Juan Sastre: "Aitak ekitaldi honetarako prest zuen esaldiarekin geratzen naiz: antzokietan ikusten dugu elkar"

Fermín Cabal SGAEko presidenteordea eta Juan Sastre Forest, besarkada eman aurretik gaur Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Argazkiak: E. Moreno Esquibel / SGAE

Fermín Cabal SGAEko presidenteordeak hil-ondorengo Ohorezko Domina luzatu dio eguerdian Bilbon Alfonso Sastre antzerkigile zenduaren semeari

Elkarretaratze berean, Antonio Onetti SGAEko presidenteak, Julen Ezkurra, Pascual Barturen, Enrique Fernandez de Garayalde, Sabino Lopez de Guereño, Jose Maria Oiarzabal eta Carlos Zubiagari, 'autoreen etxeko giltza" eman die, bertan bazkide gisa 50 urte baino gehiago emateagatik

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak bere Ohorezko Domina eman dio Alfonso Sastreri, hil ondorengoa alegia, Campos Eliseos Antzokian eguerdian egindako ekitaldian. Fermín Cabal SGAEko presidenteordearen eskutik jaso du ohorezko distintzio hau, zendutako aitaren izenean, Juan Sastrek.

Honek SGAEko aitorpen gorena eskertu egin du."Tamalez berak pertsonalki ez du hartzerik izan eta pena bat da aitak SGAEren lana ontzat jotzen baitzuen. Dena dela" gaineratu du "gaurko ekitaldirako prest zuen esaldiarekin geratzen naiz, kulturarekiko konpromisoa agerian uzten duena erabat: antzokietan elkar ikusten dugu".

Era honetan SGAEko bazkideen agindua gauzatu egin da, izan ere, Zuzendaritza Batzarrak 2021eko martxoan aitorpen hau luzatzea adostu zuen, XX. mendeko Espainiar Estatuko antzerkiaren egile adierazgarrienetako batentzat, bere literatur ibilbide luze eta oparoagatik, olerkia, saiakera, antzerki-kritika eta zinema ere barnean hartzen dituena. Alfonso Sastre SGAEko kide genuen 1946tik, erregistratutako ehunka letrek zein antzerki-lanek osatutako errepertorioarekin.

Fermín Cabalek esan duenez, "Sastre pertsona ona eta zuzena zen, izugarrizko egileaz ezezik; eta gainera, ez oso konprenitua" presidenteordearen aburuz. Lagun gisa definitu du, berekin "eztabaida sakonak" mantendu zituela azpimarratuz eta gaztetan Madrilgo La Concepción auzo inguruan bizi zirela gogoratuz.

Ohorezko Dominarekin, SGAEk eskertu egiten du kulturaren arloko gizon eta emakume garrantzitsuek gizarte zibilari egindako ekarpena. Francisco Ayalak, Antonio Buero Vallejok, José Antonio Labordetak, Marilyn Bergmanek, Francisco Nievak, Lina Morganek edo, duela gutxi, Antonio Banderasek jaso dute aitorpen berau, besteak beste.

Omenaldia beteranoei


Gaurko ekitaldian parte-hartu duten guztiak. Ezkerretik eskumara: Fermín Cabal, Juan Sastre, Antonio Onetti, Sabino López de Guereño, Garbitxu, Pascual Barturen, Enrique Fernández de Gayalde, Julen Ezkurra, Carlos Zubiaga, Jose Mari Oiarzabal eta Ignacio Casado. Argazkiak: E. Moreno Esquibel / SGAE

Ekitaldi berean, Antonio Onetti SGAEko presidenteak, "egileen giltza" eman die honako musikagile hauei: Julen Ezkurra (Izartza, 1930); Pascual Barturen (Bakio, 1936); Enrique Fernandez de Garayalde (Altsasu, 1939); Sabin Lopez de Guereño (Bilbo, 1941); Jose Maria Oiarzabal (Andoain, 1946); eta Carlos Zubiaga (Bilbo, 1941), azken hau Mocedades edo eta El Consorcio taldeetako kide izanagatik aski ezaguna. Manuel Sagarna musikagileak ez du asistitzerik izan eta ekitaldi pribatu batean emango zaio giltza, aurrerantzean. Horiek guztiek 50 urte baino gehiago bete dituzte bazkide gisa 2021ean. Horregatik, SGAEk garrantzia eman nahi izan dio bere ibilbide artistikoari.


Carlos Zubiaga Uribarri, Antonio Onetti eta Oskar Castaño 'Garbitxu'. Argazkiak: E. Moreno Esquibel / SGAE

Antonio Onettiren hitzetan "kulturaren xedea pertsonen bizitza hobetzea da, eta neurri handi batean, hamarkadatan zehar hori posible egin duzuenen lana aitortzeak emozioa eta harrotasuna inspiratzen dit". SGAEko presidenteak omendutakoen obrak biziraun dezatelaren alde egin du apustu, "jendeak entzuteko, dantzatzeko eta gozatzeko".

Bertaratutako egileek esker onez, pozik eta emozioz beterik jaso dute berria. Diskurtso laburrak egin dituzte, izan ere, ekitaldian Alfonso Sastreren oroimena asko sentitu da eta ondorioz nolabaiteko sobriedadea nagusitu da.

Ignacio Casado eta Oskar Castaño 'Garbitxu', Euskadiko SGAEko zuzendaria eta Euskadiko lurralde Kontseiluko presidentea hurrenez hurren, ekitaldian omendutako egileak hartze eta gidaritza lanak burutu dituzte. Azken honen aburuz, "zuek zarete hazia" leporatu die omendutakoei, "zuok guztiok hasitakoa, egindakoa eta ordezkatzen duzuena gure egiten dugu eta zuon ibilbidea izpilu da guretzat; izan zaretelako, gara".

"Egileen giltza"ren emaria SGAEko kide gisa bost bosturteko daramatenei erakundeak egiten dien omenaldia da; hots, kulturako profesional anonimo zein ezagunak, sorkuntzako beteranoak, beren lanak beren aurpegiak baino ezagunagoak izaten direnak, hamarkadetan zehar artista, antzezle edo aktoreen ahotsetan edo aurpegietan talentu bikaina egiaztatzen dutenak.

Dagoeneko jaso duten egileak

Joan Manuel Serrat, Manolo Sanlúcar, Antón García Abril, Ramón Arcusa, Manuel de la Calva, Dyango, Joan Guinjoan, Carlos Saura, Javier Elorrieta, Josefina Molina, Albert Boadella, Alfredo Amestoy, Manuel Moreno Buendía, Antonio Gala, Manuel López Quiroga edo Jaime de Armiñán dira, besteak beste, SGAEn 50 urte bete dituzten sortzaileen adibide batzuk.

Elkarretaratzearen irudiak