Antzerki-bakarrizketa 2021-2022 I Emanaldia deitu du SGAE Fundazioak
Aurretik ez aurkeztutako eta jatorrizko bakarrizketak jasoko dira soilik, errepresentatu gabeak

Parte-hartzeko azken eguna: 2021eko uztailak 30

Hautatuko bakarrizketak Berlanga Aretoan eszenaratuko dira (Madril, Andrés Mellado kalea, 53), 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra

SGAE Fundazioak Antzerki-bakarrizketa 2021-2022 lehen Emanaldia deitu du, antzerki-testu berrien sorkuntza bultzatzeko, antzerkigintza aberasten laguntzeko eta, bide batez, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko egileei laguntzeko.

Deialdia zabalik da 2021eko ekainaren 15etik uztailaren 30era arte, eta SGAEko bazkide guztiek parte hartu ahal izango dute, argitaratu gabeko bakarrizketen testu originalekin, baldin eta ez badira inola ere errepresentatu edo jendearen esku jarri. Egilekidetzan sortutako bakarrizketak aurkeztu ahal izango dira. Onartzen diren egilekideen gehieneko kopurua bi izango da eta biek SGAEko bazkide izan beharko dute.

SGAE Fundazioak prestigio handiko Arte Eszenikoen munduko profesionalek osatutako epaimahai espezializatu bat izendatuko du laster. Honek aurkeztutako proposamenak baloratuko eta parte-hartzaileen artean bakarrizketak aukeratuko ditu. Horiek 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra bitartean antzeztuko dira Madrilgo Berlanga Aretoan (Andrés Mellado kalea, 53). Hautatutako egileek, gainera, aktore bat eta zuzendaria aukeratu ahal izango dituzte, eta antzezpenarako kontratatuko ditu SGAE Fundazioak berak.

Informazio gehiago eta oinarriak