Sarean da CULTURA REVISTA SGAE, musika, ikus-entzunezko eta eszena joeren argitalpen digitala
SGAEk sortua eta hiru hilean behin, erreportaiak, elkarrizketak eta gaurkotasun-analisiak aurkezten ditu

Antonio Onetti, SGAEko presidentea: "Aldizkaria oraingo eta etorkizuneko talentuen erakusleiho izango da"

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) CULTURA REVISTA SGAE aldizkari digitala abian jarri du. Publikazio berri honen helburua gaur egun joera diren balio musikalak, ikus-entzunezkoak eta eszenikoak proiektatzea da. Hiru hilean behin argitaratuko da, eta SGAEren ekoizpen propioa da, Jarduera Osagarrien Sailetik bultzatua, hain zuzen ere. Lehen alea irailaren 16an kaleratzen da, eta bere azala flamenkoari ematen dion erreportaiaren aurrerapena dugu. Erreportaje honek generoaren egungo ikuspegia eskaintzen du, María José Llergo, Rocío Marquez, Cristian de Moret, Álvaro Romero, Rosario la Tremendita eta David Lagosen ahotsen bidez, Juan Diego Martín Cabeza flamenkologoaren ekarpenarekin.

CULTURA REVISTA SGAE bazkide guztiei, kultura-erakundeei, sektoreko enpresei eta komunikabideei banatzen zaie, baita publiko orokorrari ere. Aldizkaria cultura.sgae.es webgunean, SGAEren webgunean eta entitate kudeatzailearen gainerako kanal digitaletan kontsulta daiteke.

Argitalpen berri honen inguruan, Antonio Onetti SGAEko presidenteak esan du "oraingo eta etorkizuneko talentuen erakusleiho" izango dela. “Hainbat belaunaldiren altxor artistikoa irudikatzen dugu, eta jabetzen naiz gure katalogoko zatirik sendoenaren garrantziaz, baina etorkizun baliotsuan ere sinesten dut". CULTURA REVISTA SGAEren lehen alean Laura Hojman zinemagilea elkarrizketatua izango da ere, kasu honetan, Maria Lejarraga aitzindari feministari buruzko dokumental baten filmaketan murgilduta. Bide batez Jesus Carmonari, Moskuko Benois de la Danse Saria jaso berri duena. Carmonak aurten Baile de bestias ikuskizuna estreinatuko du eta Malinche Nacho Canoren musikalean parte-hartuko du. Argitalpenaren beste protagonista batzuk Angel Stanich, Baiuca, dani y mariagrep musikariak; Lola Blasco antzerkigilea (Literatura Dramatikoaren Sari Nazionala); edo Raquel García-Tomás musikagilea (Musikaren Sari Nazionala) ditugu.

CULTURA REVISTA SGAEk sektore-intereseko erreportaiak eta gonbidatutako sinadura garrantzitsuak gehituko ditu. Horrela, ikus-entzunezko joeraren azterketa bat eskaintzen da Concepción Cascajosaren eskutik, hots, RTVEko Berdintasun Behatokiko presidentea eta Madrilgo Carlos III Unibertsitatearen Komunikazio Saileko burua. Arte eszenikoek eremu digitalean dituzten aukeren azterketa bat ere proposatzen da, Julio Bravo kazetariaren eskutik (ABCko erredaktore kulturala, aurten Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak omendua). Bestalde, David Saavedra (Rockdelux, Icon-El País) musikagilea da azaleko erreportajearen egilea.

"Gure errepertorio historikoa ahalik eta gehien errespetatuz", dio Antonio Onettik, "SGAEk eboluzio-prozesu bat bizi du, eta, kasu honetan, begirada gaur sutan dagoen suan jartzen du, garatzen ari diren egileengan eta sartzen ari diren ahots artistikoengan. Planteamendu kontserbadore edo konbentzional oro atzean uzten dugu, gure kezkak kultur-ekosisteman indarrean dagoen errealitatera egokitzeko". SGAEko presidenteak gogorarazi duenez, argitalpen honek “aintzat emango du emakumezkoen sorkuntzak gizonezkoenarekin alderatuta izan behar duen presentzia, eta gure kultur ezberdinak eta lurralde-aniztasuna jorratuko ditu, Latinoamerikako gure bazkideengana ere zubiak zabalduz”.

CULTURA REVISTA SGAEko zuzendaria Tito Lesende kultur-kazetari galiziarra da, prentsa idatzian, irratian eta komunikazio digitalean eskarmentu handia duen profesionala, alegia. Espainian eta Latinoamerikan eragina duten musika-gaietako hainbat libururen egilea ere bada.

CULTURA REVISTA SGAE aldizkaria hemen