Animadeba Zinemaldiaren XIV. edizioa
2020ko geldiunea eta gero, hogeina herrialdetatik datozkigun hainbat animazio-laburmetraia lehiara aurkezten ditu Debako animazio zinemaldiak. Bertan atal ofizial ezberdinak uztartuko dira, baita solasaldi, zuzeneko musika eta ekintza pedagogikoak ere

Debako Nazioarteko Animazio Jaialdiak sektoreko beste topaketa batzuekin (Bilbo, Annecy, Berlin, Cardiff edo Zagreb) bat ez egitea du helburu. Hortik, aukeratutako data. Helburu edo xede nagusia ahalik eta jende gehienarengana iristea da. Lau sail ofizialekin (Ofiziala, Panorama, Gazte Egileak eta Luzemetraiak), Luis Miguel Romero (Nimbo Interactive) sortzaile asturiarraren master class batekin eta jarduera paralelo ugarirekin (hitzaldiak, kontzertuak, haurrentzako tailerrak...), Animadebak berrikuntza garrantzitsu bat eskaintzen du aurten: pantaila birtuala FILM IN plataformarekin egindako lankidetzari esker, harpidedunek etxetik bi astez aurkeztutako lanak ikusteko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago