Ikusentzunezkoari buruz online elkarretaratze digital sorta berria dakar SGAE Fundazioak
Hiru saio ezberdin garatuko dira hainbat gidoigile garrantzitsukin eta Webex Meetings aplikazioaren bidez, urriaren 6an, 13an eta 20an

Izen-ematea aldez aurretik egin behar da formacion@fundacionsgae.org e-mailean

SGAE Fundazioak Creando en tiempos del Covid lelopeko solasaldi digitala antolatu du, hainbat diziplinatako sortzaileen arteko online topagune gisa, Covid-19aren garaian izan duten esperientzia sortzaileari buruz hitz egiteko eta etorkizunari buruzko hausnarketak elkarren artean partekatzeko. Zikloa ekainean eta uztailean eman zen lehen aldiz, eta Una panorámica sobre la actualidad de la ficción española izenburupean itzuliko da, abagune honetan, ikusentzunezko ingurunearen sortzaileentzako topagune bezala. Webex aplikazioaren bidez egingo da, asteartero urriaren 20ra arte, 11:00etatik 12:30era, sarrera librearekin, aldez aurretik formacion@fundacionsgae.org helbide elektronikoan izena emanda.

Jarduera hainbat solasaldiz osatua dago eta diziplina bakoitzean egile garrantzitsuek parte hartzen dute. Hurrengo saioetan Alberto Grondona (Hospital Central, El tiempo entre costuras) eta Nuria Perera (Infidels, La riera) gidoilariak izango dira, ikusentzunezko espazio berrien izaeraz eztabaidatzeko asmoz, Confrontando métodos de trabajo: Televisión tradicional vs. Plataformas digitales saioan. SGAE Fundazioaren ikusentzunezkoen zuzendari instituzionala, hots, Silvia Pérez de Pablos gidoilaria, moderatzaile lanetan arituko da. Bide batez, Rafael Cobos (La peste, La isla mínima) eta Anna Rodríguez Costa (El Banquete, Arde Madrid) gidoigileek eszenarako eta pantailarako idaztearen arteko aldeak azalduko dituzte Ana Graciani gidoilari eta zuzendariaren eskutik. Saio horiek, hurrenez hurren, urriaren 6an eta 13an izango dira, 11:00etan.

Urriaren 20an, asteartea, bosgarren solasaldia garatuko da, oraingoan thriller generoari buruzkoa, baina bereziki Daniel Calparsororen Hasta el cielo azken filmaren analisian. Horretarako, zuzendaria bera eta Jorge Guerricaechavarría 'Guerrica', ibilbide eta esperientzia luzeko gidoilaria, konektatuko dira. Azken hau hainbat kultuzko filmen egilea dugu (El día de la bestia, La comunidad, Celda 211 edo 800 balas, besteak beste). Saio honetan Joanes Urkixo euskal idazle eta gidoilaria izango dugu moderatzaile lanetan.

Orain arteko saioetan Consuelo Díez edo Sergio Blardony musikagileek parte hartu dute, edota Clara Pons eta Lydia Rioboo dantzagileek, besteak beste. Lehenengo saioa Alberto Conejero, Carmen Losa eta Yolanda García Serrano antzerkigileek egin zuten, eta ekainaren 19an inauguratu zituzten jardunaldiak.

Izen-emateak doakoak dira eta parte hartzea baieztatzeko email bat bidali behar da formacion@fundacionsgae.org helbidera. Posta elektronikoaren gaian, izena eman nahi den jardunaldiaren leloa ematea derrigorrezkoa da.

Informazio gehiago