Carmen Mateu Young Artist European Award, Opera and Dance II sariaren deialdia abian
Aurtengo kategoria opera konposizioan datza eta 30.000 euroko dirutza aurreikusi da

Hautagaitzak jasotzeko epea 2021eko otsailaren 28a arte luzatzen da

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE), Pereladako Jaialdiarekin duen elkarlan-akordiaoren baitan, Carmen Mateu Young Artist European Award, Opera and Dance lelopeko saria abian du jada aurten, bigarren urtez jarraian.

Antolatzaileek 30.000 euroko dirutza aurreikusi dute. Saria opera zein dantza disziplinatan ibilbidea duten artista gazteren lana aitortzera dator, bere lanari bultzada eman nahian eta, bide batez, prestigiozko lan-alor hauen garapena Europa mailan sustatzeko asmoz.

Carmen Mateu Young Artist European Award honek bi kategoria sarituko ditu, opera eta dantza, alegia, txandakako urtetan. Bigarren edizio honek Operaren konposizioaren kategoria du abiapuntutzat, hain zuzen ere. Hautagaitzak jasotzeko epea 2021eko otsailaren 28a arte luzatzen da.

Peralada Jaialdia sortu zuen fundatzailearen memoria gaurkotu nahian sortua, Carmen Mateu Sariaren epai-mahaia honako kideek osatuko dute: Raquel García-Tomás musikagilea; Real Antzokiko zuzendari artistikoa den Joan Matabosch; Josep Pons orkestra zuzendaria, eta, Diana Syrse musikagile eta abeslaria.

Informazio gehiago eta oinarriak