Musikagile Gazteen SGAE Fundazioa-CNDM 2019 Saria irabazi zuen David Cantalejo bilbotarrak «Vientos» estreinatuko du Xistra Bikotearekin
Balear Irletako Capdepera Antzokian taularatuko da azaroaren 14 honetan

Musikagile Gazteen SGAE Fundazioa-CNDM Sariak irabazlea Espainiako Gazteri Musikalen Musika Sareko Musikari Erresidente gisa kokatzen du

Capdepera Antzokiak (c/des Col·legi, 18, de Capdepera, Illes Balears) David Cantalejo Gómez (Bilbo, 1985) konpositore gaztearen Vientos konposaketaren estreinaldia hartuko du azaroaren 14an, arratsaldeko 20:00etan. Bilbotarrak Musikagile Gazteen SGAE Fundazioa-CNDM 2019 Saria irabazi zuen. Urtero ematen den deialdia dugu honakoa eta SGAE Fundazioa zein Musikaren Hedapen Zentro Nazionalaren eskutik bideratzen da.

Musikagile Gazteen SGAE Fundazioa-CNDM delakoak, 6.000 euroko saria ezezik, Espainiako Musika Gazteen Musika Sareko konpositore egoiliar izendatzea dakar. Horrela, Cantalejok ganbera musikako hiru lanen enkargua jaso du, 2020 – 2021 denboraldian Espainiako Gazteri Musikalen Musika Sarean estreinatu eta interpretatuko direnak. Konposizio bakoitzeko 1.000 € emango zaizkio. Denera urtean zehar 200 emanaldi baino gehiago antolatu ohi dira. Vientos musika-lanaren estreinua erabatekoa izango da Capdepera Antzokian, Xistra Bikotea medio, hurrengo laburantean.

Iazko azaroaren sari-emarian Gazteri Musikalen Idazkari Orokorra den Antonio Martínezek ondo baino hobeto deskribatu zuen ekimena: “Berau, nonbait, gure bultzada xumea dugu orohar musika garaikideko konpositoreen zailtasuna arintzeko, eta bereziki, musikagile gazteena."

Musikagile Gazteen SGAE Fundazioa-CNDM Sariari buruz

Musikagintzaren profesionalen artean erabateko onarpenarekin, gazteengan musika klasiko garaikidearen sorkuntza bultzatzea bilatzen dute sari hauek, eta, bide batez, giza garapena sustatzea, musikagintza honen lengoia eta tendentzia berriak baita adierazbideak ere zabalduz.

SGAE eta berorren Fundazioaren eskutik, bere ereduan maila garrantzitsua erdietsi dute, antolakuntza egoki eta zuhurragatik batipat, baina epaile eta partehartzaileen ospe eta aitorpenagatik ere bai. Aurreko hogeita hamar edizioak hori guztiaren izpilu bilakatu ezezik Estatutik kanpo ere luze hedatu dira. Sariei eusten dioten musikagileek betebehar ugari dituzte, tartea, musikagintza klasiko garaikidea egin edo sortu, 35 urte baino gutxiago izan deialdia ixten den egunerako eta, jakina, SGAE, Autore eta Argiratzaileen Elkarte Nagusiaren bazkide izan.

1987az geroztik, garaileen artean lehen mailako sortzaileak aurkitzen ditugu, alegia, Estatu mailan nahiz nazioartean ibilbide musikal eta egiletza oparoa jorratzerik izan duten autoreak. Horien artean, Agustín Charles, Mauricio Sotelo, José María Sánchez-Verdú, Jesús Rueda, Jesús Torres, Pilar Jurado, Gabriel Erkoreka, Ramón Humet, Juan Cruz Guevara, Jesús Navarro, Oliver Rappoport, Nuria Núñez edo David Cantalejo bera.

David Cantalejo musikagileari buruz

Jose Torre maixuaren gidaritzapean musika ikasketak burutu zituen Nafarroako Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Eskolan, eta, Eulàlia Solérekin piano ikasketak osatu zituen Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan. Musikagintzaren lehen mailako hainbat sariren irabazlea dugu, tartean, Durango Hiria, baita kamara lehiaketak ere, Iceberg piano eta flauta bikotearen partaide gisa. Garaikideak musika garaikideko taldeko kidea ere dugu. 2016an akordeoi eta orkestrarako Elegía del silencio obra estreinatu zuen Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, NAK Festibalaren baitan, hain zuzen. Da_sh Editions argitaletxeak edo eta Silboberri elkarteak ditugu bere zenbait obren publikatzaileen artean.