'Jazz ibiltaria' zikloko lehen kontzertua hartuko du Bergarak
Elsa Garcia Lizundia saxofoi jotzaile bilbotarrak zuzentzen du jazza maite dutenentzat SGAE Fundazioak babesten duen ekimen berri hau, saihestazinak diren 4 ikuskizunekin

Datorren igandean, irailak 5, Jazz Ibiltaria deritzon ekimenaren lehen esperientzia hasiko da Bergaran. Jazz ziklo musikal esklusiboa dugu honakoa, Euskadin dozenaka talde biltzen dituen generoa izanik, gutxieneko artistiko eta laboralekin antzeztu eta ezagutzera emateko aukeraren zain direla, herrialdeko jaialdi handien zirkuitutik haratago.

Lau kontzertu izango dira, Organic Matters eta Girls in Band taldeen eskutik, Elsa Garcia Lizundia saxofoi jotzaile bilbotarraren koordinaziopean: Bergaran (hilak 5 / Organic Matters), Beasainen (hilak 12 / Organic Matters), Galdakaon (hilak 16 / Girls in Band) eta Elorrion (hilak 17 / Girls in Band). Guzti-guztia, udalerrietako kultura-sailen lankidetzarekin.

Bandei dagokienez

Organic Matters taldeak hasiera emango dio zikloari. Egungo euskal jazzaren eszenan ezagunak diren musikariek osatutako laukotea da. Euren jakin-minak elkarrekin lan egitera eta musika-helburu berriak proposatzera bultzatzen ditu talde interesgarri honen kideak, zeinaren elementu erabakigarria Hammond organoaren vintage soinua baita. Kutxako gitarrarekin duten uztartze bikainarekin batera, jazz garai batean kokatzen dute soinua, non organista eta jazz gitarrista handiek elkar jotzerik izan duten: Brother Jack McDuff, Lou Bennett, Jimmy Smith, Shirley Scott eta Jimmy McSam dira bere egungo erreferentziak, Yahley eta Golgs, bestalde, egungoen artean. Beren errepertorioan konposizio propioak eta jazz standardak tartekatzen dituzte. Organic Mattres Gorka Iraundegi (Hammond), Miguel Salvador (gitarra), Aingeru Torre (saxo altua) eta Alex Alonso (bateria) dira.

Bestalde, Girls in Band Estatuko hainbat lekutatik modu kontzertatuan biltzen diren lau emakume dira, Elsa García Lizundia hemen dela, bandaren eta antolatzen duen zikloaren arteko lotura gisa. Laukote formako formazio original honek freskotasun eta sentsibilitate handia nahasten ditu zuzeneko dizdiratsu eta kementsua eskainiz. Ipar Amerikan 30 eta 40ko hamarkadetan talde handietako hainbat emakumezko kide izan ziren eta jokabide sexista zein arrazistengatik errekonozimendurik jaso ez zuten ehunka emakume instrumentista gogoratu eta omendu nahi dituzte. Ildo horretan, nonbait egoerak eboluzionatu egin duen arren, ezohikoa izaten jarraitzen du emakumeek soilik integratutako formazioekin topo egitea, bereziki jazzaren estilo esklusibo eta liluragarri honetan. Talde honetan, guztira, oinarri erritmiko sendoa ardatz, energiak eta komunikazioak eskua ematen diote berezko konposizio eta inprobisazioei. Gainera, ezinbesteko erreferentziekin egiten dute topo: Miles Davis, Joe Henderson, John Coltrane, Lee Morgan, Dexter Gordon, Wayne Shorter...

I Jazz ibiltaria programa

Aipatutako helburua aintzat izanik, SGAEren Euskadiko Lurralde batzordeak, SGAE Fundazioaren aurrekontuarekin, lehen ziklo bat antolatzea proposatu zion Elsa García Lizundiari, programazioaren erdigunean generotik bertatik sortzen ari diren euskal taldeak jartzeko. Saxofoi jotzaile bizkaitarrak, konpositore, interprete eta ekitaldien antolatzaile gisa aritua, proposamena onartu eta buru belarri sartu da antolakuntzan. Hilabeteetako lanaren ondorioz, esan daiteke dena prest dagoela jazz ibiltari berri baten lehen lau kontzertuentzat. Eta emanaldi askoz gehiago jorratzea espero da etorkizunean:

ORGANIC MATTERS
Bergaran, irailaren 5ean, igandea, 19:00etan, San Martin plazan.

ORGANIC MATTERS
Beasain, irailaren 12a, igandea, 19:00etan, Igartza Monumento Multzoan.

GIRLS IN BAND
Galdakaon, irailaren 16an, osteguna, 20:00etan Ardanza plazan.

GIRLS IN BAND
Elorrio, irailak 17, ostirala, 20:00etan Arriola Antzokian.

* Sarrera librea