SGAE Fundazioak 'Arte Eszenikoen, Musikalen eta Ikusentzunezkoen 2020 SGAE Urtekaria' aurkeztu du
Kulturaren sektorean sakontzeko oinarrizko datu estatistikoak eskaintzen dituen txostena dugu

Honakoa hogeigarren edizioa da

Gaur, 2020ko urriaren 14a, asteazkena, Arte Eszenikoen, Musikalen eta Ikusentzunezkoen SGAE Urtekariaren hogeigarren edizioa aurkeztu da. Ikerketa hori SGAEren ekimena da eta SGAE Fundazioaren bidez garatzen da. Kulturaren sektorearen azterketa estatistiko zehatza eskaintzen du. Hogei urte baino gehiago hauetan, oinarrizko baliabide eta kontsultarako erreferente bihurtu da.

440 orrialde baino gehiagotan, Urtekariak dozenaka mila datu numeriko eta 357 taula eta grafiko biltzen ditu, arte eszenikoen, musikalen eta ikusentzunezkoen sektoreei eta horiekin lotutako beste batzuei buruzko informazio zehatza emanez. Datuak bildu, tratatu eta aztertzeko prozesu zehatza da, eta Espainiar estatuko kultura-merkatua ezagutzeko funtsezko tresna da.

SGAE 2020 Urtekaria bederatzi kapitulutan egituratzen da, eta Estatuko egoera zehatz eta zorrotza deskribatzen du honako sektore hauetan: arte eszenikoak – antzerkia, dantza eta genero lirikoa –, musika klasikoa – sinfonikoa, ganberakoa, korala, bandak eta rondallak –, herri-musika, musika grabatua, zinema, bideoa, irratia, telebista eta teknologia berriak. Bloke horietako bakoitzean 2019. urterako adierazle nagusiak aztertzen dira, 2018. urtearekin alderatuta eta emaitza orokorren bilakaera zabalagoak eskainiz.

Xehetasun zehatzagoa emateko asmoz, kapitulu bakoitzak eskaintza, bertaratzea edo audientzia eta diru-bilketa hartzen ditu kontuan. Halaber, horietako batzuetan, sarreren batez besteko prezioak edo biztanleko batez besteko bertaratze-maiztasuna ere sartzen dira.

Erabilgarriak eta eskuragarriak izan nahi dugunez, Urtekariaren edizio hau eta aurrekoak SGAE Fundazioaren www.fundacionsgae.org eta SGAEren www.sgae.es web orrialdeetan eskegi ditugu denen esku, doan. Bertan, bertsio hedatuak eta bakoitzaren laburpen exekutiboa kontsulta daitezke ere. Datozen egun eta asteotan autonomia-erkidegoen arabera banakatutako garapena eskainiko da.

Informazio gehiago