Deialdia abian. VII. 'JazzEñe'. Espainiar jazz erakustaldia nazioarteko programatzaileentzako
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 8a arte zabalik da

SGAE Fundazioak, Donostiako Udalarekin, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Jazzaldiarekin lankidetzan, JazzEñeren zazpigarren edizioa jarri du abian. Abagune hau nazioarteko programatzaileentzako espainiar jazzaren erakusketa da, eta uztailaren 22tik 25era egingo da Donostian, 56. Jazzaldiaren baitan.

Ekimen honen helburua SGAEko kide diren egileen jazza nazioartekotzea da. Horregatik, SGAE Fundazioak deialdi publiko bat ireki du honako hauentzat:

• Musikaren sektorean parte hartzen duten SGAEko bazkide diren egile guztiak.
• SGAEko bazkide den egilerik ez izan arren, SGAEn erregistratutako errepertorioa erabiltzen duten jazz-taldeak. Gehienez bost osagai dituzten formazioak baino ez dira onartuko.

Parte hartu nahi duten egileek edo taldeek 2021eko martxoaren 8ra arte bidal dezakete eskabidea. Eskabideak gaztelaniaz egin beharko dira, SGAE Fundazioaren webgunean horretarako prestatutako online sistemaren bidez, oinarrietan ezarritako dokumentazioarekin.

Ebaluazio Batzorde bat, SGAE Fundazioak izendatua eta jazzean espezializatutako musika-sektoreko profesionalek, programatzailek, erakundeetako ordezkariek eta kultura-kudeaketako profesionalek osatua, JazzEñeren VII. edizio honetan parte hartuko duten egileak eta/edo taldeak ebaluatzeaz eta hautatzeaz arduratuko da. Ebazpena 2021eko apirilean argitaratuko da.

Hiru egunetan zehar, aukeratutako jazz-taldeek eta egileek kontzertuak eskainiko dituzte showcase formatuan, eta bertan izango dira mundu osoko jaialdietako zuzendari eta programatzaileak, alegia, Estatu mailako jazzaren errealitatea ezagutu nahi dutenak. Gainera, topaketak antolatuko dira nazioarteko jazz-zuzendari eta programatzaile horien zein egileen eta taldeen managerren artean, SGAE Fundazioak gonbidatuta beti ere, sinergiak sortzeko, ezagutzak trukatzeko eta lankidetza-hitzarmenak ixteko.

Eman izena hemen
Informazio gehiago eta oinarriak