Telebistako Serien VIII. Laborategia
Aurkezpen epea hurrengo 2021eko otsailaren 22an amaitzen da

SGAE Fundazioak Antzerki Idazlanen, Zinema Gidoien eta Telebista Serieen Sorkuntza Laborategien deialdia egin du, 2021eko edizioari dagokionez. SGAEko bazkideei zuzenduta, idazketa eta sorkuntza sustatzea, eta egileei laguntza ematea da ekimen honen helburua.

Telebistako Serien VIII. Laborategia

Telebista Serieak Sortzeko VIII. Laborategiaren epea ere ireki da. Parte hartu nahi duten entitateko kideek telebista-serieko proiektu bakarra aurkeztu beharko dute, egile bakarrekoa edo beste egile batzuekin elkarlanean, gaztelaniaz edo Espainiar Estatuko beste edozein hizkuntza koofizialetan, honako helbide elektroniko honen bidez: audiovisual@fundacionsgae.org.

Sektoreko profesionalek osatutako epaimahai bat, VIII. Laborategiko zuzendaria buru duena, gehienez sei proiektu aukeratzeaz arduratuko da. Proiektu horiek 2021eko martxotik ekainera bitartean jarriko dira abian, aurrez aurreko zein online saioetan. SGAE Fundazioak bere gain hartuko ditu parte-hartzaileen joan-etorrien kostuak.

SGAE Fundazioak epaimahaiaren erabakia ezagutzera emango du 2021eko martxoan, eta 4.500 euro (zergak barne) emango dizkio egile finalistetako bakoitzari. Proiektu horiek Conecta FICTION delako SGAE Fundazioaren Pitching-ean aurkeztuko ditu, alegia, aukera paregabea Estatuko eta nazioarteko ekoizleen aurrean fikzio-proiektuak erakusteko, eta, bide batez, finantzaketa eta ekoizpen-akordioak erdiesteko.

Informazio gehiago eta oinarriak