Zinema Gidoien IX. Laborategia
Aurkezpen epea hurrengo 2021eko otsailaren 22an amaitzen da

SGAE Fundazioak Antzerki Idazlanen, Zinema Gidoien eta Telebista Serieen Sorkuntza Laborategien deialdia egin du, 2021eko edizioari dagokionez. SGAEko bazkideei zuzenduta, idazketa eta sorkuntza sustatzea, eta egileei laguntza ematea da ekimen honen helburua.

Zinema Gidoien IX. Laborategia

Zine-gidoien IX. Idazketa-laborategiari dagokionez, interesa duten bazkideek zinemarako film luzeen gidoiak idazteko proiektu bakarra aurkeztu ahal izango dute, egiletza bakarrekoa edo beste egile batzuekin elkarlanean, gaztelaniaz edo Espainiar Estatuko beste edozein hizkuntza koofizialetan, honako posta elektroniko honen bidez: audiovisual@fundacionsgae.org. Proiektuak 20 orri inguruko sinopsia eta tratamendua izango ditu.

Ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek, IX. Laborategiko zuzendaria buru dela, gehienez sei proiektu hautatuko ditu, datorren martxotik 2021eko irailera arte garatzekoak, aurrez aurreko zein online saioetan. SGAE Fundazioak bere gain hartuko ditu parte-hartzaileen joan-etorrien kostuak.

SGAE Fundazioak 2021eko martxoan iragarriko ditu deialdiaren emaitzak, eta 4.500 euro emango dizkio (zergak barne) finalista bakoitzari.

Informazio gehiago eta oinarriak