SGAE Fundazioak azaroan ere ekingo dio ikusentzunezkoari buruzko bere online hitzaldi-saioei
'Creando en tiempos del Covid' lelopeko saioak ditugu eta hil honetan zehar hainbat gidoigile arituko dira aurreikusitako hiru jardunaldi berrietan, Webex Meetings euskarriaren bidez, azaroaren 10, 17 eta 24an

Izen-ematea aldez aurretik honako e-mail honetan: formacion@fundacionsgae.org

SGAE Fundazioak Creando en tiempos del Covid lelopeko online elkarretaratzea antolatu du, pandemiaren garaian sortzaileen arteko topagune bat, alegia, beren esperientzia sortzaileari buruz hitz egiteko eta etorkizunari buruzko hausnarketak partekatzeko. Ekainean eta uztailean ekin zion estreineko edizioarekin, eta urrian itzuli zen, Una panorámica sobre la actualidad de la ficción española izenburupeko jardunaldiarekin.

Orain, sortzaile ezberdinentzako topagunea den apostu honek saio berriak dakartza hilabete honetan: azaroaren 10, 17 eta 24an, astearteetan, 11:00etatik 12:30era. Deialdia online da (Webex aplikazioaren bidez), eta sarrera librea dugu aldez aurretik izena emanda helbide elektroniko honetan: formacion@fundacionsgae.org

Solasaldietan hainbat egile ezagunek hartuko dute parte. Azaroaren 10eko saiorako Roque Baños (Padre no hay más uno, Ocho apellidos Catalanas, Las trece rosas) eta Vanessa Garde (La boda de Rosa, Si yo fuera rico, Exodus) zinemarako musika-konpositoreak batuko dira musika-konposizioari buruz eztabaidatzeko prest: Composición musical. Componiendo al compás del guion jardunaldi honen eztabaida-abiapuntua. Moderatzaile lanetan, Antonio Meliveo SGAEko Zuzendaritza Batzordeko kide eta musikagilea.

Silvia Perez de Pablos SGAE Fundazioaren ikus-entzunezkoen Zuzendari instituzionala moderatzaile lanetan arituko da azaroaren 17an, Carlos Portela (Las chicas del cable, Velvet, Bajo sospecha) eta Carmen Ortiz Carbonero (Águila Roja, Periodistas, Los Serrano) gidogileekin batera.

Saioak pasa den ekainean abian jarri zirenetik, genero eta estilo askotako sortzaileek hartu dute parte, hala nola Carla Simón edo Belén Macías zuzendariek; Consuelo Díez edo Sergio Blardony musikagileek; Clara Pons edo Lydia Rioboo koreografoek; edota Rodolf Sirera, Alberto Conejero, Carmen Losa eta Yolanda García Serrano antzerkigileek, besteak beste.

Izen-emateak doakoak dira eta parte hartzea baieztatzeko email bat bidali behar da formacion@fundacionsgae.org helbidera. Posta elektronikoaren zioan, inskripzioa egin nahi den jardunaldiaren leloa adierazi behar da.

Informazio gehiago