Musikagintza garaikidea Franck Bedrossianekin

Musikenen , 4 orduko 3 jardunalditan banatua (16:00etatik 20:00etara), ikastaro honetan Franck Bedrossian maisu frantziarrak soinuaren tratamendua eta garrantzia jorratuko du, berau konposizioaren ardatz eta lehengai gisa hartuz: lan-metodoak, tresnak, soinu-materialen bilaketa... Bedrossian Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia, AEB) Musika Konposizioko irakaslea izan da 2008 eta 2019 bitartean. Gaur egun Austriako Kunstuniversität Graz delako ikasgunean irakasle egoiliarra da.

Informazio gehiago