Abian da 2021eko antzerki egileentzako urteroko sarien deialdia
‘Jardiel Poncela’ XXX. SGAE Antzerki Saria, Haur Antzerkiko XXII. SGAE Saria; LGTBIQ+ testuetarako ‘Leopoldo Alas Mínguez’ Nazioarteko XV. Lehiaketa, eta emakumeek idatzitako testuetarako ‘Ana Diosdado’ III. Antzerki Saria deituta daude

Interesdunek 2021eko apirilaren 26ra arte bidal ditzakete beren testuak

Antzerkigintza sustatuko duten testu dramatiko berrien sorkuntza bultzatu eta laguntzeko, eta denera era horretan egile dramatikoei laguntzeko, SGAE Fundazioak antzerki-egileentzat bere urteroko sariak deitu ditu: Jardiel Poncela XXX. SGAE Antzerki Saria; Haur Antzerkiko XXII. SGAE Saria; LGTBIQ+ testuetarako Leopoldo Alas Mínguez Nazioarteko XV. Lehiaketa; eta, emakumeek idatzitako testuetarako Ana Diosdado III. Antzerki Saria, hain zuzen ere.

Testuak entregatzeko epea 2021eko apirilaren 26an amaituko da.

Ospe handiko Arte Eszenikoetako profesionalek osatuko dute epaimahaia eta lau sarien erabakia 2021eko abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko da.

Sari horiek guztiak 24.000 eurotan zehaztuko dira, alegia, era honetan banatuta: Jardiel Poncela XXX. SGAE Antzerki Saria, 8.000 euro; Haur Antzerkiko XXII. SGAE Saria, 8.000 euro; LGTBIQ+ testuetarako Leopoldo Alas Mínguez Nazioarteko XV. Lehiaketa, 4.000 euro; eta emakumeek idatzitako testuetarako Ana Diosdado III. Antzerki Saria, 4.000 euro. Horrez gain, testuak SGAE Fundazioak antolatzen dituen Irakurketa Dramatizatuen SGAE Zikloaren baitan programatutako dira eta berroreen argitalpen-bildumetan publikatuak izango dira.

'Jardiel Poncela' SGAE Antzerki Saria

SGAE Fundazioak Enrique Jardiel Poncela idazle eta antzerkigile madrildarra aldarrikatu nahi du sari honekin. Fundazioak duela 30 urte egiten du sari honen deialdia, antzerkiaren garapenean laguntzen duten testu dramatiko berriak sortzeko, bai elkarrizketen kalitate eta originaltasunagatik, bai ikuspegi eszenikoagatik.

SGAE Haur Antzerki Saria

SGAE Fundazioak duela 22 urtetik egiten du sari honen deialdia, haurrei zuzendutako antzezlanak sustatzea eta babestea helburua hartuta, bai elkarrizketen kalitate eta originaltasunagatik, bai ikuspegi eszenikoagatik, haurrei zuzendutako antzerkigintza aurrera egiten laguntzen dutelakoan.

‘Leopoldo Alas MINGUEZ’ nazioarteko lehiaketa

SGAE Fundazioak eta Asociación Cultural Visible elkarteak antolatuta, Espainiako antzerki-sorkuntza garaikidean LGTBIQ+ kolektiboaren presentzia sustatu eta normalizatzeko LGTBIQ+ aktibismoaren eta kulturaren kausarekin konprometituenetako bat dugu honako sari hau. Leopoldo Alas Mínguez idazle eta kazetari errioxarra omentzera dator. Gainera, mundu osoan egiten den genero bereko lehiaketa bakarra da.

'Ana Diosdado' SGAE Antzerki Saria

SGAE Fundazioak 2019an deitu zuen lehen aldiz emakumeek idatzitako testuei zuzendutako sari hau, berdintasunaren aldeko konpromisoaren isla gisa aldarrikatzen dena. SGAE Fundazioak emakumeen bikaintasuneko sorkuntza eta dramaturgia garaikidea aitortu, bultzatu eta ikusarazi nahi ditu sari honen bidez. Berez, hau guztiaren euskarri edo plataforma bat izan ezezik, Ana Isabel Alvarez-Diosdado Gisbert (1938-2015) gidoilari eta antzerkigile aitortuaren oroimena egin nahi da.

Informazio gehiago