SGAEk COVID-19 kutsadurak segurtasun-neurriak dituzten kontzertuetara joatetik bereizten dituen azterketaren emaitza ospatu du
Primavera Soundek eta Hiesaren eta Gaixotasun Infekziosoen aurkako Borrokarako Fundazioak antolatutako saiakuntza klinikoan parte hartu zutenetako bakar bat ere ez zen koronabirusez kutsatu

Ikerketa horrek, besteak beste SGAEren parte hartzearekin, ezarritako segurtasun-neurrien baliagarritasuna erakusten du; neurri horien artean dago ekitaldi batera joan aurretik antigeno-testarekin bahetzea

Primavera Soundek, Hiesaren eta Gaixotasun Infekziosoen aurkako Borroka Fundazioak eta Badalonako Universitari Germans Trias i Pujol Ospitaleak azterterketa berria kaleratu dute zeinean, besteak beste, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia (SGAE) elkarlanean aritu den. Azterlan horren arabera, Bartzelonako Apolo aretoan abenduaren 12an egindako kontzertuan parte hartu zutenetako inor ez zen koronabirusez kutsatu. Parte hartzaile guztiengan jaon aurretiko antigeno test bat aplikatu zen eta ez zen segurtasun-urruntasun neurririk hartu.

PRIMA-CoV izeneko azterlana diseinu irekiko saiakuntza aleatorio-kliniko bat izan da, honako hipotesi honen ebaluazioarekin: zuzeneko musikarekin segurtasun-baldintzetan egindako kontzertu batera joateak ez du zerikusirik SARS-CoV-2ren infekzioak areagotzearekin. Badalonako Germans Trias i Pujol Unibertsitate Ospitaleko Etika eta Ikerketa klinikoko batzordearen berme zientifikoa izan du. Abenduaren 12an Apolo Aretoan emandako kontzertuaren ondoren egin dute proba.

Parte hartzaile guztiek baimen informatua sinatu zuten, 18-59 urte artean zituzten, ez zuten oinarrizko gaixotasunik, ez ziren etxean adinekoekin bizi eta aurreko 14 egunetan ez zuten COVID-19ko diagnostikorik jaso. Horiei guztiei, egun berean, SARS-CoV-2 antigenoaren baheketa egin zieten osasun-langile kualifikatuek frotis nasofaringeoan, eta emaitza negatiboa izan zen.

Aretoan hainbat segurtasun-neurri ezarri ziren. Erretzaileentzako kanpoko espazio bat mugatu zen eraikinaren barruan, aldi berean zeuden pertsonen kopuruaren kontrol zorrotzarekin. Taberna-kontsumizioko gunea (1-600 lagunentzako lekua) gune bereizi batean zegoen, eta edariak gune horretan bakarrik kontsumitzen ziren nahitaez.

Parte hartzaile guztiei sarreran N95 maskara homologatu bat eman zitzaien. Esperimentu osoan zehar maskara eramatea derrigorrezkoa izan zen, baina kontzertuan egon bitartean ez zen urruntze fisikorik eskatu (900 lagunentzako tokia zuena), non abestea eta dantzatzea baimendu zen. Barruko bi geletako aireztapena eta aire-fluxuak optimizatu ziren. Era berean, airearen kalitatea eta tenperatura monitorizatu ziren ekitaldi osoan zehar.

Kontzertuak lau emanaldi izan zituen: DJren 2 saio eta zuzeneko 2 talde, 5 orduz guztira. Kontzertuan parte hartu zutenen batez besteko denbora 2 ordu eta 40 minutukoa izan zen. Eraikinaren barruko mugimendu-fluxuak aldez aurretik definitu ziren, argi eta garbi markatuta eta mugatuta zeuden, eta segurtasun-langileek kontrolatzen zituzten ekitaldi osoan zehar. Neurri espezifikoak ere ezarri ziren, komunetara joatean, kontzerturako sarreran eta irteeran ilarak saihesteko.

Emaitz argigarria

Baheketa egin zuten 1.047 parte hartzaile guztiek emaitza negatiboa izan zuten kontzertuaren aurreko antigeno testean. 1:1 aleatorizatu ziren kontzertuan sartzeko (talde esperimentala) edo ez sartzeko (kontrol taldea). Guztiek berriro etorri behar izan zuten 8 egunera bigarren analisi birologiko bat errepikatzeko, kasu honetan rt-PCR bat frotis nasofaringeoan, SARS-CoV-2ren infekzio posibleak identifikatu ahal izateko. PROCICATeko osasun-agintariek baimendutako kontzertura 500 lagun joan ziren gehienez. Hilaren 8ko kontrolera etorri ziren aleatorizatuetatik, 463 esperimentu-adarrean parte hartu zuten, eta 496 kontrol-adarrean (kontzerturako sarbiderik gabe).

Tratamendu-asmoaren araberako azken analisian (ITT-esposiziopekoak), talde esperimentaleko 463 partaideetako bakar bat ere ez zen kutsatu SARS-CoV-2rekin (% 0ko intzidentzia; % 95eko sinesgarritasun-tarteak: % 0 - % 0,7); aldiz, kontrol-adarrean (kontzerturako sarbiderik gabe) 496 parte-hartzailetik 2 kutsatu ziren (% 0,4ko intzidentzia; % 95eko sinesgarritasun-tarteak: % 0,1 - % 0,8). Kontrol adarreko bi kutsatuak rt-PCR bidez eta antigeno test bidez detektatu ziren. Biek gaixotasun klinikoki arina izan zuten, osasun-sistemari jakinarazi zioten eta galdetegi epidemiologiko bat eta kontaktuen azterketa bat egin zitzaizkien.

Froga arduratsu horren guztiaren ondorioz, inolako zalantzarik gabe ondoriozta daiteke zuzeneko musika-kontzertu batera joatea, SARS-CoV-2rentzat egun berean egindako antigeno negatiboko proba bat barne hartzen duen segurtasun-neurri batzuen pean, ez dela lotzen COVID-19aren infekzioak areagotzearekin.

SGAEk, erakunde laguntzaile gisa, bat egiten du azterlanaren antolatzaileek egindako balorazioarekin eta datu horiek 2021eko pandemiak irauten duen bitartean kontzertuak egiteko baliogarri izango direla espero du benetan.

SGAErekin batera honakoak izan dira entitate kolaboratzaileak: Last Tour, Live Nation, Apolo, Brunch-In, Universal Music Group, GTs, Sony Music, Cruïlla, Razzmatazz, BBF, Jägermeister, Madness Live, Palau Sant Jordi (BSM), Vampire Studio, Sala Zero, Palm Fest, Ticketmaster, ReCup, The Wild Seeds, Taller de Músics, Fundació Banc Sabadell, eta, bide batez, Batzelonako Udala eta Kataluniako Generalitate ICUB eta ICEC direlako organismoen bitartez.

Irakurri antolatzaileen komunikatu osoa

https://s3s-es1.net/mrx/7Mz1H3drM/5315/194842576.html