Zinerako musika eta soinuari buruzko XVIII. tailerra antolatu du SGAE Fundazioak Madrilen
Eduardo Armenteros eta José Miguel Martinez ikus-entzunezkoen konpositoreek zuzenduko dute formazioa, eta hiru Oscar sari irabazi dituen konpositorea izango da bertan, hots, Howard Shore

Interesdunek 2020ko urriaren 19a baino lehen bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa

SGAE Fundazioak Zinerako XVIII. soinu eta musika-tailerra antolatu du, Madrilen (Bragantzako Barbara kalea, 7) eta SGAEren egoitzan (Fernando VI kalea, 4), azaroa eta urtarrila bitartean. Musikaren sektoreko (batez ere konposizioaren arlokoak) edo soinuaren eta irudiaren sektoreko profesionalei eta ikasleei zuzendutako jarduera didaktikoa da.

Tailerrak bi asistentzia mota onartzen ditu: ikasle aktiboak eta entzuleak. Zortzi ikasle aktiboek film labur baten soinu-banda osatuko dute bitarteko elektronikoak eta tresna akustikoak erabiliz. Ikasle aktibo izateko, interesdunek 2020ko urriaren 19a baino lehen bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa. Ikasleen azken hautaketa 2020ko urriaren 26an jakinaraziko da.

Tailerrean parte hartuko duten sektoreko profesionalek zinearen barruan musikak dituen konposizio-baliabide nagusiak ezagutzeko aukera izango dute. Halaber, tailerreko zuzendariek musika konposatuaren kontrola, gainbegiratzea eta muntaia koordinatuko dituzte.

Tailerraren azken egunean film laburren proiekzio bat antolatuko da, ikasleek konposatutako musikarekin, eta irudiarentzako musikagile berriak ezagutzeko interesa izan dezaketen profesionalak gonbidatuko dira.

NOIZ:

Ostiral eta larunbatero, 2020ko azaroaren 6tik 2021ko urtarrilaren 15era

NON:

Ostiralak (aktibo eta entzuleak) - SGAE Calle Fernando VI, número 4. Madrid
Larunbatak (aktiboak) SGAE Fundazioaren Formakuntza aretoa - Fundación SGAE Calle Bárbara de Braganza, número 7. Madrid.
(*) Abenduaren 5eko agerraldi praktikoa Best Digital estudioetan emango da (Calle del Valle de Belagua, s/n, Boadilla del Monte, Madrid).

IRAUPENA:

Ikasle entzuleak: 28 ordu
Ikasle aktiboak: 53 ordu

TAILERRAREN KOORDINATZAILEAK:

Eduardo Armenteros, musikagile eta Musika Zientziatan doktorea
José Miguel Martínez, musikari eta ekoizlea

IRAKASLEAK:

José Nieto, 6 Goya saridun, 150 banda sonoro baino gehiagoren egilea dugu.
Josete Ordónez, Rosario Floresen gitarra jole profesionala eta musikaria, baita ere Manolo García, Eliseo Parra, Pasión Vega eta Javier Paxarino bezalako artistekin aritua.
José Luis Crespo, soinu-ingeniaria, berrogeita hamar banda sonoro baino gehiago grabatu eta nahastu ditu. Besteak beste Manuel Serrat, Miguel Ríos, Ana Belén, Luz Casal edo Miguel Bosérekin egin du lan.
Howard Shore, ehun banda sonoro baino gehiago egin ditu zinemagintzan Hollywoodeko orbitan. Hiru Oscar sariren irabazlea, Urrezko hiru Globo eta lau Grammy El señor de los anillos triologian egindako kolaborazioagatik.
Raúl Galván, musikagile eta zine-musikaren historia irakaslea.
Víctor del Castillo, Best Digital zine-musika nahasketa estudioen zuzendari teknikoa.
Alejandro Moreno, musikagile, pedagogo, inprobisatzaile eta interpretea.
Eva Gancedo, musikagile, pedagogo eta interpretea. La buena estrella filmaren musikagatik Goya saria.
Zacarías Martínez de la Riva, Las aventuras de Tadeo Jones eta Tadeo Jones 2: El secreto del rey Midas filmen banda sonoroen egilea, besteak beste.

LEKU ESKURAGARRIAK:

Ikasle aktiboa: 8
Ikasle entzulea: Aforoa bete arte

PREZIOA:

Ikasle aktiboa: 300€ (SGAE bazkidea: 190€)
Ikasle entzulea: 100€ (SGAE bazkidea: 50€)

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO EPEA:

2020ko urriaren 19a arte

Informazio gehiago eta izen-ematea