Musika garaikidearen Kuraia 28. Musikaldiaren aldeko apustu berria
Irailaren 27tik aurrera, egile garaikideak ardatz dituen programazio berri bat gauzatuko da, Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Kuraia musika garaikideko Jaialdia hiru euskal hiriburuetako hainbat espaziotara zabaldu da lehen aldiz: Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioa eta Guggenheim Museoa Bilbon; Gasteizko Jesus Guridi goi mailako ikastetxea; eta Donostiako Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia.

Jaialdi hau bultzatzen duen Ensemble Kuraia taldea 1997an sortu zuen María Eugenia Luc konpositoreak, egungo zuzendari artistikoak, alegia. Taldearen lehentasuna gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea da. Bere presentzia klasiko bat da mota honetako jaialdietan, bai Espainian eta baita beste herrialde batzuetan ere.

28. ediziorako bi konposizio klase magistral eta zazpi kontzertu programatu dira, euskal autore askoren errepertorioa tarteko. Abenduaren 11ra arte.

Informazio gehiago