Arte Eszenikoen 24. Max Sariak - Irabazleen zerrenda
Kultur Ministeritza INAEM delakoaren bitartez, Bilboko Udala eta Arriaga Antzokiko laguntzarekin ospatutako Arte Eszenikoen XXIV Max Sarien irabazleen zerrenda, SGAE Fundazioak antolatuta

Telematikoki bilduta, 2021eko Arte Eszenikoen Max Sarien XXIV. edizioko Irabazleak Hautatzeko Madrilgo Epaimahaia, honako hauek osatzen dutenak: José Luis Alonso de Santos jauna (Presidentea), Catherine Allard, Ana Graciani, Ana López Segovia eta Nancho Novo; Eduardo Galán jauna, Batzorde Antolatzailearen ordezkari gisa (botorik gabe), eta Esther García Zorita, SGAE Fundazioko Arte Eszenikoen Saileko koordinatzaile gisa, berau botorik gabeko Idazkaria. 

Zera jakinarazi du: Arte Eszenikoen Max Sarien XXIV. ediziora guztira 439 ikuskizun aurkeztu direla izena emanda; horietatik 190 lehen fasean hautagai izan ziren eta 37 bigarren fasean finalista. Beraz, azken horiek epaimahai honek berrikusi eta aztertu ditu, antolakuntzak ezarritako epearen barruan, eta, gaur epaimahaiko kideek egindako eztabaiden ondoren, Arte Eszenikoen XXIV. Max Sarien irabazletzat honako ikuskizun eta profesionalak jotzen dituzte, ordenatutako kategorien arabera (hogei).

Irabazleen zerrenda hemen
Irabazleen irudiak ikusteko hemen
Max Sarien web ataria hemen