Aureliano Cattaneo maisu italiarrak musika garaikidea konposatzeko ikastaroa emango du
Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak antolatuta (Musikagileak), urriaren 26, 27 eta 28an gauzatuko da Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene)

Ikastaroaren helburua estetika eta sonoritate berriak bilatzeko eta garatzeko prozesuetan sakontzea da

SGAE Fundazioak, Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseiluaren bidez, Euskal Herriko Musikarien Elkarteari zor diogun Musika garaikidea konposatzeko Ikastaroa antolatzen lagundu du. Ikastaroa urriaren 26, 27 eta 28an emango da Musikenen (Europa plaza 2, Donostia). Oraingo honetan, Aureliano Cattaneo maisu italiarraren zerbitzuekin bat egingo du Musikagileak elkarteak abian jarritako ekimenak.

Konposizio digitaleko tekniketan interesa duten konpositoreei zuzenduta dago, bereziki ganbera-musikarako, bakarkako musikarako eta ahots-musikarako. Prestakuntzaren helburua estetika eta sonoritate berriak bilatzeko eta garatzeko prozesuetan sakontzea da; alegia, soinua lehengai eta konposizioaren elementu nagusi gisa tratatzea, tresna "hibridoak" deiturikoak edo transduktoreen bidez instrumentuak eta elektronika erlazionatzeko aukerak jorratzea.

Aureliano Cattaneo Italian jaio zen 1974an, eta Piacenza eta Milanen piano eta konposizio hainbat ikasketa burrutu ditu. Hobekuntza-ikastaroetan parte hartu du Gérard Grisey eta Mauricio Sotelorekin, esaterako. Aitorpen handiko hainbat sari jaso ditu eta Parisko Ensemble 2e2m konpositore egoiliarra izan zen 2006/07 denboraldian. 2016an Musikpreis Salzburgeko Förderpreis ospetsua irabazi zuen.

Ohikoa da bere musika hainbat herrialdetako jaialditan entzutea: Donaueschinger Musik Tage, Wittener Tage für neue Kammermusik, Münchener Biennale, Salzburg Biennale, Festival Musica Strasbourg, Wien Modern, Biennale di Venezia, Milano Musica, MärzMusik Berlin, BR Musica Viva München edo Warsaw Autumn jaialditan, besteak beste. Primerako orkestra eta musika taldeek jotzen dute, tartean, SWR Sinfonie Orchester, Konzerthaus Orchester Berlin, Orchestra Sinfonica della Rai, Klangforum Wien, Ensemble Intercontemporain, Ensemble musikFabrik, Quatuor Diotima, Ensemble Contrechamps, Trio Accanto, Les Percussions de Strasbourg, Schola Heidelberg, Mdi ensemble, Espai Sonor eta abar luzea. Lehen mailako zuzendarikin egin du lan, tartean, Emilio Pomarico, Francois-Xavier Roth, Sylvain Cambreling, Susanna Mällki, Stefan Asbury, Johannes Kalitzke, Michael Wendeberg, Enno Poppe, Lucas Vis, Beat Furrer, Lothar Zagrosek edo Voro Garcia.

Informazio gehiago eta izen-ematea