SGAE Fundazioak ‘Dunia Ayaso’ 2020 Sariaren finalistak aditzera eman ditu Donostiako Zinemaldian
Irabazlea irailaren 25ean jakinaraziko da nazioarteko elkarretaratze esanguratsu honen 68. edizioaren baitan

Icíar Bollaín, Paula Cons, Pilar Palomero eta David Pérez Sañudoren gidoiak dira emakumezko protagonista onena aitortzen duen sari honen finalistak

SGAE Fundazioak Dunia Ayaso Sariaren finalistak iragarri ditu, eta irabazlea irailaren 25ean ezagutuko da, 17:00etan, Kursaal Gunean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 68. edizioan. Saria duela bost urte hil zen gidoilari eta zuzendari kanariarrari egindako omenaldi gisa sortu da. Berez, emakumezkoen eskubideekin bat egiten dituzten lanak aitortzera dator.

Hauek dira 2020ko edizioan saria lortzeko lehian arituko diren tituluak: Icíar Bollaínen La boda de Rosa; Paula Consen La isla de las mentiras; Pilar Palomeroren Las niñas; eta Ane, David Pérez Sañudoren gidoia. Film horiek guztiak Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean lehiatuko dira, Made In Spain eta Zuzendari Berriak sailetan, hain zuzen ere.

5.000 euroko sari honekin, bere balio zinematografikoarekin batera, historian protagonista izan diren pertsonaia femeninoak erakusten dituen edo emakumeak gizartean duen egoera islatzen duen filma sarituko da. Estereotipo eta leku komunak gainditzen dituzten zintak, hain maiz emakumeen errealitatea, aukerak eta memoria historikoa faltsutzen dituztenak.

Ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek osatutako epaimahaiak aukeratuko du film irabazlea. José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eta Joanes Urkixo gidoilariak banatuko dute saria irailaren 25 horretan.

Aurreko edizioetan, Carla Simon zuzendariak jaso izan du saria, Verano 1993 filmagatik (2017); Arantxa Echevarria zinemagileak Carmen y Lola filmagatik (2018), eta, Belén Funes gidoigileak, La hija de un ladrón lanagatik (2019). Aurreko edizioetan, saria Valladolideko SEMINCIn banatu da.

Dunia Ayaso zuzendari kanariarrari buruz

Dunia Ayaso gidoilari eta zuzendaria (Las Palmas, 1961, Santa Cruz de Tenerife, 2014) Perdona bonito, Lucas me quería a mí, Descongélate edo La isla interior bezalako film arrakastatsuen egilea dugu. Félix Sabroso bere lagun banaezinarekin egin zuen lan. Telebistarako audientzia handiko telesailak idatzi zituzten, tartean, Mujeres edo Quítate tú para ponerme yo. Bere azken proiektu amankomuna, El tiempo de los monstruos, Félix Sabrosok zuzendu zuen urte batzuk geroago eta jada bakarrik. Ayasok antzerkian ere egin zuen lan, Lifting, La gran depresión eta Las histéricas somos lo máximo lanek dituela, besteak beste, horren adierazgarri.

SGAEko bazkidea, bere ibilbide profesionalean zehar jaso zituen sarien artean, 2009an Televisión Españolak (TVE) emandako La Navaja de Buñuel nabarmendu beharra dago, alegia, Alberto San Juan eta Geraldine Chaplin protagonista izan zituen La isla interior filmagatik urteko film onenari emandakoa.