Mugimendua eta testua, Eneko Gilekin Atalak esperimentazio-laborategiak abian jarritako ekimenaren ardatzak
Datorren abenduaren 16a arte Atalak Sareak aurrera eramango du ekimen pedagokiko hau Donostia, Errenteria, Tafalla eta Gasteizko hainbat gunetan, baita SGAEko egoitza Euskadin den Bilboko Campos Eliseos Antzokian ere

Atalak Koreografia Sortzeko Mugaz Gaindiko Sareak 2020. urterako prestatutako programarekin jarraitzen du, SGAE Fundazioarekin batera. Eneko Gil koreografoaren zuzendaritzapean, aurten programatutako azken esperimentazio-laborategia jarri du martxan eta guren dugu jada.

Abenduaren 16ra arte, 11 dantzari arituko dira koreografo gipuzkoarrarekin elkarlanean. Gure bazkide korografikoak "mugimendua eta testua bateratzeko jakin-minean oinarritutako" ikerketa bat proposatuko du. Horretarako, Londresko DV8 Physical Theater konpainiaren hainbat lan hartuko ditu erreferentziatzat. Horrela, lan egiteko/sortzeko modua aztertuko da, laborategian sortuko den irudizko munduarekin bat egiteko.

Testuarekin eta mugimenduarekin lan egiteko, hain zuzen ere, Dejabu Panpin Laborategia gonbidatu da, "prozesu honetarako kanpoko begirale gisa". Bertan erabiliko diren testuak generoaren gaiari buruzkoak izango dira: maskulinitatea, feminitatea, "zer da gizon izatea, zer da emakume izatea, zer da gizarte heteronormatibo eta patriarkal batek ezarritako arauekin bat ez etortzea, egitatearekin lotutako jokabideak, etiketak eta rolak zalantzan jarriz".

Atalak Sareak SGAE Fundazioarekin eta SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluarekin izandako lankidetzaren emaitza gisa, Campos Eliseos Antzokiak, erakundeak Euskadin duen egoitzak, alegia, esperimentazio-laborategi hau hartuko du Bilbon abenduaren 11n, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da Cupula Aretorako baimendutako edukiera bete arte.

Guztira, sorkuntza eta ikerketako bi asteetan egindako lanaren gainerako laginak Tabakaleran (Donostia) egingo dira abenduaren 10ean (19:00etan); Errenteriako Gipuzkoako Dantzagunean (13:00etan) eta Tafalla Kulturgunean (19:00etan), abenduaren 14an; Biarritz CNN Ballet Mandalain gunean abenduaren 15ean (19:00etan); eta Felix Petite Vitoria Antzokian (Gasteiz), abenduaren 16an (19:30ean).

Esperimentazio laborategian, Eneko Gilek, Dejabu Panpin Laborategiaren laguntzaz gain, Miren Gaztañaga aktorearekin bat egingo du, baita Idoia Zabaletarekin ere laborategiaren prestaketa lanetan. Bide batez, honako dantzari hauek osatutako dute taulen gaineko taldea: Alicia Cayrou, Araitz Lasa, Beñat Urrutia, Aitor Jiménez, Elene Carreto, Maddi Gaztel umendi, Iker Sanz, Marina Esquisabel, Laura Gomez, Xián Martínez eta Julen Rodríguez.

Eneko Gil

Eneko Gil Alberdi (1985, Errenteria). Sei urte zituela izan zuen lehen harremana dantzarekin Ereintza Dantza Taldean. Aldi berean, musikaz eta pinturaz interesatu zen. Hamabi urtez solfeoa, pianoa, harmonia eta abar ikasi zituen Ibargain Musika Eskolan, Oiartzunen. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Gasteizen, dantza utzi gabe. 17 urte besterik ez zituela, Kukai Dantza konpainian sartu zen, Euskal Herriko eta nazioarteko koreografoekin lan eginez. Besteak beste, Sharon Fridman, Jone San Martin, Marcos Morau, La Intrusa Dantza eta beste hainbat koreograforekin lan egiteko aukera izan du. 2009an, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoan beka bat jaso zuen dantzan trebatzeko Ipar Carolinan eta New Yorken, Asier Zabaleta koreografo euskaldunaren Bihar jaio nintzen izeneko piezarekin. Noemi Viana eta Iñigo Ortega bere lagunekin batera Anakrusa Antzerki eta Dantza Konpainia osatzen du. Gaur egun, dantzari eta sortzaile gisa ari da lanean Myriam Perez Kazabon koreografoarekin, Hika Teatroarekin, Bilaka kolektiboarekin, Koldo Arostegirekin eta abarrekin, bere sormen-jakin-mina garatzeko asmoz, etengabe.

Atalak, Euroeskualdeko koreografia-sorkuntzarako bultzada

Dantzaz kolektiboa mugaz gaindiko sare honetako taldeburua dugu, alegia CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Gasteizko Antzoki Sarea artikulatzen dituena. Gero eta zabalagoa den kolaboratzaile-sare bat ehuntzen dihardu halaber, tartean, Dantzerti Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioa, Baiona-Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioa, Gasteizko José Uruñuela Kontserbatorioa, SGAE Fundazioa, La Fundición eta Azala bezalako entitateak direla. Sare zabal honek bideak jorratzen eta hedatzen jarraitzen du urtez urte, bere mugak erabat irekita, Adriana Pous zuzendaritzaren pean (artisitikoa), Fernando Saenz de Ugarte (zuzendaritza orokorra) eta Bertha Bermudezen koordinazioarekin.