagres taldeak La Palma uharteko hondamendi naturalaz hitz egiten digu eta Alberto & García bere zuzeneko diskoa nola grabatu duten azaltzera dator.

Arte eszenikoei dagokienez, CULTURA REVISTA SGAE #2k indarrean diren antzerkigile talentudun eta berezienetako bikin egiten du bat: Fernando Delgado-Hierro (2021 Max Sarietan errebelazio-egilea) eta Paco Bezerra (SGAE Jardiel Poncela 2021 Sariaren irabazlea). Bestalde, Rubén Olmo artistak (koreografo eta BNEko zuzendaria) Espainiako dantzagintzari buruzko bere ikuspegia ematen du.

CULTURA REVISTA SGAE #2 musika-editorearen lanbideari eta etxeko grabazio-estudioei buruzko erreportajeek osatzen dute. Amaitzeko, atal berri bat sartu da, non Paula Quintana adituak ( Capitán Demo irratsaiokoa Radio 3en) pop eszenaren balore berriak gomendatzen dizkigun.

Eutsi CULTURA REVISTA SGAE #2 ri