Antzerkiko IX. Laborategia
Aurkezpen epea hurrengo 2021eko otsailaren 22an amaitzen da

SGAE Fundazioak Antzerki Idazlanen, Zinema Gidoien eta Telebista Serieen Sorkuntza Laborategien deialdia egin du, 2021eko edizioari dagokionez. SGAEko bazkideei zuzenduta, idazketa eta sorkuntza sustatzea, eta egileei laguntza ematea da ekimen honen helburua.

Antzerkiko IX. Laborategia

SGAEko bazkide diren eta IX. Antzerki-idazlan Laborategian parte hartu nahi duten egileek obra dramatikoko proiektu bat aurkeztu beharko dute, egile bakarrekoa edo beste egile batzuekin elkarlanean, gaztelaniaz edo Espainiar Estatuko beste edozein hizkuntza koofizialetan, helbide elektroniko honen bidez: formacion@fundacionsgae.org.

Arte Eszenikoetako hainbat profesionalek osatutako epaimahai batek, IX. Antzerki Idazlanen Laborategiko zuzendaria buru dela, aurkeztutako proposamenetatik sei hautatuko ditu gehienez. Proposamen horietan, 2021eko apiriletik urrira bitartean, aurrez aurreko zein online saioetan lan egingo da. SGAE Fundazioak bere gain hartuko ditu parte-hartzaileen joan-etorrien kostuak.

SGAE Fundazioak 2021eko apirilean jakinaraziko du epaia, 4.500 euro (zergak barne) emango dizkio hautatutako egile bakoitzari, eta sortutako lanak liburuki bakarrean argitaratuko ditu SGAE Fundazioak berak argitaratzen duen Teatroautor bilduman, hain zuzen.

Informazio gehiago eta oinarriak