SGAE Fundazioak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 69. edizioan parte hartuko du
Genero begiradarik onena aitortzen duen Dunia Ayaso Sariaren 5. edizioa irailaren 24an eskainiko da

Gure erakundeak 'Made in Spain' izeneko sail ez lehiakorra burutuko du berriz, non Júlia de Paz, Ainhoa Rodríguez, Javier Espada, Luis López Carrasco, Agustí Villaronga, Ezekiel Montes, Adrián Silvestre eta Javier Tolentino filmak erakutsiko diren

Euskadiko SGAE Lurralde batzordearen laguntzarekin, Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak Euskal produkziopeko gidoi onenari Saria emango du

SGAE Fundazioa irailaren 17tik 25era ospatuko den Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin elkarlanean arituko da berriz ere beronen 69. edizioan. Oraingo honetan, gure erakundeak Made in Spain deritzon sail ez lehiakorra (Espainiako zinegileen zortzi film erakutsiko dituena) eta Dunia Ayaso V. Saria (generoaren ikuspegiarekin konprometituena den Estatu mailako filma) antolatuko ditu. Sari honen banaketa irailaren 24an izango da, 17:00etan, Kursaalen. Era berean, Euskal Herriko Gidoigile Profesionales Elkarteak Euskal produkziopeko gidoi onenari Saria emango du irailaren 24an bertan, SGAE Fundazioak eta SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluak 2019tik aurrera ematen duten saria, alegia.

'Dunia Ayaso' V. Saria

SGAE Fundazioak Dunia Ayaso saria ematen du duela bi urtetik Donostiako zinemaren jaialdian. Sari hau duela zazpi urte hil zen gidoilari eta zuzendari kanariarrari egindako omenaldi gisa sortu da, eta emakumearekin konprometituenak diren lan zinematografikoak aitortzen ditu.

Sari honekin (5.000 euro), duela gutxi ekoitzi den film bat sarituko dute, bere balio zinematografikoarekin batera, historian protagonista izan diren emakumezko pertsonaiak erakusten dituena edo emakumeak gizartean duen egoera islatzen duena. Sariak berez estereotipo eta leku amankomunak gainditzen dituzten zintak, alegia hain maiz emakumeen errealitatea, aukerak eta memoria historikoa faltsutzen dituztenak, hizpide ditu. Era berean, Madrilgo Berlanga Aretoak Made in Spain sailean lehiatu diren tituluen aukeraketa bat proiektatzen du, Donostiako hitzordua Espainiako hiriburura hurbiltzeko asmoz.

'Made In Spain' atala

2012. urteaz geroztik, SGAE Fundazioak Made in Spain sail ez-lehiakorra antolatzen du. Sail honek hainbat film biltzen ditu, urteko zinema espainiarraren panoramaren erakusgarri, Estatuan estreinatutako edo estreinatu gabeko ekoizpenekin. Zinemaldiak plataforma bikaina eskaintzen die film horiei, nazioartean zabaltzeko. Edizio honetan, Made in Spain atalak honako zortzi izenburu hauek erakutsiko ditu: Júlia de Pazen Ama, Ainhoa Rodriguezen Destello Bravío, Javier Espadaren Buñuel, un cineasta surrealista, Luis López Carrascoren El año del descubrimiento, Agustí Villarongaren El ventre de mar, Ezekiel Montesen Hombre muerto no sabe vivir, Adrián Silvestreren Sedimentos eta Javier Tolentinoren Un blues para Teherán.

Euskal produkziopeko gidoi onerari Saria

Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak gidoilariaren lana saritzeko saria ezarri zuen 2015ean. Horretarako, Zinemaldiko edozein sailetan aurkezten diren fikziozko film luzeen artean euskal produkzioko lanik onena aukeratzen du, kantitate ekonomiko sinbolikoa emanez.

2019az geroztik, SGAE Fundazioak eta SGAEren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Kontseiluak finantzatzen dute sari hori. Iaz David Pérez Sañudo gure bazkideak irabazi zuen, Aneren gidoiari esker. Film horrek hainbat sari jaso zituen, besteak beste, honako Goya 2021 sariak: Egokitutako gidoi Onenarena, Emakumezko aktore berri Onenarena (Jone Laspiur) eta Emakumezko aktore protagonista Onenarena (Patricia López Arnaiz).

SGAE Fundazioa eta Zinemaldiaren arteko loturari buruz

Azken hiru hamarkadotan erakunde biek elkarren artean mantendutako kolaborazioa ekimenak maíz izan dira, izan ere, ugariak ditugu Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak, berorren Fundazioarekin batera, bere bazkide-egileen errepertorioa sustatzeko antolatzen dituen programa kulturalak, eta horietako asko Zinemaldiak berak jasotzen ditu gainera.

Azken hauen artean, aipatutakoak ezezik, badira adibidez beste kolaborazio nexo bi: Fikzio luzemetraierako Julio Alejandro SGAE Gidoi Sariaren emaitzak, batetik, edo eta Kontzertua eta Proiekzioa deritzon ekimena, non 2019ra arte Anoetako Belodromoan Zinemalditik pasa diren hainbat banda sonoroen interpretazioa burutzen eta eskaintzen zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, musikaldia pelikuen zati edo fragmentuen zuzeneko proikezioekin uztartuz, alegia.