Fernando Erre donostiar egilea Conecta FICTION V erakusleihoaren gidoi Pitchingean izango da
SGAE 2021 Telebista-serieak sortzeko VIII. Laborategian hautatutako beste bostekin batera parte hartuko du

Nazioarteko eta Espainiako ekoizleen aurrean aurkeztuko dituzte beren telesail-proiektuak Conecta FICTION delakoaren edizio presentzialean, irailaren 14an, Iruñean

SGAE Fundazioak eta Conecta FICTIONek Europa eta Ameriken artean telebistarako fikziozko koprodukzioa sustatzeko nazioarteko lehen topaketa ekartzen digute. Bertan, SGAE Fundazioaren Laborategien proiektuen Pitchingaren bosgarren edizioa burutuko dute irailaren 14an, asteartea, Iruñean. Conecta FICTION honen presentziazko jardunaldia izango da.

Sei dira topaketa profesional honetan parte hartuko duten proiektu hautatuak, besteak beste, Fernando Erre sortzaile donostiarrarena, Manuel Martínez Marchekin batera Todo mal filmaren gidoiaren arduraduna (autokritika saiakera bat, non gure garaiotan dena abiadura handiegian igarotzen dela aitortzen den).

Seiek euren lanak defendatuko dituzte irailaren 14an mundu osoko profesionalen aurrean, prestatutako gidoi-telesailak ekoizteko asmoz. Aurkezpen horrek aukera emango die egileei beren proiektuen bideragarritasuna erraztu dezaketen produktoreetara, telebista-kanaletara eta balizko bazkide inbertitzaileetara agertzeko. Pitching saioaren ondoren, aurreikusita dago proiektu bakoitzaren arduradunek banakako bilerak egitea horien ekoizpenean edo eta finantzaketan interesa duten parte-hartzaile profesional guztiekin.

Sei proiektuak SGAE Fundazioaren VIII. telebista-serieak sortzeko Laborategian sortu dira, sei hilabetetan zehar Olga Salvador gidoigilearen ardurapean ospatutakoa, hain zuzen ere. Aurkezpenaren ondorioz zerari eustiko diote: RTVEkin proiektua garatzeko kontratua sinatzeko eta ARPA ABOGADOS Sariaren bidez hamar orduko aholkularitza jasotzeko aukera.

Orain arte, lau proiektuk lortu dute garapen kontratua eskaintzen zien RTVEko Saria: Maribel Vitar eta Cristina Ponsen Madres en apuros; Malaka, Daniel Corpasek sortu eta Javier Olivaresek ekoitzi eta TVEn aurreko denboraldian estreinatutakoa; ¿Por qué desapareciaron los hombres? Carla Guimarãez eta Pepe Macíasena; Demokracia, Pedro García Ríos eta Rodrigo Martínek egina.

SGAE Fundazioaren Laborategiei buruz

SGAE Fundazioaren Laborategiak 2013az geroztik garatzen dira sorkuntza sustatzeko eta sortzaile garaikideen artean lankidetza-esperientziak eta ideia-trukea bultzatzeko helburuarekin. Aukeratuei beren testuak sei hilabeteko epean garatzeko aukera eskaintzen zaie. Prozesuan zehar, talde-laneko bilerak egiten dira egileen eta ospe profesional aitortua duen zuzendari baten artean, haien lanak nonbait bideratzeko eta kontrastatzeko.

Pitch beste saio batzuk

SGAE Fundazioaren proiektuei eskainitako saioaz gain uztartuko dira ere: Pitch Copro Series delakoa (10 proiektu), Pitch Short-Form (30 minututik beherako serie-formatuetarako), Pitch Euroregion NAEN Series (Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen ikus-entzunezko industria sustatzea helburu duen nazioarteko lehen deialdia) eta Pitch Musich Serich delakoa (uztailaren 5era arte zabalik, sei finalistekin). Azkenik, Pitch Clips, ALMA Estatu mailako gidogileen sindikatuaren deialdia mantentzen da, eta aukeratutako bost proiektuak barruti barruko hainbat pantailatan erreproduzituko ditu.

Conecta FICTION 2021 Sariak

Conecta FICTIONen iraileko edizioak aurreko edizioko sari eta babesle berberak baieztatuta ditu. Proiektu finalistek, irailean aurkeztu ondoren, RTVEk Pitch Copro Series eta Pitch Fundación SGAE saioetako proiektuetarako eskainitako proiektua garatzeko kontratua sinatzeko aukera izango dute. Bestalde, ACORDEk musika jarriko du berak aukeratutako proiektu baterako, eta ARPA ABOGADOSek hamar orduko aholkularitza eta lege-aholkularitza eskainiko du irailean Iruñean aurkeztuko den edozein saioko proiektu baterako.

Bosgarren edizio honetan ere, Nafarroako Gobernuaren (NICDO, Nafarroako Kultura, Kirol eta Aisialdi Azpiegituren erakundea), SODENAren (Nafarroako Garapen Sozietatea) eta SGAE Fundazioaren laguntza izango du, CLAVNA (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterra) eta NAPAR (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizle eta Profesionalen Elkartea) erakundeen laguntzarekin. Inside Content arduratuko da ekitaldiaren diseinuaz eta ekoizpenaz.