‘Destello Bravío’ filmarekin 2021eko ‘Dunia Ayaso’ V Saria irabazi du Ainhoa Rodríguezek
Zinemagintzan genero ikuspegia balorean jartzen duen sari honi Iciar Bollain, Daniel Monzón eta Javier Maroto zuzendariek ere eusten zioten

Irabazlea gaur arratsaldean jakinarazi da Donostiako Nazioarteko 69. edizioaren azken taupadan

Ainhoa Rodríguez zinemagilea da, Destello Bravío bere estreineko filmari esker, SGAE Fundazioko Dunia Ayaso V Sariaren irabazlea, Olatz Beobide antzezleak epai-mahaiaren izenean gaur Kursaalen aditzera eman dionari jarraituz. Celia Rico zinemagilea ere han izan da, epai-mahaiko buru gisa, Donostiako Nazioarteko 69. Zinemaldiaren zuzendariarekin, José Luis Rebordinos, eta, SGAE Fundazioko Ikus-entzunezkoaren arduradunarekin, Silvia Pérez de Pablos.

Zinemagintza genero perspektibarekin lantzen dituzten pelikulak aintzat hartzen ditu Dunia Ayaso Sariak eta duela zazpi urte zendutako gidoigile eta zuzendari kanariarra omentzen du. Mikel Ruedak ere osatu duen epai-mahai emaleak luzemetraiaren “ausardia” goraipatu du, bertan “emakumezko errealek konposatutako mikrokosmos bat” agerian agertzen dela azpimarratuz, alegia, “emakumeen hizkera, barre, aitorpen eta gorputzak tarteko”. “Emakumezkoen desioak aireratzeko konpromisoa” ikusi dute epai-mahaikideek.

Hustutako Espainia horretan diren hainbat eta hainbat udalerrietako baten emakumezkoen memoria berreskuratzen du Ainhoa Rodríguezen apustuak. Despoblazioa eta denboraren igaroa ezinbesteko elementu suertatzen dira. Ez da hau Extremadurako zuzendari eta gidoigileak bere horrekin jaso duen sari bakarra. Besteak beste, Malagako Zinema Espainieraz Zinemaldiko Epai-mahaiaren Sari berezia edo eta Muntaia Onenari Saria ere bereak dira.

Sari honekin (5.000 euro), duela gutxi ekoitzi den film bat saritzen da, bere balio zinematografikoarekin batera, historian protagonista izan diren emakumezko pertsonaiak erakusten dituena edo emakumeak gizartean duen egoera islatzen duena. Estereotipo eta leku komunak gainditzen dituzten zintak izan behar dira, hain maiz emakumeen errealitatea, aukerak eta memoria historikoa faltsutzen dituzten ikuspegiez harago.

Esan bezala, Celia Rico zinemagilea izan da epai-mahaiaren buru eta Olatz Beobide antzezlea zein Mikel Rueda zuzendaria izan ditu lagun. Lau lan guztira aztertu dituzte, irabazlearenaz ezizik, Iciar Boallainen Maixabel, Daniel Monzónen Las leyes de la frontera eta Javier Marcoren Josefina.

Ainhoa Rodríguezi buruzko informazio gehiago

Dunia Ayaso zuzendari kanariarrari buruz

Dunia Ayaso gidoilari eta zuzendaria (Las Palmas, 1961, Santa Cruz de Tenerife, 2014) Perdona bonito pero Lucas me quería a mí, Descongélate edo La isla interior bezalako film arrakastatsuen egilea dugu. Félix Sabroso bere lagun banaezinarekin egin zuen lan. Telebistarako audientzia handiko telesailak idatzi zituzten, tartean, Mujeres edo Quítate tú para ponerme yo. Bere azken proiektu amankomuna, El tiempo de los monstruos, Félix Sabrosok zuzendu zuen urte batzuk geroago eta jada bakarrik. Ayasok antzerkian ere egin zuen lan, Lifting, La gran depresión eta Las histéricas somos lo máximo lanek idatzi zituela, bes eta bere lan horren adierazgarri.

SGAEko bazkidea, bere ibilbide profesionalean zehar jaso zituen sarien artean, 2009an Televisión Españolak (TVE) emandako Navaja de Buñuel delakoa nabarmendu beharra dago, alegia, Alberto San Juan eta Geraldine Chaplin protagonista izan zituen La isla interior filmagatik urteko film onenari emandakoa.

Aurreko edizioetan, Carla Simón zuzendariak jaso izan du saria, Verano 1993 filmagatik (2017); Arantxa Echevarria zinemagile bilbotarrak Carmen y Lola filmagatik (2018), eta Belén Funes gidoigile berak, La hija de un ladrón lanagatik (2019). Abagune horietan guztietan saria Valladolideko SEMINCIn banatu da, iaz arte.

Informazio gehiago