XXIV Max Sarien hautagaiak aditzera eman eta Ikuslegoaren Max Sariaren bozkarako epea zabaldu du SGAE Fundazioak
Guztira, 439 ikuskizunetatik 191 aukeratu dira

'Vota Max 'aplikazio mugikorra aktibatu da, eta, horri esker, antzerkizaleek gogokoen duten ikuskizunaren alde bozkatu ahal izango dute uztailaren 26ra arte

Arte Eszenikoen Max Sarien Batzorde Antolatzaileak aditzera eman nahi du honen bidez SGAE Fundazioak antolatutako sari berauen XXIV. edizioko 20 kategorietarako hautagaiak. SGAE Fundazioaren helburua antzerkiko eta dantzako gure profesionalen talentua suspertzea eta saritzea da, bai eta denboraldiko ikuskizunak sustatzea ere.

Lehiaketara onartutako 439 ikuskizunetatik 191 aukeratu dira Arte Eszenikoen Max Sarien XXIV. edizioan hautagai gisa parte hartzeko, lehen fase honetan erabaki duten bezala, Batzorde Antolatzaileak izendatutako hiru lurralde-epaimahaiek (Madril, Katalunia eta Erkidegoak).

Lehenengo aukeraketa-fasearen ondoren, lurralde-epaimahaietako hiru lehendakariek, Arte Eszenikoetako lau pertsona ezagunek eta Batzorde Antolatzaileko kide batek osatutako epaimahai batek erabakiko du zein diren Arte Eszenikoen XXIV. Max Sarietan parte hartuko duten 20 kategorietako finalistak.

Max sarien banaketa-ekitaldia urriaren 4an egingo da Bilboko Arriaga Antzokian, Bilboko Udalaren, Arriaga Antzokiaren eta INAEM delakoaren laguntzarekin. Ekitaldia TVEko La 2 kateak emango du.

Publikoaren Max Saria aktibatu da

Gaur hasi eta uztailaren 26ra arte, #Vota Max aplikazio mugikorrak arte eszenikoen zaleek edizio honetan gogokoen duten ikuskizunaren alde online bozkatzeko aukera eskainiko die. Prozesu honetan boto gehien lortzen dituen ikuskizunak Ikuslegoaren Max Saria jasoko du, XXIV. ekitaldian.

#VotaMax aplikazioak puntuazioak erregistratuko ditu. Sari berezi honek aukera ematen die antzerkizaleei (1etik 5era) antzerki, dantza, musika edo lirika, kale, errebelazio eta haur, gazte edo familia ikusleentzako kategorietan hautagai diren 191 ikuskizunetako bakoitza kalifikatzeko.

#VotaMax Max sarien webgunean dago eskuragarri. Sari honekin, publikoak Arte Eszenikoen garapenean duen papera aldarrikatu nahi dute Max Sariek. Parte-hartzaile guztien artean Max Sarien XXIV. ediziora bi lagunentzako bidaia zozketatuko da. Sari berezi honek bat egiten du Ohorezko Max Saria eta Amateurra edo Izaera sozialekoarekin, baita lehiatik irtengo diren gainontzeko 20 kategoria sarituekin ere. Kasu konkretu hau, Ikuslegoaren Max Saria alegia, bozketa-epeak amaitzen direnean argitaratuko da.

Hirugarren aldiz, Max Sariak Bilbon

Max Sarien izaera ibiltaria Estatuko hainbat antzokitara zabaldu da bere 24 edizioetan zehar. Esan bezala, honekin hiru aldiz nabarmendu dira antzerki eta dantzako profesionalei egindako aintzatespen hauek Bilbon: 2001ean, hiriaren sorreraren 700. urteurrenaren ondoren, Arriaga Antzokiak bere laugarren edizioa hartu zuen, Emilio Aragón eta Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, eta José Ibarrola eszenografoaren aholkularitza izan zuten. Max Sariak 2007an itzuli ziren Bizkaiko hiriburura, orduko hartan Euskalduna Jauregira.

Bartzelona, Kordoba, Guadalajara, Las Palmas, Madril, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Vigo, Zaragoza eta berrikiago Malaga hiriek ere jaso dituzte sari hauek aurreko edizioetan.

Hiru sari berezi

Estatu mailako Arte Eszenikoen saririk ospetsuenek 24 urte betetzen dituzte, eta lehiaketa bakoitzeko 20 kategoria eta hiru sari berezi izango dituzte: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpen, emate eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea bereiziko duena; Ikuslegoaren Max Saria, #VotaMax online aplikazioaren bidez publikoaren botu gehien lortzen dituen ikuskizunari emango zaion berau, eta, Izaera sozialeko Max Saria, proiekzio sozialaren dimentsioa biltzen duen aitorpena eta aurten Donostiako Teatro Estudio amateur taldeari egokitu zaiona. 50 urteko ibilbideari aitorpen ukaezina.

Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektoreko erreferente bihurtu dira, gero eta jarraitzaile gehiago lortu dituzte eta mota guztietako eta Estatu osoko konpainien interesa piztu dute. Azken edizioa, Malagako Cervantes Antzokian ospatu zen 2020ko irailaren 7an, gune kultural horren 150. Urteurrenean. Guztira, 386 ikuskizun aurkeztu ziren prozesuan parte hartzeko.

Max Sariei buruz

SGAE Fundazioak 1998tik antolatzen ditu Max Sariak. Joan Brossa poeta eta artista plastikoak (Bartzelona-1919/1999) diseinatu zuen saria berez, hura gerraosteko Espainiako artearen kolektibo berritzaileetako baten bultzatzailea izanik. Sari hauek sendotu egin dira azken urteotan, Estatuko arte eszenikoen arloko aintzatespen zabalena bilakatuz.