Musika sortzeko pizgarrien 2021-2021 deialdia indarrean da
Obrak estreinatzeko, musika-edizio berrietarako eta orkestra-lanak enkargatzeko laguntza-sistema bat ezartzen da honenbestez

SGAE Fundazioaren Musika Sortzeko Pizgarrien Programa Orokorrak konpositore garaikideen orkestra eta kamera-errepertorioa hedatzen laguntzen du, obrak estreinatzeko, musika-edizio berrietarako eta orkestra-lanak enkargatzeko laguntza-sistema baten bidez.

SGAE Fundazioak aurten ere berritu du programa hau 2020. urte osoan zehar egin diren obren Estenu guztietarako eta Partituren ediziorako (orkestra-lanak, kamerakoak eta beste kontzertu-formatu batzuk).

Era berean, berritu egin da Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkartearekin (AEOS) sinatutako akordioa, Enkargurako Obretarako pizgarriak emateko; alegia, SGAEren baitan diren egileen sormena suspertzeko eta babesteko helburuarekin. Ekimen hau Espainiako orkestrek egindako enkarguekiko ekintza paraleloa da, Espainiako errepertorio sinfoniko garaikidea areagotzeko asmoz.

2006. urtean sortu zenetik, AEOS eta SGAE Fundazioak abian jarritako musika-sorkuntzarako pizgarrien programa honen enkarguz 125 obra baino gehiago sortu dira eta Estatu osoko hainbat orkestren errepertorioetan sartu dira. Duela gutxi, JONDE delakoak, hau da, Espainako Gazte Orkestra Sinfonikoak, Raquel García – Tomás eta David Molinerren obrak interpretatu ditu, hau guztiaren adierazbide.

Informazio gehiago