Garbitxuk Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidente kargua berritu du 16/aza./2020

​Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako bazkideen ordezkaria izango da​

Egile eta ekoizle eszenikoa, Deabru Beltzak kale antzerki-taldearen burua dugu 1996az geroztik

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) Euskadiko Lurralde Kontseilua eratu denaren berri eman du. Joan den urriaren 22ko hauteskundeen ondoren, hautestontzietan izendatutako euskal kideek atzo eguerdian egin zuten lehen bilera, eta Garbitxu (Oskar Castaño) egile eta ekoizle eszenikoa izendatu zuten presidente. Kargu hori berritu zuen, izan ere, 2016ko urtarrilean eutsi zion estreinekoz. Une honetik aurrera, euskal bazkideen ordezkaritza zuzena izaten jarraituko du SGAEren Zuzendaritza Batzordearen aurrean, eta bere ahots instituzionala bilakatuko da Euskadin.

"Umiltasun osoz, erkidego autoralarekin bat egiteko eta konpromisoa hartzeko presidentetzari eutsi nahi diot; deszentralizazio garaia itxi nahi dut eta etorkizuneko Lurralde Kontseiluei legatu bat utzi", esan du Garbitxuk, Euskadiko arduradun instituzional gorena gisa zabaltzen dituen lehen hitzekin. "Aurreko Kontseilua seriotasunaren eta gardentasunaren adibide izan da, eta horrek denboran eta etorkizunean iraun beharra du", Garbitxuren aburuz.

Sortzaile bilbotarra kaleko ikuskizunetan espezializatuta dago eta Deabru Beltzak taldeko buruetako bat da, 1996az geroztik, hain zuzen ere. Bere sormen-lana hainbat erantzukizunekin uztartzen du: PATEA Kaleko Arteen Elkarte Nazionaleko presidentea da (2019tik), Etxepare Institutuko patronoa (2018tik) edo BESTEOK Euskal Enpresen Elkarteko presidentea (2014tik). Kukubiltxo antzerki konpainiako partaideetako bat izan zen 1989tik 2001era. Hala eta guztiz ere, Garbitxuk aurretiko esperientzia badu SGAEren gobernu-organoetan, aurreko Lurralde Kontseiluan parte hartu baitu 2013tik (haren lehendakari gisa 2016tik), bai eta SGAE Fundazioaren Patronatuan ere. Zuzenbide Handiko Elkargoko kidea dugu. Bertan SGAEren autore dramatiko eta koreografikoak biltzen dira.

Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseilu berria 2020ko azaroan eratu da eta, denera, honako kide hauek osatzen dute: Garbitxu eta Paula Alfieri (Zuzenbide Handiko Elkargoaren ordezkariak); Pascal Gaigne eta Oskar Tejedor (Ikus-entzunezkoen Elkargoaren ordezkariak); Kultura Rock argitaletxea, Elixabete Ibarra ordezkari (Argitalpenen Elkargoa); eta Aitor Amezaga, Joshua Edelman, Fran Lasuen zein Gontzal Mendibil musikariak (Zuzenbide Txikiko Elkargoaren izenean).

SGAEren Lurralde Kontseiluei buruz

2012an onartu ziren- Kide anitzeko organo hauen helburua gizarte-masa esanguratsua duten autonomia-erkidegoetan bizi diren egileen ordezkagarritasuna nonbait indartzea da: Andaluzian, Kanariar Irletan, Katalunian, Galizian, Madrilen, Euskadin eta Valentzian. Euskadiko SGAEren erroldak 5.000 egile eta editore baino gehiago zituen iazko ekitaldiaren amaieran.

SGAEko Lurralde Kontseiluek, bazkideek beraiek demokratikoki bozkatuz, beren lurraldeetako egileak eta editoreak ordezkatzen dituzte, alegia Zuzendaritza Batzordearen aurrean, eta SGAE Fundazioaren kultura-sustapenaren, prestakuntzaren edo gizarte-laguntzaren diseinuan ere parte hartzen dute.