XXIII Max sariak, arte eszenikoen topaketa berria Malagan
Sari-emaria irailaren 7an izango da, 20:00etan, Cervantes Antzokian

'El arte de escuchar' leloarekin, Fuel Fandango, Eduardo Guerrero eta María José Llergo zuzendariek zarata hutsalaren aurkako elkarrizketarako gaua iragarri dute, besteak besteko parte-hartzaileen artean

Segurtasun-protokolo zorrotz batek ikuskizuna egungo osasun-testuinguruan garatzea ahalbidetuko du

Max sarien XXIII. edizioa irailaren 7an ospatuko da Malagako Cervantes Antzokian. Televisión Españolako La 2 kateak emango du gala, zuzenean, 20:00etatik aurrera, eta, aurten, inoiz baino gehiago, Estatu mailako arte eszenikoen sektore osoaren topagune eta bozgorailu izango da. SGAE Fundazioak Malagako Udala, Cervantes Antzokia eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin antolatu du ekitaldia, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) bitartez.

Covid-19aren pandemiak eragindako gizarte eta osasun-testuinguruan, antzerkia, dantza eta gainerako eszena-adierazpenek inoizko kolperik gogorrena eta ustekabekoena jasan dute, oraindik ezagutzen ez dena. Makina bat ikuskizun geldirik, esparru itxiak, edukiera txikiko ekoizpen bideraezinak eta etorkizun zalantzagarriarekin, lanbidea Malagan elkartuko da, aurreko denboraldiko onena txalotu, ahotsa altxatu eta zutik jarraitzeko. XXIII. Max Sariak adierazpen-plataforma sentikorrena izango dira, irteerak gutxi direnean, erakundeen edo gizartearen babesa nahikoa ez denean eta industria berriz pentsatu behar denean.

Max Sariak, irailaren 7ra atzeratuak Espainian alarma egoera zela eta, harro ospatzen dira sektoreetan eta, nonbait, entzuteko artea sustatzeko. Lelo horrekin garatuko da Joaquin Casanova eta Elisa Ramos La Maquiné Andaluziako konpainiako arduradunek zuzendutako sari banaketa gala. "Malaga itsasoari irekitako hiria da", azaldu dute, "eta bere kostaldearen profilak belarri itxura du. Itsasoa soinuaren, objektuen eta argiztapenaren bidez egongo da presente". Maskorrak bi kontzeptuen fusioa sinbolizatuko du: itsasoa eta entzutea. "Diziplina eta jatorri ezberdinetako artisten arteko elkarrizketa bultzatuko duen giro intimoa sortuko da. Mugikorrari, estresari eta zaratari lotuta bizi gara. Ikuskizunaren asmoa ez da kritikatzea, entzuteko beharra aldarrikatzea baizik. Zarataren, iskanbilaren eta marabuntaren aurk, isiltasuna aldarrikatzea".

Cervantes Antzokiaren 150. urteurrenaren ospakizun ekitaldia izango da eta aurkezle aparta izango da bertan: Chochotte pailazoa, Casanova y Ramosek sortutako pertsonaia eta Acróbata y arlequín ikuskizunaren barruan. Gidari dibertigarria, atsegina, samurra, baldarra eta ganberroa.

Casanovak eta Ramosek aurreratu dutenez, "Galan hainbat gonbidatu izango dira diziplina anitzeko ikuskizun bat egiten. Mezua modu pluralean transmitituko da". Era berean, bikoteak profesional talde handi batekin lan egin du zeremoniaren xehetasun guztiak garatzeko: Juan Sebastián Domínguez, La Maquinéri jantziak diseinatzeko aholkuak eman dizkiona, eta Paula Castellanos, jantzien laguntzaile gisa; Tatiana Reverto, Joaquin Casanovarekin batera argiztapen diseinuarekin, eta Rosa María Herrador, mugimendu zuzendari gisa.

Ekitaldia girotzeko orduan, musikak eta dantzak garrantzi berezia izango dute. José López Montesek zuzenduta, zeremoniak bere ensemble propioa izango du, bost musikarik lagunduta. Horiez gain, Fuel Fandango, María Jose Llergo, Sietemasuno ahots zortzikotea, Maduixa Danza, Susi Sánchez, Ángel Ruiz, Carlos López, Eduardo Guerrero eta Cía. Zen del Sur, Malagako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioko eta Arte Dramatikoko Goi Eskolako ikasleak Cía. Fernando Hurtadorekin lankidetzan, José Vera aktorea, Gloria Ramos puntako dantzaria eta ezaguna den talde oso bat, guztira, izango dira bertan.

Segurtasun-protokoloa

Arte Eszenikoen Max Sarien XXIII. edizioa Osasun Ministerioak eta Andaluziako Batzarrak ezarritako segurtasun eta higiene eta osasun neurri guztiak betez emango da. Helburua zeremonian ingurune segurua bermatzea da. Eskumena duten agintariek hala baimentzen badute, honako egoera hauetan burutuko da ospakizun hau:

- Antzokiaren edukiera % 65era murriztuko da.
- Bertaratzen diren guztien tenperatura hartuko da sartzeko unean. Ez zaie sartzen utziko 37,5 gradutik gorako pertsonei.
- Musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da beti.
- Gel hidroalkoholikozko banagailuak jarri dira esparruko espazio guztietan.
- Cervantes Antzokiaren zoruan, seinaleek gonbidatuen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia adieraziko dute. Distantzia hori uneoro errespetatu behar da.
- Espazio guztiak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak indartu dira.
- Jendearen sarrera eta irteera modu ordenatuan kontrolatuko dira, Ramos Marín kalearen inguruan pilaketak saihesteko.
- Finalisten alfonbra gorria kendu da zeremoniaren aurretik. Horren ordez, Malagako AC hotelean sarbide mugatuko gela bat jarriko da, photocall bat egiteko.
- Catering mota guztiak bertan behera geratzen dira.
- Zeremonian, sari-banatzaileen eta irabazleen arteko kontaktua saihestuko da, segurtasun-distantzia mantenduz eta erabilera bakoitzaren ondoren atrilak desinfektatuz.
- Ez da paperezko dokumenturik entregatuko: zeremoniako esku-programa, finalistei buruzko informazio guztiarekin, Max Sarien webgunetik deskargatu ahal izango da.

Hiru sari berezi eta 19 kategoria lehian

Lehiaketarako 19 hautagaitzez gain, 3 sari berezi emango dira: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpenagatik, banaketagatik eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea bereiziko duena; Max Afizionatua edo Izaera Sozialeko Saria, alegia, gaur aditzera ematen dena, integrazioaren zein gizarte-proiekzioaren aldeko proiektuak biltzen dituena eta Arte Eszenikoei ekarpen bikaina egiten dieten konpainia afizionatuak biltzen dituena; eta, hirugarrenez, Publikoaren Max Saria, ikusleen kopuru handiena lortzen duen ikuskizunari emango zaiona, #VotaMax online aplikazioaren bidez. Hiruak aditzera eman dira jada,hurrenez hurren: Nacho Duato dantzari eta dantzagilea; Ubedako (Jaen) Ricardo Iniesta Udal Antzerki Eskola; eta, Manuel Liñán andaluziarraren dantza-taldeak eskenaratutako ¡Viva! ikuskizuna.

Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektorearen erreferente gisa finkatu dira, gero eta jarraitzaile gehiago lortu dituzte eta mota guztietako eta lurralde ezberdinetako konpainien interesa piztu dute Estatu mailan. Hogeitahirugarren edizio honetan 386 ikuskizun erregistratu dira.

1998tik SGAE Fundazioak antolatuta, Max Sariak, Joan Brossa (Bartzelona-1919/1999) poeta eta artista plastikoak diseinatuko eskultura ikur, eta hura gerraosteko Estatuko artearen kolektibo berritzaileetako baten bultzatzailea izanik, gure Arte Eszenikoen arloko aitorpenik zabalena bihurtu dira urte hauetan.

Max sarien XXIII. edizioaren batzorde antolatzailea Arte Eszenikoen arloko ospe handiko profesionalek osatu dute eta apirilaren 30 ean egin zuten bere azlken bilera, konfinamendua zela-eta, orduan, bide telematikoz. Honako hauek ditugu, hain zuzen ere: Juan Luis Mira antzerkigile eta zuzendaria, SGAE Fundazioko Arte Eszenikoen zuzendari instituzionala; Óscar Castaño 'Garbitxu', antzerkigilea, zuzendaria eta Euskadiko SGAE Lurralde Batzordearen presidentea; Paloma Pedrero, antzerkigile eta zuzendaria; eta Zuzenbide Handiko Elkargoaren ordezkaritzan, Eduardo Galán antzerkigile eta ekoizlea, Yolanda García eta Alfonso Zurro antzerkigile eta zuzendariak, eta, Daniel Doña dantzagile eta dantzaria.

Web Premios Max Sariak Web