SGAEk 10.800 antzerkigile eta koreografo baino gehiago ditu
Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, autore eta argitaratzaileen elkarteak arte eszenikoen babesa eta sustapena aldarrikatzen ditu

Fermín Cabal, Zuzenbide Handiko Elkargoko lehendakariordea: "Antzerkia inoiz baino beharrezkoagoa da"

Komedia eta musikala, egile-eskubide gehien duten generoak 2020an

Urtez urte, martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia (SGAE) osatzen duten egile eta editoreek dramaturgo edo koreografo lanbideei balioa emanez ospatzen dute ere efemeride hau. Erakundeak Zuzenbide Handiko Elkargoaren baitan biltzen ditu bazkide hauek guztiak. Elkargo honen helburua arte eszenikoen arloan egiletza bultzatzea eta ikusaraztea da. Bere kideen artean Fermin Cabal, Ana Graciani, Eduardo Galán, Mariano Marín, María Pagés edo eta Marta Torres Blanc ditugu, besteak beste, ezagunen artean.<

2020. urtearen amaieran, SGAEk arte eszenikoetako 10.830 egile zituen erroldan: 9.034 antzerkigile eta 1.796 koreografo edo dantzagile. Kopuru horiek kolektiboaren pisua zehazten edo adierazten dute, hau da, denera, erakundearen masa sozial osoaren % 9,6. Elkargo horretako bazkideen kokapena nahiko heterogeneoa da autonomia-erkidegoen arabera; alde horretatik, Katalunia (2.420 bazkide) eta, batez ere, Madril (3.332 bazkide) nabarmentzen dira. Euskadik 421 bazkide ditu elkargo honen baitan.

Arte eszenikoei laguntzeko eta horiek sustatzeko estrategiaren barruan, SGAEren antolaketa-egituran obra dramatiko eta koreografikoen eskubideak kudeatzeko berariazko arlo bat dago, horien ezagutza eta ustiapen komertziala sustatzeaz arduratzen dena.

Fermin Cabal SGAEko Zuzenbide Handiko Elkargoko presidenteordearen hitzetan, "pandemiak agerian utzi du, berriz ere, antzerkiak duen ahalmen sortzailea, une txarretan egon arren, eutsi egiten baitio, publiko handiari iristen zaio eta inoiz baino beharrezkoagoa dugu". Cabalek idazkera dramatikoaren egungo unea nabarmentzen du, "bokazio asko piztu baititu, batez ere emakumeen antzerkian, sormen gaitasun handia baitu; alegia, aurreko garaietan ez bezala. SGAE lanean ari da egile berri horiek idazkera dramatikoan errazago sar daitezen ".

Antzerkia eta COVID-19

Antzerkia COVID-19ak 2020an gehien kolpatu duen sektoreetako bat izan da. Konfinamendu osoak eta partzialak, itxitura perimetralak eta koronabirusaren krisiak ezarritako urruntasun sozialak aforoak inoiz ez bezala murriztera behartu dute. Egungo egoera ez da makala, aldi baterako edo betiko itxitako eszenatokiekin, erdira irekitako antzokiekin eta garai hobeak etorri arte geldirik dauden ekoizpenekin. Baina munduko pandemia honen amaiera gero eta hurbilagoak itxaropena ematen dio kolektibo autoralari. Hellen Mirren aktore ingelesari enkargatutako Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren manifestuak dioenez, "Gizakiek oso garai urrunetatik kontatzen dituzte istorioak, planetan bizi garenetik. Antzerkiaren kultura zoragarria biziko da lurrean bizi garen bitartean ".

Kultura sendagai gisa

Kulturak "sendatzeko" duen funtzioa agerian geratu da 2020an, esaterako, SGAEko kide diren sortzaileek egile-eskubide gehien sortu dituzten obra eszenikoak aztertzean. Datuek erakusten dutenez, publiko gehienak komediaren alde egin dute, barre eta akaso ihes egiteko formula gisa. SGAEn erregistratutako sorkuntza horien artean honako hauek daude: Hits, Tricicle konpainia katalanaren gag onenen bilduma bat; El pare de la núvia eta Escape room, Joel Joan eta Héctor Claramunt autore katalanek idatzitako komediak; Adiós Arturo, La Cubana konpainiaren azken ikuskizuna; Sé infiel y no mires con quién, Tete Delgadok eta Josema Yustek protagonizatutako testua, originalki Ray Cooney-rena baina Jaime Azpilicueta eta Ignacio Artimeren egokitzapena duena; eta, Aiguantuliviniamerica 2, Goyo Jiménez komikoa eta monologistak abian harritako ikuskizuna.

SGAEren errepertorio eszenikoaren artean, komediaz gain, musikalek sortutako egile eskubideak ere nabarmentzen dira. Hori da El medico.El musical ikuskizunaren kasua, Madrilgo Nuevo Apolo antzokian errepresentatzen ari dena, Noah Gordonen jatorrizko eleberriari buruzko ekoizpena dugu berori, Ivan Maciasen musika eta Felix Amadorren libretoarekin; eta El petit Princep: musikala, Bartzelonan antzezten den haurrentzako ikuskizuna, Saint-Exupéryren klasikoan oinarritua eta Angel Llàcer, Manu Guix eta Marc Artigaik egokitua. Dramari dagokionez, Señora de rojo sobre fondo gris nabarmentzen da, hots, José Sacristán protagonista duen Miguel Delibesen liburuan oinarritako testua,  Inés Carmiñak eta José Sámanok egokitua.

Aipamen berezia merezi du Doña Francisquitaren ekoizpen berriak, Madrilgo Zarzuela Antzokian estreinatutakoa, Óliver Díaz zuzendari musikalaren ardurapean. Amadeo Vivesek konposatutako hiru ekitaldiko komedia lirikoa dugu, Federico Romero eta Guillermo Fernandez-Shaw-ren libretoduna, 1923an estreinatua. Hala ere, komedia liriko honek ere lekua egin du SGAEko kide diren egileen hamar lan eszenikoen artean, 2020an eskubide gehien sortu dituztenen artean, hain zuzen ere. Horrek agerian uzten du "genero txikia" delakoak osasun ona duela, etengabe hazten ari den publiko fidela baitu.

Arte eszenikoak babestea, helburu

Antzerkia eta dantza sustatzea funtsezko zeregina da SGAEren misioan, arte-sorkuntza sustatzeko. SGAE Fundazioaren bidez, gure erakundeak sektorea bultzatzen duten ekimen ugari sustatzen ditu, hala nola Max Sariak, Irakurketa Dramatizatuen SGAE Zikloa edo antzerki-egiletza sustatzeko lehiaketen urteroko deialdiak: Jardiel Poncela SGAE Antzerki Saria, Haur Antzerki SGAE Saria, Leopoldo Alas Mínguez Antzerki Saria (LGTBIE Antzerki Saria) edo Emakumezkoek idatzitako Ana Diosdado SGAE Antzerki Saria.

Irakurri hemen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna 2021eko Agiria
Abagune honetan Hellen Mirren antzezle inglesa izan da mundu mailako antzerkigintzaren aldarrikapenei ahotsa jarri diona