SGAEk Koldo Serra eta bere taldea zoriondu ditu Erromako Spagna Zinemaldian '70 Binladens' filmarekin Publikoaren Saria irabazteagatik

Euskadiko Lurralde Kontseiluaren bitartez, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) Koldo Serra filmaren zuzendaria zoriondu du, Erromako Spagna Zinemaldian 70 Binladens filmarekin lortutako Publikoaren Sariagatik. Zorion mezua bere lan talde osoari luzatua izan da, non besteak beste, Asier Guerricaechebarría, Javier Etxaniz eta Juan Antonio Gil gidoilariak ezinbesteko parte izan diren. Hauek ere, SGAEko bazkideak guztiak. Filma 2019. urtekoa da.

70 Binladens Emma Suarez protagonista duen thrillerra dugu. Egoera pertsonal korapilatsu bat pairatzen duen emakume bat irudikatzen du, 24 ordutan, 35.000 euro premiaz lortu behar dituena. Bere azken itxaropena banku mailegu bat da. Bi atrakatzaile (Nathalie Poza eta Hugo Silva) salerosketa ixtera doanean sartu izanak are gehiago zailtzen du bere egoera, nahiz eta diruaz beste aukerarik ez duen, edozein preziotan halaber.

Luzemetraia gidoilari eta zuzendari bizkaitarraren talentuagatik distiragarria da, izan ere, kontakizunaren tentsioari espazio txiki batean eusteko orduan, eta pertsonaiak errealismoz definitzen jakiteagatik ezaugarri pare batean, berauek prototipo bilakatu gabe, primeran irudikatzen da.

Koldo Serrak (Bilbo, 1975) bere ibilbidearen hasieran Amor de madre (1999) eta El tren de la bruja (2003) film laburrak zuzendu zituen, mundu osoko jaialdietan aukeratuak eta sarituak izan zirenak. Bigarrenarekin Europako Film labur fantastiko Onenaren Urrezko Méliès Saria jaso zuen, besteak beste. Formatu luzean, The Backwoods (Bosque de sombras, 2006), Gary Oldman protagonista Donostia Zinemaldiko New Directors sailean parte hartu zuena, eta Gernika. The Movie (2016) egin ditu. Telebistan, Gominolas, El comisario, Muchachada Nui, Karabudjan, La fuga eta El Ministerio del Tiempo telesailetako atalak zuzendu ditu ere. Azkenaldiko lanak ditu Netflixen La Casa de papel telesail ospetsu eta nazioartekoaren zuzendaritza, bai eta 70 Binladens, alegia, bere hirugarren film luzea.